Ikusi harpidedunen jakinarazpenak

Sortzaileek jakinarazpenek beren bideoen ikustaldiei nola eragiten dieten jakin nahi izaten dute. "Harpidedunei kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak" eta "Kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak" txartelak YouTube Studio-n erabil ditzakezu jakinarazpenen eraginari buruz informazioa lortzeko. Txartel horiek automatikoki agertuko dira nahikoa harpidedun irisgarri dituzunean. Lortu informazio gehiago YouTube-ko jakinarazpenen aukerei buruz.

Bidali zaizkie jakinarazpenak nire harpidedunei?

Harpidedunei kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenen neurketak ikusi

  1. Hasi saioa YouTube Studio-n.
  2. Ezkerreko menuan, hautatu Analytics .
  3. Hautatu hartzaileak.
  4. Bilatu "Harpidedunak eta kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak" txartela.

Harpidedunei kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenen neurketei buruzko informazio gehiago lortu

"Harpidedunak eta kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak" txartelak ideia bat ematen dizu zure kanaleko jakinarazpenak jasotzen dituen harpidedunen ehunekoa zein den. Besteak beste, hauen jakinarazpenak sartzen dira: bideo berrien kargak, estreinaldiak eta zuzeneko igorpenak.

Zure kanalerako "Jakinarazpen guztiak" aktibatu dituzten harpidedunak.

"Zure kanalaren jakinarazpen guztiak aktibatu dituzten harpidedunak" neurketak jakinarazpen guztiak jasotzea hautatu duten zure harpidedunen ehunekoa adierazten du.

Zure kanalerako "Jakinarazpen guztiak" aktibatu eta YouTube-ren jakinarazpenak gaitu dituzten harpidedunak

"Zure kanalaren jakinarazpen guztiak aktibatu eta YouTube-ren jakinarazpenak gaitu dituzten harpidedunak" neurketak zure kanalerako jakinarazpen guztiak aktibatu dituzten harpidedunen ehunekoa jakinarazten dizu. Harpidedun horiek Google-ko kontuan eta gailuan ere dauzkate gaituta jakinarazpenak.

Harpidedunek kanpaia jotzen badute , baina haien kontuan edo mugikorretarako aplikazioan YouTube-ren jakinarazpenak desaktibatzen badituzte, ez dira neurketa horretan sartuko. "YouTube-ko jakinarazpenak gaitu" dituzten, saioa hasita daukaten eta jakinarazpenak gutxienez gailu batean jaso ditzaketen harpidedunak. Lortu informazio gehiago YouTube-ko jakinarazpenak kudeatzeari buruz.

Kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenen neurketak ikusi

"Kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak" txartela automatikoki agertzen da YouTube Analytics-eko Irismena fitxan nahikoa harpidedun dituzunean. Txartela banako bideoetarako dago erabilgarri.

  1. Hasi saioa YouTube Studio-n.
  2. Ezkerreko menuan, hautatu Edukia.
  3. Sakatu bideoaren izena edo irudi txikia.
  4. Ezkerreko menuan, hautatu Analytics eta, gero, Irismena.
  5. Aurkitu "Kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak" txartela.

Kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenen neurketei buruzko informazioa lortu

  • Kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak: zure kanalaren jakinarazpen guztiak jasotzen dituzten eta haien kontuan eta gailuan YouTube-ko jakinarazpenak aktibatuta dauzkaten harpidedunei kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenen kopurua.
  • Jakinarazpenen klik-tasa: zure bideoari buruz kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenean klik egin duten ikusleen ehunekoa.
  • Kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenetatik lortutako ikustaldiak: kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak sakatu dituzten eta berehala zure bideoa ikusi duten ikusleengandik lortutako ikustaldiak. Zenbatekoak ez ditu barne hartzen kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako zure jakinarazpenak ikusi, eta bideoa beranduago ikusi duten ikusleak. Aplikazioko jakinarazpenen eta posta elektroniko bidezko informazio eguneratuaren bitartez lortutako ikustaldiak alderatzen dituen xehakapen bat ikus dezakezu irismenari buruzko txostenean.

Harpidedunei kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenei buruz maiz egiten diren galderak

Zer esan nahi du zure kanaleko "Jakinarazpen guztiak" aktibatuta edukitzeak?

