Google Hegaldiak zerbitzuarekin preziorik onenak aurkitzeko jarraibideak

Google Hegaldiak zerbitzuak bidaiatzeko preziorik egokiena aurkitzen laguntzen dizu.

Hegaldiak bilatzen dituzunean, "Hegaldirik onenak" eginbidearen arabera ordenatzen ditu emaitzak automatikoki Google Hegaldiak zerbitzuak. Algoritmo horrek gehien komeni zaizkizun hegaldiak erakusten ditu prezioa, iraupena, eguneko ordua eta bestelako faktore batzuk kontuan hartuta. Hala ere, badira preziorik onena aurkitzen lagunduko dizuten beste tresna batzuk ere.

"Joaneko hegaldirik onenak" atala sailkatzeko modua

Prezioaren eta erosotasunaren arteko erlaziorik onena duten aukerak hartzen dira kontuan hegaldiak sailkatzeko, faktore hauetan oinarrituta, besteak beste: iraupena, geldialdi kopurua eta eskalak egitean aireportuz aldatu beharra. Prezioari buruzko informazioa ez badugu ere, baliteke airelinea batzuen geldialdirik gabeko ibilbideak ere gehitzea, baina haiek beheko posizioan agertuko dira.

Emaitzak erakusten ditugunean, 300 bazkideren baino gehiagoren eskaintzak alderatzen ditu Google Hegaldiak zerbitzuak (airelineak, sareko bidaia-agentziak eta datu-biltzaileen webguneak, besteak beste). Agian ez dira eskaintza guztiak agertuko emaitzetan.

Bidaia-bazkideek ez diote ordaintzen ezer Google-ri hegaldien zerrendan agertzeko, eta zerrendaren ordenak ez dauka zerikusirik Google-k bazkide horiekin dituen harremanekin.

"Joaneko hegaldi gehiago" atala sailkatzeko modua

Hegaldiak merkeenetik garestienera daude sailkatuta. Preziorik gabeko ibilbideak prezioak dituzten emaitzen azpian daude.

Nola sailkatzen ditugu erreserbatzeko estekak?

Google Hegaldiak zerbitzuaren algoritmoak garrantzi-maila bat baino gehiagotako faktoreak hartzen ditu kontuan estekak sailkatzeko; adibidez:

  • Estekak preziorik baduen.
  • Bazkideak Google Hegaldiak zerbitzuan eskainitako prezioa.
  • Esteka airelinea batena edo sareko bidaia-agentzia batena den.
    • Google-ren datuen arabera, erabiltzaileek airelineetarako estekak dituzte nahiago, baina emaitza nagusietan airelineak eta sareko bidaia-agentziak erakusteko xedea du Google-k.
  • Esteken mota eta kalitatea, batez ere estekak orri nagusirakoak edo barne-estekak diren kontuan hartuta.
    • Erabiltzaileak ez luke ibilbidea berriro hautatu behar bazkidearen webgunean.
  • Google Hegaldiak zerbitzuan integratutako estekak mugikorretarako diseinatutako webgune batera eramaten duen.

Prezio batzuk zergatik berdez agertzen diren ulertu

Hegaldiak eta erreserbatzeko estekak sailkatzean faktore bat baino gehiago kontuan hartzen ditugu. Hala ere, badakigu erabiltzaile askorentzat prezioa faktore oso garrantzitsu bat dela. Letra berdea erabiltzen dugu hegaldirik eta erreserbatzeko aukerarik merkeenak nabarmentzeko. Horrela, modu errazagoan aurki ditzakezu aukera horiek.

Hegaldirik eta erreserbatzeko aukerarik merkeen horiek hauen arabera zehazten dira: prezioa (preziorik baxuena duen aukerari dagokionez) eta erabilgarri dauden guztizko aukera kopurua.

Hegaldiak erreserbatzeko unerik egokiena

Aholkuak atalean, eskaintza ona den jakiteko balioko dizuten oharrak aurkituko dituzu.
  • Ez da espero prezioak jaisterik erreserbatu aurretik: Google Hegaldiak zerbitzuak bilaketa-dataren eta hegaldiaren dataren artean bidaiaren prezioa jaitsiko ez dela oso segurutzat jotzen duenean erakusten da aholku hau. Aurreko hegaldien prezioen joeraren analisian oinarritzen da iragarpen hori; nolanahi ere, baliteke etorkizuneko prezioek ez jarraitzea aurreko joerei (mugikorrean, baliteke ohar hau "Erreserbatu laster" atalean agertzea).
  • Prezioak ohikoa baino merkeagoak dira: bidaiaren prezioak ohi baino askoz ere baxuagoak direnean erakusten da aholku hau, antzeko bidaien aurreko prezioen analisian oinarrituta. Aholkua sakatzen duzunean, prezioa ohi baino merkeagoa dela zehazteko Google Hegaldiak zerbitzuak zein faktore hartu dituen kontuan azalduko zaizu.
  • Prezioak igotzea espero da: baliteke hurrengo egunetan prezioek seguruenik zenbateko jakin bat gora egingo dutela dioen aholku bat ere ikustea. Google Hegaldiak zerbitzuak bidaiaren prezioa igoko dela (eta zenbat, gutxi gorabehera) ziurtasun handiz aurreikus dezakeenean erakusten da aholku hau. Aurreko hegaldien prezioen joeraren analisian oinarritzen da iragarpen hori; nolanahi ere, baliteke etorkizuneko prezioek ez jarraitzea aurreko joerei (mugikorrean, baliteke ohar hau "Erreserbatu" atalean agertzea).

Noiz eta nora bidaiatu

  • Datak: prezioak aldatu egiten dira asteko egunaren arabera. Datak sakatzen baduzu, erraz ikusi ahalko duzu zer datak dituen preziorik onenak.
  • Prezioen grafikoa: bidaiatzeko data finkorik ez baduzu, prezioen joerak hilabetearen edo astearen arabera ikus ditzakezu Prezioen grafikoa erabilita. Atal honetan, hegaldien eta prezioen jarraipena egitea aukera dezakezu baita ere.
  • Aireportuak: aireportuen arabera preziorik merkeena non eskaintzen den ikus dezakezu Aireportuak atalean, baita prezioak zein diren ere.

Erlazionatutako baliabideak

Bilaketa
Garbitu bilaketa
Itxi bilaketa
Menu nagusia
17409690320905805059
true
Bilatu laguntza-zentroan
true
true
true
true
true
254
false
false