YouTube-ren Laguntza-zentroa
Jada hemen zaude, konponbideak bilatzeko tokirik onenean. YouTube-ko edozein orriren behealdean eta ezkerreko menuaren behealdean aurki dezakezu "Laguntza" botoia. Bestela, joan support.google.com/youtube helbidera.
YouTube-ren laguntza-bideoen kanalak
Joan YouTube Viewers kanalera informazio eguneratua eta gure produktuak erabiltzeko argibideak ematen dituzten bideoak ikusteko.
YouTube-ren Laguntza-komunitatea
Aurkitu erantzunak YouTube-ren Laguntza-komunitatean (TeamYouTube-ren eskutik). TeamYouTube-ren azken berritasunak jaso nahi badituzu, ikusi argitalpen aipagarriak.
@TeamYouTube: X-ko kontu-izena
Jarraitu @TeamYouTube kontuari X-n (Twitter ohia) denbora errealeko berritasunak eta arazoak konpontzeko aholkuak jasotzeko, YouTube-ri ahalik eta etekin handiena atera diezaiozun.
Gure taldeak frantsesez, gaztelaniaz, ingelesez, japonieraz, koreeraz eta portugesez ematen ditu berritasunak eta erantzunak.
Lortu informazio gehiago TeamYouTube-ri buruz.
Copyrightari buruzko galderak
- Copyrightaren eta eskubideen kudeaketa: eskubideen erreklamazio bat jaso baduzu, lortu beharrezko informazioa, konponbideak eta hurrengo urratsei buruzko argibideak.
- Legezko gidalerroak: lortu legezko arazo horiei buruzko informazioa eta kexa bat bidaltzeko argibideak.
Gidalerroei buruzko galderak
Erabili tresna hauek YouTube-ren gidalerroak, segurtasun-jardunbideak eta salatzeko tresnak ulertzeko:
- Segurtasun-tresnak eta baliabideak: lortu YouTube-ren tresna eta baliabideei buruzko informazioa eta askotariko gaiei buruzko aholkuak.
- Komunitate-gidalerroak: YouTube guztiontzat dibertigarria eta atsegina izatea lortzeko gidalerroak.
- Salatzeko eta gidalerroak betearazteko tresnak: lortu YouTube-ko edukia salatzeko argibideak eta gure Komunitate-gidalerroak betearazteko dugun moduari buruzko informazio gehiago.
Oharra: baliabide batzuk hizkuntza jakin batzuetan soilik daude erabilgarri.