Haurrentzat bereziki sortutako edukiari buruz maiz egiten diren galderak

COPPA eta YouTube: galdera nagusien erantzunak

 

Edonon zaudela ere, nahitaez gorde behar dituzu AEBko Children's Online Privacy Protection Act legea (Interneten haurren pribatutasuna babesteari buruzkoa) eta/edo beste lege batzuk. Haurrentzako edukia egiten baduzu, nahitaez esan behar diguzu zure bideoak haurrentzat bereziki sortuta daudela. Haurrak eta haien pribatutasuna hobeto babesteko eta legea betetzeko egin ditugu aldaketa hauek.

Zergatik da sortzailearen erantzukizuna arauak gordetzea, YouTube bada datuak biltzen dituena (eta ez sortzailea)?

Hainbat legek haurrekin lotuta dituzten pribatutasun-arauak gordetzeko erantzukizuna partekatzen dute YouTube-k eta sortzaileek. Zugan fidatzen gara zure edukia haurrentzat den esateko, zeuk ezagutzen baituzu hoberen zeure edukia. Zugan fidatzen gara ikus-entzuleen aukera egokia ezartzeko, baina baliteke guk ikus-entzuleen ezarpena aldatzea, errore edo erabilera okerrik gertatuz gero. Ikus-entzuleen aukera ezarri ondoren, datuak erabiltzeko eta babesteko modua mugatuko dugu, ikus-entzuleen ezarpenarekin bat etortzeko.
Nola jakin dezaket nire edukia EZ dagoela haurrentzat bereziki sortuta?
AEBko Merkataritza Batzorde Federalaren (FTC) gidalerroei jarraikiz, haurrei bideratutako helburu bat islatzen duten aktoreak, pertsonaiak, jarduerak, jokoak, abestiak, istorioak edo bestelako gai nagusiak baditu bideoak, seguruenik haurrentzat bereziki sortutakoa da. Bestela, seguruenik ez duzu edukia haurrentzat bereziki sortutako gisa markatu beharrik.
Bideo batek ezaugarri hauek edukitzeak ez du zertan esan nahi haurrentzat bereziki sortutakoa denik:
  • Edonork ikusteko segurua eta egokia da ("familientzat egokia").
  • Tradizionalki haurrekin erlazionatu izan den jarduera bati buruzkoa da.
  • Agian haurrek nahi gabe ikusiko dute.

Hona hemen ikus-entzule guztientzat direla jo daitezkeen bideo moten adibide batzuk, haurrei bideratzeko helburua dutela adierazten duen informaziorik ez badute:

  • "Egizu zerorrek" motako bideo bat, panpinak nola eraberritu edo buztinezko figurak nola egin azaltzen diena zaleei
  • jolas-parke batera egindako bisita bati buruzko familientzako bideoblog bat
  • joko-eraldaketak sortzeari buruzko argibide xehatuak ematen dituen bideo bat
  • haur-kantak abesten dituzten helduak erakusten dituen bideo satiriko bat
  • ikus-entzule guztientzat egokia den animazio-programa bat
  • helduentzako umorea duen Minecraft-i buruzko bideo bat

Gogoratu kontu handiz pentsatu behar duzula bideoekin norengana iritsi nahi duzun, edukia eta arestiko faktoreak kontuan hartuta.

Ikus-entzule guztientzako edukia eta ikus-entzule mistoentzako edukia gauza bera al dira?
Ez. Ikus-entzule guztientzako edukia denentzat egokia da, baina ez dago haurrentzat berariaz pentsatuta, edo nerabeentzat edo ikus-entzule zaharragoentzat dago pentsatuta. Ikus-entzule guztientzako edukia "Ez dago haurrentzat bereziki sortuta" gisa ezarri behar da.  

Hona hemen ikus-entzule guztientzat direla jo daitezkeen bideo moten adibide batzuk, haurrei bideratzeko helburua dutela adierazten duen informaziorik ez badute:  
  • "Egizu zerorrek" motako bideo bat, panpinak nola eraberritu edo buztinezko figurak nola egin azaltzen diena zaleei
  • beste guraso batzuei jolas-parke batera egindako bisita bat azaltzen dien familientzako bideoblog bat
  • joko-eraldaketak edo abatarrak sortzeari buruzko argibide xehatuak ematen dituen bideo bat
  • ikus-entzule guztientzat egokia den animazio-edukia
  • bideojokoei buruzko bideo bat helduentzako umorearekin
Bestalde, ikus-entzule mistoentzako edukia, haurrentzat bereziki sortutako eduki motatzat jotzen da. Eduki horren ikus-entzule multzoetako bat haurrak dira, nahiz eta ikus-entzule nagusiak ez izan. Ondorioz, haurrei zuzendutako gisa sailkatzen da, arestian azaldutako faktoreak kontuan izanda.

Erantzukizun-ukatze bat gehi al dezaket, nire edukia haurrentzat bereziki sortutakoa ez dela adierazteko?

Zure edukia 13 urtetik gorako ikus-entzuleentzat sortuta dagoela dioen erantzukizun-ukatze bat gehitzeak ez du zertan esan nahi FTCak automatikoki pentsatuko duenik zure edukia haurrentzat bereziki sortutakoa ez dela. Helburu gisa dituzun ikus-entzuleak zehazten laguntzeko faktore baliagarria bada ere, FTCak COPPAren beste faktore batzuk hartuko ditu kontuan; esaterako:
  • haurrentzat bereziki erakargarriak diren pertsonaiak, jarduerak, jokoak, jostailuak, abestiak, istorioak edo bestelako elementuak dituen
  • erantzukizun-ukatzearekin bat ez datorren bestelako adierazpenik egin duzun zure edukiaren helburu diren ikus-entzuleei buruz (adibidez, webgune pertsonal batean egindakoak)

Nire ikus-entzuleen adina frogatu behar al dut horretarako tresnarik eduki gabe? Zer hartzen du kontuan FTCak haurrak nire edukia ikusten ari direla baieztatzeko?

