- Egiaztatu malwarerik dagoen.
- Erabili sarbide-gako bat 2 urratseko egiaztapenerako.
- Sortu kontua berreskuratzeko plan bat.
YouTube-ko kanala bortxatzea saihesteko eta hura babesteko argibideak
1. Egiaztatu malwarerik dagoen
Zure konturako sarbidea lortzen, zure jarduerak zelatatzen, fitxategiak ezabatzen eta sareko sarbidean aldaketak egiten dituen softwarea da malwarea. Pasahitz bidez babestutako fitxategi edo ZIP fitxategi gisa (.scr edo .exe amaierarekin) mozorrotu ohi da zure fitxategien artean.
Malwareak elementu hauetatik etorriko dira agian:
- Esteka susmagarriak: esteka bat sakatzean spama den mezu elektroniko batean, edo bideo babestu bati edo marka batekin egindako tratu bati buruzko mezu elektroniko faltsu baten.
- Infektatutako deskargak: fidagarria ez den iturburu bateko programa bat deskargatzean.
- Software-eguneratze faltsuak: malwarea duen software-eguneratze faltsu bat instalatzean.
Gomendatzen duguna
- Erabili birusen kontrako softwarea.
- Aktibatu Arakatze seguru hobetua Google Chrome-n.
| Aktibatu Arakatze seguru hobetua |
Arakatze seguru hobetua deskarga bat automatikoki aztertzen, malwarerik duen bilatzeko |
Arakatze seguru hobetuari buruzko informazio gehiagoBirusen kontrako softwareek agian fitxategi enkriptatu batzuk aztertuko ez dituztenez, Arakatze seguru hobetua aktibatzea gomendatzen dugu. Horrela, Google Chrome-tik deskargatutako fitxategi guztiak aztertuko dira, malwarerik duten ikusteko. Arakatze seguru hobetuak denbora errealeko segurtasun-azterketa bat egiten du, Google Chrome darabilzunean segurtasuna mantentzeko Google-ren produktu guztietan. |
2. Erabili sarbide-gako bat 2 urratseko egiaztapenerako
Lapurtutako pasahitzak erabiltzea da kontuak arriskuan jartzeko modu ohikoenetako bat. Behin pasahitz konplexua sortuta, 2 urratseko egiaztapena (2SV edo 2 faktoreko autentifikazio gisa ere ezaguna) aktiba dezakezu. Hari esker, bigarren egiaztapen-urrats bat gehituko duzu, segurtasuna areagotzeko.
Hainbat egiaztapen-urrats dituzu aukeran, eta bakoitzak segurtasun-maila ezberdina eskainiko dizu:
- Sarbide-gakoak: gailuak identifikatzeko moduak, hala nola hatz-marka, aurpegia edo telefonoaren pantailaren blokeoa. Sarbide-gakoek babesten dute hobekien phishingaren aurka.
- Segurtasun-giltzak: phishingaren aurka babes sendoa eskaintzen duen gailuaren egiaztapen fisikoa.
- Google-ren onarpen-mezuak: testu-mezu bidez bidalitako egiaztapen-kodeak baino seguruagoak diren telefono-jakinarazpenak.
- Google Authenticator: konexiorik gabe ere funtzionatzen duen aplikazio honek aldi bakarreko egiaztapen-kodeak sortzen ditu.
- Telefono bidezko egiaztapen-kodeak: testu-mezu edo telefono-dei bidez jakinarazten diren egiaztapen-kodeak dira, baina ez dira hain seguruak.
- Ordezko kodeak: deskargatzen eta inprimatzen diren egiaztapen-kodeak dira, baina ez dira hain seguruak.
Gomendatzen duguna
Phishingaren eta antzeko mehatxuen aurkako babes sendoena izateko, konfiguratu 2 urratseko egiaztapena eta aukeratu sarbide-gako bat bigarren egiaztapen-metodo gisa.
3. Sortu kontua berreskuratzeko plan bat
Google-ko kontura beti itzul zaitezkeela bermatzeko saioa hasi ezinik gelditzen bazara, kontua berreskuratzeko aukerak gehi ditzakezu, hala nola telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa.
Kontua berreskuratzeko aukerak hauetarako erabil daitezke:
- Norbait blokeatzeko, zure kontua baimenik gabe erabiltzea saihesteko.
- Zure kontuan jarduera susmagarririk dagoen jakinarazteko.
- Kontua berreskuratzeko sartu ezinik geratzen bazara edo pasahitza ahazten baduzu.
Lortu kontua seguru mantentzeko hura berreskuratzeko aukerak erabiltzeari buruzko informazio gehiago.
Gomendatzen duguna
Gehitu kontua berreskuratzeko aukerak (hala nola telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa) kontuan, kontua bizkor berreskura dezazun hala behar baduzu.
Google-ko konturako sarbidea galdu duzu? Leheneratu Google-ko kontua.