Iruzkinen ezarpenak YouTube Studio-n edo YouTube aplikazioaren bistaratze-orrian alda ditzakezu. Lortu iruzkinen zenbait ezarpeni buruzko informazioa.
YouTube-ko iruzkinak: erantzutea, iragaztea eta moderatzea
Kasu hauetan, ezin dituzu aldatu iruzkinen ezarpenak:
- Bideo edo kanal bat haurrentzat bereziki sortutako gisa ezarrita badago. Iruzkinak desaktibatuta daude haurrentzat bereziki sortutako bideoetan.
- Bideoa pribatua bada. Publikoki erabilgarri ez dagoen bideo batean iruzkinak egiteko aukera eman nahi baduzu, argitaratu bideo ikusgaitz bat.
- Kontu gainbegiratu batekin badarabilzu YouTube. Lortu YouTube-ren erabilera gainbegiratuari buruzko informazio gehiago.
Iruzkinen ezarpen lehenetsiak aldatu
Bideo eta argitalpen berriei aplikatuko zaizkie iruzkinen ezarpen lehenetsiak. Ez diete eragingo lehendik dauden bideo eta argitalpenei. Lortu YouTube Studio-ko iruzkinen ezarpen lehenetsiak aldatzeko argibideak.
Bideoetako iruzkinen ezarpenak aldatu
Edukia orrian, bideo jakin bateko iruzkinen ezarpenak alda ditzakezu. Era berean, bideo bat baino gehiagotako iruzkinen ezarpenak alda ditzakezu aldi berean, masiboki editatuz.
- Hasi saioa YouTube Studio-n.
- Ezkerreko menuan, hautatu Edukia
.
- Sakatu bideo baten irudi txikia.
- Egin gora/behera
sakatu Erakutsi gehiago.
- "Iruzkinak eta balorazioak" atalean, aukeratu iruzkinen ezarpenak.
- Sakatu Gorde.
Bestela, hau egin dezakezu:
- Hasi saioa YouTube aplikazioan gailu mugikorrarekin.
- Joan zure bideoetako batera.
- Sakatu Iruzkinak bideoaren azpian edo YouTube-ko film laburraren eskuinaldean.
- Sakatu Ezarpenak
.
- Ezarpenak aldatzeko, sakatu Bideo honetakoak ataleko Iruzkinak aukera.
Iruzkinen ikuspegi lehenetsia aldatu
Zure bideo baten bistaratze-orrian iruzkinak ordenatzeko modua alda dezakezu. Iruzkin nagusien arabera edo gehitze-dataren arabera ordena ditzakezu.
- Hasi saioa YouTube Studio-n.
- Ezkerreko menuan, hautatu Edukia
.
- Sakatu bideo baten irudi txikia.
- Egin gora/behera
sakatu Erakutsi gehiago.
- "Iruzkinak eta balorazioak" atalean, hautatu Ordenatzeko irizpidea.
- Aukeratu Nagusiak edo Berrienak.
- Sakatu Gorde.
Iruzkinetarako iragazki lehenetsiak ezarri
Iruzkinei erantzuteko iragazkiak hauta ditzakezu, eta YouTube Studio-n lehenetsi gisa gorde. Kontuan izan iruzkinak "Egokienak" irizpidearen arabera ordenatzen direla modu lehenetsian.
- Hasi saioa YouTube Studio-n.
- Ezkerreko menuan, hautatu Komunitatea
.
- Sakatu Iragazi
.
- Aukeratu iruzkinetarako iragazkiak.
- Iragazki-menutik, aukeratu Ezarri oraingo iragazkiak lehenetsi gisa.