Zergatik ditu nire bideo batek klik-tasa eta ikustaldien batez besteko iraupen handiak, baina agerpen gutxi?
Zer saihestu beharko nuke nire klik-tasari buruzko datuekin?
- Datu gutxiegi izanda erabakiak hartzea. Agerpen kopuru esanguratsu bat lortu ondoren da garrantzitsua klik-tasari begiratzea. Ez egiaztatu klik-tasa bideo bat kargatu eta berehala.
- Klik-tasaren aldaketa txikiengatik hobekuntzak egitea. Normala da klik-tasa pixka bat aldatzea, eta ez zenituzke berehala neurriak hartu beharko. Klik-tasaren aldaketa estatistikoki esanguratsua bada, agian lagungarria izango da hobekuntzak egitea.
- Bideo berean irudi txiki edo izen bat baino gehiago probatzea. Zaila da bideo bakoitza ikus-entzuleen talde berak ikusten duela ziurtatzea. Baliteke klik-tasaren ezberdintasunak trafiko-iturburuengatik izatea, eta ez izenarengatik edo irudi txikiarengatik.
Nola jakin dezaket nire agerpenen klik-tasa handia edo txikia den?
Agerpenen klik-tasak hau neurtzen du: ikusleek bideo bat zenbat aldiz ikusi duten YouTube-ko agerpen erregistratu bat ikusi ondoren. Ziurrenik, kanalaren ikustaldi guztien zati bat baino ez da hori, neurketa horrek agerpen guztiak zenbatzen ez baititu (adibidez, kanpoan uzten ditu kanpoko webguneetakoak edo amaierako pantailetakoak).
Agerpenen klik-tasa ezberdina izango da eduki motaren, ikus-entzuleen eta agerpenari dagokion YouTube-ko atalaren arabera. Kontuan izan zure bideoen irudi txikiak beti dabiltzala lehian beste bideoen aurka, orri nagusian, bistaratze-orriko Hurrengoa panelean, bilaketa-emaitzetan nahiz Harpidetzen jarioan.
YouTube-ko kanal eta bideo guztien erdiaren agerpenen klik-tasa % 2 eta % 10 artekoa da.
Bideo edo kanal berriek (adibidez, astebete baino gutxiago dutenek) edo 100 ikustaldi baino gutxiago dituzten bideoek are tarte zabalagoa dute. Bideo batek agerpen asko lortzen baditu (adibidez, orri nagusian agertzen bada), normala da klik-tasa txikiagoa izatea. Bideo baten agerpen gehienak kanalaren orrikoak edo antzeko iturburu batekoak badira, baliteke klik-tasa handiagoa izatea.
Ondorioz, klik-tasak bideoen artean eta epe luzean alderatzea da hoberena, trafiko-iturburuek klik-tasan duten eragina kontuan izanda.
Zergatik ditut agerpen baino ikustaldi gehiago?
Zergatik ez datoz bat klik-tasaren neurketa eta nik kalkulatu dudana?
Zein da agerpenen eta dirua irabazteko aukeraren arteko erlazioa?
Oharra: kontuan izan iradokizun hauek YouTube osoko arrakasta-tasa bateratuetan oinarrituta daudela. Ez dute bermatzen emaitza jakinen bat lortuko duzunik zure kasuan.