Zure ikusleen adinari buruz dituzun frogak kontuan hartu beharreko faktore bat baino ez dira edukia haurrentzat bereziki sortutako gisa sailkatzean. Tamalez, YouTube Analytics (YTA) ez dago diseinatuta haurrak zure edukia ikusten ari ote diren zehazteko. FTCak aholkatu duenez, datu jakin batzuk har daitezke kontuan zure edukia haurrentzat bereziki sortutakoa den ala ez zehazteko; adibidez, zure erabiltzaileen adinei buruzko inkesta bat egin dezakezu.
Zergatik ez du YouTube-k ikus-entzule mistoen ezarpen bat gehitzen?
Ikus-entzuleen ezarpena diseinatzean, sortzaileentzako aukerak sinplifikatu genituen "Haurrentzat bereziki sortuta" izeneko kategoria bakar batekin, dagoeneko nahasgarria den arlo hau nahasgarriagoa izan ez zedin. Ikus-entzule mistoen kategoriak nolabaiteko konplexutasuna du, eta iruzkin publikoak bidali genizkion FTCari sortzaileentzako (ikus-entzule mistoentzako edukia sortzen dutenak barne) soluzio hobea sortzeko laguntza eske.

Zein eginbide ez daude erabilgarri haurrentzat bereziki sortutako edukian, eta zergatik ez daude erabilgarri?

Haurrentzat bereziki sortutako edukian erabilgarri ez dauden eginbideen zerrenda hemen ikus dezakezu. Baliteke eginbide horiek guztiek edo batzuek erabiltzaile-datuak erabiltzea. Haurren pribatutasuna babesteko eta lege-eskakizunak gordetzeko, mugatu egin behar ditugu haurrentzat bereziki sortutako gisa markatutako bideoetan bildutako eta erabilitako datuak.

Nola funtzionatzen dute gomendioek haurrentzat bereziki sortuta dagoen edo ez dagoen edukian? Nire bideoen ikusgaitasunean eraginik izango al du?

YouTube-ren gomendio-sistemen helburua erabiltzaileei ikusi nahi dituzten bideoak aurkitzen laguntzea eta erabiltzaileak gustatzen zaien edukiarekin konektatzea da. Eduki horretan, haurrentzat bereziki sortutako gisa sailkatutako edukia ere hartzen da barne. Erabiltzaileei interesatzen zaien eta kalitate ona duen edukia eskaintzeko lan egiten dugu YouTube-n. Bideoak haurrentzat bereziki sortuta daudela adierazten bada, probabilitate handiagoz agertuko dira gomendio gisa haurrentzako gainerako bideoetan. Zure edukia ikus-entzule egokietara iristen dela ziurtatzeko, garrantzitsua da edukia haurrentzat bereziki sortutakoa den ala ez adieraztea.

Bideo honek desegokia dirudi. Zergatik dago haurrentzat bereziki sortutako gisa ezarrita?

Bideo edo kanal bat haurrentzat bereziki sortutako gisa ezarrita badago, haurrak edukiaren ikus-entzule nagusiak direla edo bideoa haurrei zuzenduta dagoela esan nahi du. Sortzaileek edukia haurrentzat bereziki sortutako gisa ezartzeko aukera dute, COPPA hobeto gorde dezaten.

Halaber, sistema batzuk ditugu YouTube-ko edukia egokia den zehazteko. YouTube-ren Komunitate-gidalerroetan azaltzen da YouTube-n zer onartzen den eta zer ez. Haurrei eta familiei YouTube-n ahalik eta babesik onena ematen dieten teknologian eta taldeetan inbertitzen dugu. Adibidez, adin-murriztapena ezartzen diogu helduentzat egindako edukiari, familientzako edukitzat jotzeko arriskua badago. Gainera, eduki hori kendu egiten dugu, izenean, azalpenean edo etiketetan adingabeei edo familiei argi zuzentzen bazaie. Edukiren batek YouTube-ren Komunitate-gidalerroak urratzen dituela uste baduzu, salatzeko eginbidea erabil dezakezu YouTube-ko langileek berrikus dezaten.

Edukia haurrentzat bereziki sortutako gisa ezarrita badago, YouTube Kids aplikazioan sartuko al da?

Haurrentzat bereziki sortutako gisa ezarritako edukia ez da automatikoki gehitzen YouTube Kids aplikazioan. Gure edukiaren gidalerroen bidez, YouTube Kids-eko edukia haurren adinari egokituta dagoela, gure kalitate-printzipioak betetzen dituela eta mundu osoko haurren interesekin bat datorrela ziurtatzen dugu. Iragazki automatizatuak, erabiltzaileen iritzia eta gizakiek egindako berrikuspenak erabiltzen ditugu edukia YouTube Kids aplikaziorako egokia den erabakitzeko.

Lagungarria izan zaizu?

Nola hobe dezakegu?
Bilaketa
Garbitu bilaketa
Itxi bilaketa
Google-ren aplikazioak
Menu nagusia
13963286723627541943
true
Bilatu laguntza-zentroan
false
true
true
true
true
true
59
false
false
false
false