Erabili artikulu hau YouTube-ko azkenaldiko eguneratze guztien jakinaren gainean egoteko. Bideo-sortzailea bazara, irakurri sortzaileentzako tresna eta eginbideei egindako aldaketei buruzko informazioa Sortzaileentzako berritasunak atalean.
Ongi etorri YouTube Viewers kanalera!
Azken albisteak, berritasunak eta aholkuak jasotzeko, harpidetu YouTube Viewers kanalera.
YouTube-ren azken berritasunak
Azken lau asteetako eguneratzeak
2025eko ekaina
-
Ilarako gomendioak: orain, Android darabilten YouTube Premium-eko kideentzat, ilarako bideoetan berehala gehi daitezkeen iradokizun gisa agertzen dira gomendatutako bideoak, etenik gabe ikusi ahal izateko. Horrela, erraz aurkituko dituzu hurrena ikus ditzakezun bideoak.
YouTube-ren aurreko berritasunak
Azken sei hilabeteetako berritasunak
2025eko maiatza
- Google AI Ultra kidetza: kidetza berri honekin, AEBko erabiltzaileek YouTube Premium-eko banako kidetza bat automatikoki sartuta edukiko dute harpidetzaren abantaila gisa. Atera etekinik handiena Google-ren AAri eta abarri kidetza bakarrarekin, hilean 249 dolar ordainduta. Lortu Google AI Ultra-ri buruzko informazio gehiago hemen.
2025eko urtarrila
-
YouTube Premium-en deskontua: aurreztu % 14raino YouTube Premium-en, Google One Premium kidetzan gehitzen duzunean Google One-ren webgunearen bidez. Lortu eskaintza deskontudunari buruzko informazioa.
2024ko azaroa
- Ikusleentzako oharrak: baldintzak betetzen dituzten ikusleek ohar labur eta informatiboak gehi ditzakete beren bideoetan, bertan azaltzen ez diren testuinguru eta xehetasun lagungarriak emateko. Lortu baldintzei eta erabiltzen hasteko argibideei buruzko informazio gehiago.
- Iruzkinak YouTube Music-en: abesti, bideo eta podcast saioetan iruzkinak idatz ditzakezu iOS eta Android-erako YouTube Music aplikazioan. Iruzkinak pentsatzen duzuna adierazteko eta YouTube-ren beste erabiltzaile batzuekin konektatzeko modu bikaina dira. Lortu informazio gehiago.