Kanpaiaren bertsio ezberdin gutxi batzuk daude, ikusleek YouTube-ko jakinarazpen mota ezberdinak uler ditzaten:

  •  Guztiak: harpidedunek zure kanalaren jakinarazpen guztiak jasoko dituzte, eguneko muga gainditzen dituztenak izan ezik.
  • Pertsonalizatuak: harpidedunek zure kanalaren jakinarazpenen sorta pertsonalizatu bat jasoko dute.
  • Inor ez: harpidedunek kanpaiaren bertsio hau ikusiko dute gailuaren ezarpenak direla-eta zure kanalaren jakinarazpenik jaso ezin badute.

"Zure kanalaren jakinarazpen guztiak aktibatu dituzten harpidedunak" neurketan ez dira kontuan hartzen jakinarazpen pertsonalizatuak jasotzea hautatu duten edo harpidetzen kudeatzailean zein kanalaren ezarpenetan zure kanalaren jakinarazpenak desaktibatu dituzten harpidedunak. Lortu informazio gehiago jakinarazpenei eragiten dieten ezarpenei buruz.

Nola lor dezaket nire ikusleak kanalaren jakinarazpen guztietara harpidetzea?

Ikusle batzuek ez dituzte harpidetutako kanal guztien jakinarazpen guztiak jaso nahiko. Batzuentzat, baliteke jakinarazpen guztiak gehiegi izatea, eta ikusle horiek jakinarazpen guztiak desaktibatuko dituzte agian.

Animatu harpidedunak haientzat egokia den jakinarazpen-maila hautatzera. Jakinarazpen guztiak jaso nahi dituzten baina jasotzeko arazoak dauzkaten ikusleak badituzu, bidal iezaiezu jakinarazpenen arazo-konpontzailea.

YouTube-n ohikoa den tartearen azpitik nago. Hori txarra da?

Zure kanalerako "Jakinarazpen guztiak" aktibatu dituzten harpidedunak

Kanal asko ez dira barruti horretan sartzen eta hala ere ondo doakie. Jakinarazpenak ikustaldiak lortzeko trafiko-iturburu ugarietako bat dira (adibidez: Hurrengoa, Hasiera edo bilaketa). Kanal ezberdinek trafikoko ehuneko ezberdinak jasoko dituzte trafiko-iturburu ezberdinetatik.

Harpidedun batek kanalaren jakinarazpen guztiak beti jaso nahi dituen ala ez eragiten duten faktore asko daude. Kargen maiztasuna, bideoen gaiak edo beste kanaletako harpidetzak bezalako faktoreek eragina daukate harpidedunen jakinarazpen-aukeretan.

Zure kanalerako "Jakinarazpen guztiak" aktibatu eta YouTube-ren jakinarazpenak gaitu dituzten harpidedunak

Zure kanalaren jakinarazpen guztiak aktibatu dituzten harpidedun kopuruaren ohiko barrutian bazaude baina gaitutako jakinarazpenen barrutiaren azpitik bazaude, eskatu ikusleei jakinarazpenen arazo-konpontzailea erabiltzeko. Ikusle horiek jakinarazpen guztiak jasotzeko interesa adierazi zuten kanpaia jotzean. Baliteke ez jakitea ezin dutela jaso jakinarazpenik.

Iraganeko harpidedunen jakinarazpenen neurketak ikus ditzaket?

"Harpidedunak eta kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak" txartelak egungo neurketak bakarrik erakusten ditu. Balio historikoak ez daude eskuragarri.

Harpidedun berriak badauzkat, nire harpidedunen neurketak momentuan haziko dira?

Harpidedunen neurketak egunero eguneratzen dira, baina bi eguneko atzerapena daukate. Astelehenean bideo bat argitaratu eta harpidedun berriak lortzen badituzu, asteazkenean agertuko dira zure neurketetan.

Kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenei buruz maiz egiten diren galderak

Nola erabili behar nuke "Kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak" txartela?

"Kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak" eta "Harpidedunak eta kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak" txartelek batera funtzionatzen dute:
  • "Harpidedunak eta kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak" txartelak zure kanal osoko jakinarazpen guztiak jasotzeko kanpaia jo duten harpidedunen zenbatekoa erakusten dizu. Harpidedun horietako zenbatek betetzen dituzten jakinarazpenak jasotzeko baldintzak ere erakusten du, haien gailuko eta kontuko ezarpenen arabera.
  • "Kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak" txartelak kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpen bat jaso, hura sakatu eta bideoa ikusi duten ikusleen zenbatekoa erakusten du. Txartelak bideoa argitaratzean zeneuzkan eta kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpena jasotzeko baldintzak betetzen zituzten harpidedunen kopurua ere erakusten du.

Zein ezberdintasun dago nire jakinarazpenen klik-tasaren eta irudi txikien klik-tasaren artean?

Zure jakinarazpenen klik-tasak zure bideoari buruzko kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpena ikusi eta hura sakatu duten ikusleen zenbatekoa adierazten du. Zure irudi txikien klik-tasak bideoaren irudi txikia YouTube-n ikusi eta hartan klik egin duten ikusleen zenbatekoa adierazten du. Lortu informazio gehiago zure agerpen eta klik-tasei buruz.

Zergatik da nire jakinarazpenen klik-tasa agerpenen klik-tasa baino txikiagoa?

Ohikoa da zure jakinarazpenen klik-tasa agerpenen klik-tasa baino txikiagoa izatea.
Jendeak egunean zehar jasotzen ditu jakinarazpenak, baina ezin ditu bideoak ikusi. Baliteke lanean edo afaria prestatzen egotea. Zure agerpenen klik-tasa YouTube-ko jardueren arabera neurtzen da. YouTube-n ikusteko zerbaiten bila dabiltzan ikusleen portaera adierazten du, ez egunerokotasunean murgildutako ikusleak.
Zergatik ez dira bidali nire jakinarazpen guztiak?
Hona hemen "Kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak" % 100 baino gutxiago izatearen ohiko arrazoiak:
  • Zure kanalak 24 orduko epe batean bidal daitezkeen gehieneko hiru bideo-jakinarazpenak bidali ditu jada.
  • Hiru bideo baino gehiago argitaratu dituzu denbora gutxian.
  • Zure harpidedun kopurua nabarmenki aldatu da azken 24 orduetan. Lortu informazio gehiago.
  • Zure bideoaren pribatutasun-ezarpenak aldatu dituzu jakinarazpen guztiak bidali aurretik.
  • Bideo honetarako jakinarazpenak saltatu dituzu.
Nola eragiten dio harpidedun kopuruak kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenen ehunekoari?
Ohikoa da harpidedun kopurua maiz aldatzea. Arrazoiren batengatik harpidedun kopurua nabarmenki aldatzen bada bideo bat argitaratu aurretik, baliteke kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenetan % 100 baino gutxiago ikustea.
Egoera horietan, baldintzak betetzen dituzten harpidedunei jakinarazten jarraituko diegu, baina baliteke txartelak % 100 baino gutxiago erakustea txostenetako atzerapenak direla eta.

Jakinarazpenen klik-tasari dagokionez, YouTube-n ohikoa den tartearen azpitik nago. Hori txarra da?

Faktore askok eragiten dute harpidedun batek jakinarazpen bat irekitzerako orduan. Baliteke ikusleek jakinarazpen batean klik ez egitea eguneko orduaren arabera, egiten ari direnaren arabera eta abar.
Kanal asko ez dira barruti horretan sartzen eta hala ere ondo doakie. Jakinarazpenak ikustaldiak lortzeko trafiko-iturburu ugarietako bat dira. Beste baliabideen artean daude: Hurrengoa, Orri nagusia, bilaketa, kanpoko baliabideak eta Harpidetzen jarioa. Kanal ezberdinek trafiko-ehuneko ezberdinak lortzen dituzte trafiko-iturburu ezberdinekin.

"Kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak" txartela begiratu dezaket iraganeko neurketak ikusteko?

Iraganeko balioak ez daude eskuragarri "Kanpaiaren ikonoaren bidez bidalitako jakinarazpenak" txartelean. YouTube Analytics-en data tartea aldatzen baduzu, txarteleko datak berdina izaten jarraituko du.

Lagungarria izan zaizu?

Nola hobe dezakegu?
Bilaketa
Garbitu bilaketa
Itxi bilaketa
Google-ren aplikazioak
Menu nagusia
17499068060963635345
true
Bilatu laguntza-zentroan
false
true
true
true
true
true
59
false
false
false
false