Zure bideoaren trafikoa ulertzeko Edukia fitxa (edo Irismena fitxa bideo-mailan) erabil dezakezu YouTube Analytics-en. Ezagutu zenbat aldiz erakutsi diren bideoaren irudi txikiak YouTube-n, eta irudi txiki horien agerpenak nola bilakatu diren ikustaldi eta bideoak ikusten emandako denbora. Lortu irudi txikien agerpenen eta klik-tasaren datuak erabiltzeko moduaren inguruko aholku gehiago.
Agerpenak eta klik-tasaren datuak ikusi
iPhone eta iPad-etarako YouTube aplikazioa
- Ireki YouTube aplikazioa
.
- Sakatu profileko argazkia
Ikusi kanala.
- Erdiko menuan, sakatu Estatistikak
kanalaren errendimenduari buruzko laburpen bat ikusteko.
iPhone eta iPad-etarako YouTube Studio aplikazioa
- Ireki YouTube Studio aplikazioa
.
- Beheko menuan, sakatu Edukia
.
- Hautatu bideo bat haren datuak ikusteko.
- Sakatu Estatistikak fitxa.
- Goiko menuan, sakatu Irismena.
Agerpenak eta zer eragin duten ikusleek bideoa ikusten emandako denboran
"Guztiak" iragazkia hautatuta, "Agerpenak eta zer eragin duten ikusleek bideoa ikusten emandako denboran" txostena ikus dezakezu. Txosten horrek, irudi-txikiaren agerpenek ikustaldietan eta bideoa ikusten emandako denboran izan duten eraginari buruzko ikusizko informazioa ematen du. YouTube-k zure bideoak ikusleei gomendatzeagatik lortu dituzun agerpenen ehunekoa ere ikus dezakezu.
Bideoak, Film laburrak, Zuzeneko igorpenak etaArgitalpenak fitxan, funtsezko neurketen txartelak agerpenei buruzko informazio orokorra eskaintzen dizu. Halaber, ikustaldi, klik-tasa, ikustaldien batez besteko iraupen, harpidedun (film laburrak), gustatu izanaren adierazpen (film laburrak) eta partekatzeei (film laburrak) buruzko informazioa eskaintzen dizu txartelak. Zure edukia argitaratu eta ordu gutxira egoten dira erabilgarri datuak.
Noiz zenbatzen dira agerpenak?
Irudi-txikia segundo batez baino gehiagoz erakusten denean eta irudi txikiaren % 50a pantailan agertzen denean zenbatzen dira agerpenak. Ikusi agerpenak zenbatzeko baldintzei buruzko xehetasunak behean:
|
Hauetan gertatzen diren agerpenak zenbatzen dira: |
Ez dira zenbatzen hauetan gertatzen diren agerpenak: |
|---|---|
|
|
Ezagutu beharreko neurketak
| Irudi txikien agerpenak | Zure irudi txikiak YouTube-ko ikusleei irudi txikien agerpen erregistratuen bidez zenbat aldiz erakutsi zaizkien. |
| Irudi txikien agerpenen klik-tasa | Ikusleek bideo bat zenbat aldiz ikusi duten irudi txiki bat bistaratu ondoren. |
| Banako ikusleak |
Hautatutako data tartean zure edukia gutxi gorabehera zenbat ikuslek ikusi duten. Ikustaldi inplikaziodunak eta haiek ikusten emandako denbora hartzen dira aintzat hori kalkulatzeko. |
| Ikustaldiak |
Zure kanal eta bideoen egiazko ikustaldi kopurua. Bideoa erreproduzitzen hasi bezain laster zenbatzen dira ikustaldiak, formatua edozein dela ere: film laburrak, bideo luzeak (eskatu ahalako bideoak) eta zuzeneko igorpenak. Neurketa horretan, telebista-pantailen bidez edukia elkarrekin ikusten duten ikusleen estimazioak sartzen dira. |
| Irudi txikien agerpenetatik lortutako ikustaldiak | Hautatutako data tartean irudi txikien agerpenetatik eratorritako ikustaldiak. |
| Bideoak ikusten emandako orduak | Ikusleek zure bideoa ikusten zenbat denbora eman duten adierazten duen kopurua. Ikustaldi partekatuei dagokien denbora ere sartzen da hor. |
| Irudi txikien agerpenetatik eratorritako bideoak ikusten emandako denbora | Hautatutako data tartean irudi txikien agerpenetatik eratorritako bideoak ikusten emandako denbora. |