Ikusi YouTube-ko agerpenak eta ikusten emandako denbora

Zure bideoaren trafikoa ulertzeko Edukia fitxa (edo Irismena fitxa bideo-mailan) erabil dezakezu YouTube Analytics-en. Ezagutu zenbat aldiz erakutsi diren irudi-txikiak YouTube-n, eta irudi-txiki horiek zenbat ikustaldi eta bideoak ikusten emandako denbora ekarri duten. Lortu agerpenen eta klik-tasaren datuak erabiltzeko moduaren inguruko aholku gehiago.

Ikusi agerpenak eta klik-tasaren datuak

  1. Hasi saioa YouTube Studio-n.
  2. Ezkerreko menuan, hautatu Estatistikak .
  3. Goiko menuan, hautatu Edukia.

Agerpenak eta zer eragin duten ikusleek bideoa ikusten emandako denboran

Oharra: erabili YouTube Studioestatistika xehatuagoak lortzeko.

"Guztiak" iragazkia hautatuta, "Agerpenak eta zer eragin duten ikusleek bideoa ikusten emandako denboran" txostena ikus dezakezu. Txosten horrek, irudi-txikiaren agerpenek ikustaldietan eta bideoa ikusten emandako denboran izan duten eraginari buruzko ikusizko informazioa ematen du. YouTube-k zure bideoak ikusleei gomendatzeagatik lortu dituzun agerpenen ehunekoa ere ikus dezakezu.

Oharra: baliteke funtsezko neurketen txartelaren eta "Agerpenak eta zer eragin duten ikusleek bideoa ikusten emandako denboran" txostenaren neurketen artean desberdintasunak egotea. Hala gertatzen da gehiagotan eguneratzen delako funtsezko neurketen txartela.

Bideoak, Film laburrak, Zuzeneko igorpenak etaArgitalpenak fitxan, funtsezko neurketen txartelak agerpenei buruzko informazio orokorra eskaintzen dizu. Halaber, ikustaldi, klik-tasa, ikustaldien batez besteko iraupen, harpidedun (film laburrak), gustatu izanaren adierazpen (film laburrak) eta partekatzeei (film laburrak) buruzko informazioa eskaintzen dizu txartelak. Zure edukia argitaratu eta ordu gutxira egoten dira erabilgarri datuak.

Noiz zenbatzen dira agerpenak?

Irudi-txikia segundo batez baino gehiagoz erakusten denean eta irudi txikiaren % 50a pantailan agertzen denean zenbatzen dira agerpenak. Ikusi agerpenak zenbatzeko baldintzei buruzko xehetasunak behean:

Hauetan gertatzen diren agerpenak zenbatzen dira:

Ez dira zenbatzen hauetan gertatzen diren agerpenak:

  • Ordenagailu, telebista, kontsola, Android, iPhone eta iPad-etarako YouTube-koak
  • YouTube-ko bilatzailekoak
  • YouTube-ren orri nagusikoak (erreprodukzio-automatikoa barne).
  • YouTube-ren jariokoak (harpidetzak, pil-pilean, historia, Geroago ikusteko)
  • Bideo-erreproduzigailuaren eskuinaldean dagoen "Hurrengoa" paneleko gomendioetakoak
  • Erreprodukzio-zerrendetakoak
  • Kanpoko webgune eta aplikazioetakoak (adibidez, estekak eta YouTube-ren webgunetik kanpoko kapsulatzeak)
  • Mugikorretarako YouTube-ren webgunetakoak
  • YouTube Kids aplikaziokoak
  • YouTube Music aplikaziokoak
  • Bideo-erreproduzigailuko edukikoak (adibidez, txartelak edo amaierako pantailak)
  • Mezu elektronikoetakoak edo jakinarazpenetakoak
  • Atzeko planoko fitxan erreproduzitzen diren bideoetakoak (ikusi ezin diren agerpenak)
  • % 50a baino gutxiago ikus daitezkeen eta segundo batez baino gutxiago agertzen diren irudi txikiak dituzten bideoetakoak
  • TrueView video diskovery-ko iragarkietakoak

Jakin beharreko neurketak

Agerpenak Zure irudi txikiak YouTube-ko ikusleei agerpen erregistratuen bidez zenbat aldiz erakutsi zaizkien.
Agerpenen klik-tasa Ikusleek bideo bat zenbat aldiz ikusi duten irudi txiki bat bistaratu ondoren.
Banako ikusleak Hautatutako data tartean zure edukia gutxi gorabehera zenbat ikuslek ikusi duten.
Ikustaldiak Zure kanal eta bideoen benetako ikustaldi kopurua.
Agerpenei esker lortutako ikustaldiak Hautatutako data tartean, izandako agerpenetatik eratorritako ikustaldiak.
Bideoak ikusten emandako orduak Ikusleek zure bideoa ikusten zenbat denbora eman duten adierazten duen kopurua.
Agerpenei esker lortutako ikustaldietan emandako denbora Hautatutako data tartean, izandako agerpenen ondorioz bideoak ikusten emandako denbora.

Lagungarria izan zaizu?

Nola hobe dezakegu?
Bilaketa
Garbitu bilaketa
Itxi bilaketa
Google-ren aplikazioak
Menu nagusia
9488289599886803898
true
Bilatu laguntza-zentroan
false
true
true
true
true
true
59
false
false
false
false