Jakinarazpena

Users can now migrate Google Podcasts subscriptions to YouTube Music or to another app that supports OPML import. Learn more here

Nola zehazten du Google-k bilaketa-emaitzen hizkuntza?

Google-n bilaketak egiten dituzunean, baliteke haiekin bat ez datozen hizkuntzetan dauden emaitzak ikustea, batez ere bizi zaren tokian bi hizkuntza edo gehiago hitz egiten dituen jende asko badago. Orri honetan, emaitzen hizkuntza automatikoki nola zehazten den adierazten da, baita hizkuntza jakinak eskuz nola iragaz ditzakezun ere.

Nola zehazten dugu emaitzen hizkuntza?

Herrialde eta lurralde askotan, jendeak hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen ditu Google-n bilaketak egiteko. Pertsona eleaniztunei ahalik eta zerbitzurik onena emateko, Google hainbat faktoretan oinarritzen da emaitzetarako hizkuntza lagungarrienak zein diren automatikoki zehazteko:

Erabiltzaileak bilaketa egiteko erabili duen hizkuntza

Bilaketak egiteko erabiltzen den hizkuntza faktore bereziki garrantzitsua da, hartan oinarrituta, hizkuntza-ezarpenetakoa ez beste hizkuntza bateko edukia nahi den uler baitezakete gure sistemek. Adibidez, Frantzian dagoen pertsona batek frantsesa badauka hizkuntza-ezarpenetan, ingelesez, arabieraz edo beste hizkuntza batzuetan egin ditzake bilaketak, eta edukia hizkuntza horietan jaso.

Edukiaren lagungarritasuna

Bilaketak hizkuntza desberdinetan egiten dituzten erabiltzaileentzat hizkuntza jakin bateko edukia lagungarria izango dela erabaki dezakete gure sistemek. Biztanle eleaniztunak dituzten lurraldeetan gertatu ohi da hori; batez ere, bilaketan erabilitako hizkuntzan behar adina informaziorik ez badago.

Bistaratzeko hizkuntzaren ezarpena

Google Bilaketa zerbitzuko botoietan eta bistaratzen diren bestelako testuetan zer hizkuntza erabiltzen den kontrola dezakezu bistaratzeko hizkuntzaren ezarpenean. Ezarpen horrek ere laguntzen dio Google-ri bilaketa-emaitzetan zer hizkuntza erakutsi zehazten, baina ez ditu hizkuntza horretako emaitzak soilik erakusten.

Arakatzailearen eta gailuaren ezarpenak

Arakatzaile eta gailu batzuek hizkuntza hobetsiak ezartzeko aukera ematen dute. Arakatzaile edo gailuek Google-ri hobespen horien berri eman badiezaiokete, baliteke Google haietan oinarritzea bilaketa-emaitzak zer hizkuntzatan erakusten diren zehazteko. Hala ere, ez du zertan hizkuntza horretako emaitzak soilik erakutsi.  

Kokapenaren eta lurraldearen ezarpenak

Erabiltzaileak edukia nondik bilatzen duen ere begiratzen du Google-k bilaketa-emaitzen hizkuntza zehazteko. Bilatutako hitza hizkuntza batean baino gehiagotan berdin idazten bada (adibidez, "taxi"), erabiltzailearen kokapenak hizkuntza zehazten laguntzen du. Google-k automatikoki zehazten du zure kokapena, baina edonoiz alda ditzakezu lurraldearen ezarpenak.

Eduki-sortzaileek emandako informazioa

Edukia hainbat hizkuntzatan sortzen baduzu, hizkuntza bakoitzean zer bertsio erakutsi behar den adieraz diezaiokezu Google-ri.

Hizkuntza jakin bateko emaitzak iragazteko argibideak

Bi modutara iragaz daitezke hizkuntza jakin bateko bilaketa-emaitzak:

  • Emaitzen hizkuntzaren iragazkia: bilaketa-emaitzen gainean agertzen da iragazki hau, eta, harekin, hizkuntza bat edo gehiago hobetsi ditzakezu emaitzak erakusteko. Lortu informazio gehiago.
  • Bilaketa aurreratuko hizkuntza-iragazkia: iragazi emaitzak Bilaketa aurreratua orrian.

Kontuan izan hizkuntza-iragazkiak sareko emaitzetarako daudela diseinatuta nagusiki. Erabiltzen dituzunean, baliteke bilaketa-emaitza batzuk ez aldatzea (adibidez, ezagutza-diagramak eta albiste nagusiak). Halaber, baliteke sareko emaitzetarako ez funtzionatzea Google-k orriaren hizkuntza hauteman ezin badu. Hainbat arrazoi daude hori gertatzeko; adibidez, orri batean hizkuntza bat baino gehiago egotea edo edukiak Google-ri webgune eleaniztunak ulertzen laguntzeko gidalerroak ez gordetzea.

Lagungarria izan zaizu?

Nola hobe dezakegu?
Bilaketa
Garbitu bilaketa
Itxi bilaketa
Menu nagusia
3843496112221981737
true
Bilatu laguntza-zentroan
true
true
true
true
true
100334
false
false