AEBko Children’s Online Privacy Protection Act legea (Interneten haurren pribatutasuna babesteari buruzkoa, COPPA) eta beste lege batzuk gordetzeko, jakinarazpenak desaktibatuta daude haurrentzat bereziki sortutako edukian. Lortu informazio gehiago zure ikus-entzuleak ezartzeari eta haiek ezartzeak duen garrantziari buruz.
Jakinarazpenekin dauden arazoak konpondu
- Eskatu ikusleei beren ezarpenak berrikusteko. Izan ere, ikusleen jakinarazpen-ezarpenek sortzen dituzte jakinarazpenekin dauden arazo gehienak. Eskatu ikusleei jakinarazpenen arazo-konpontzailea erabiltzeko jakinarazpenik jasotzen ez badute.
- Jakinarazi harpidedunei bideoak kargatu dituzula. Bideo bat kargatzean, mantendu "Argitaratu bideo bat harpidetzen jarioan eta bidali jakinarazpen bat harpidedunei" aukeraren alboko koadroa.
- Ikusi zer maiztasunekin argitaratu duzun azken 24 orduetan. Ikusleek bideoen hiru jakinarazpen jaso ditzakete gehienez kanal bakoitzetik 24 orduko epean. Irakurri jakinarazpenen mugei buruzko informazio gehiago hemen behean.
- Saihestu bideoak masiboki argitaratzea. Denbora tarte labur batean hiru bideo baino gehiago argitaratzen badituzu, baliteke 24 orduz jakinarazpenak bidaltzeari uztea. Bideoak masiboki argitaratzean, litekeena da harpidedunak nekatzea eta gure jakinarazpen-sistemak funtzionatzeari uztea. Bideo bat izan ezik beste guztien jakinarazpenak ez bidaltzea aukeratzen bada ere gertatuko da hori. Aldi berean bideo bat baino gehiago kargatu nahi badituzu, karga itzazu "Pribatu" gisa lehenbizi. Gerora, bideo bakoitza une ezberdinetan argitaratu ahalko duzu.
- Mantendu bideoak publiko haiek argitaratu ondoren. 10-20 minutu behar izaten dira jakinarazpen guztiak bidaltzeko. Argitaratu eta berehala bideoaren pribatutasun-ezarpena "Pribatu" gisa ezarriz gero, jakinarazpenak bidaltzeari utziko diogu.
- Ikusi harpidedun kopurua bideoa argitaratu aurreko tarte laburrean nabarmen aldatu den. Horrelako egoeretan, baldintzak betetzen dituzten harpidedun guztiei abisatuko diegu, baina baliteke harpidedun guztiei abisatu ez diegula iruditzea, atzerapenen ondorioz.
- Berrikusi ea arazo ezagunik dagoen. Ezohiko egoera batzuetan, baliteke jakinarazpenak helarazteko arazoak egotea. Arazo hauetakoren bat duzun jakiteko, ikusi laguntza-zentroko arazo ezagunen atala edo X-ko TeamYouTube-ren kontua.
- Bidali oharrak. Goian aipatutako guztia berrikusi ondoren harpidedunek jakinarazpenik jasotzen ez badute, bidal iezazkiguzu oharrak.
Notification - Backstage at YouTube
Azken albisteak, berritasunak eta aholkuak jasotzeko, harpidetu YouTube Viewers kanalera.
Maiz egiten diren galderak
Zer maiztasunekin bidal ditzaket harpidedunentzako jakinarazpenak?
- Ikusleek hiru jakinarazpen jaso ditzakete gehienez kanal bakoitzetik 24 orduko epean. Kargatutako bideoak, zuzeneko igorpenak eta estreinaldiak sartzen dira jakinarazpenotan.
- Komunitateko argitalpenei buruzko jakinarazpen bakarra bidal dezakezu hiru eguneko epean.
Zergatik daude mugatuta bideo berriei buruzko jakinarazpenak?
Jakinarazpenek gogoko sortzaileak ezagutzen laguntzen diete ikusleei. Ikusleek jakinarazpen gehiegi jasotzen badituzte, jakinarazpen guztiak desaktibatu ohi dituzte, eta eragina sortzaile guztiek jasaten dute. Kanal bakoitzetik 24 orduko epean bideoen hiru jakinarazpen berri jasotzeko mugari esker, ikusleak YouTube-n aktibo mantenduko dira epe luzera.
Zergatik jasotzen dituzte harpidedun batzuek jakinarazpenak bideoa argitaratu eta zenbait ordu igaro ondoren?
Jakinarazpen pertsonalizatuak harpidedun bakoitzarentzako unerik egokienean bidaltzen dira. Ezarpen horren arabera, litekeena da ezarpenak "Pertsonalizatuta" gisa ezarrita dauzkaten harpidedun batzuek bideoa argitaratu eta zenbait ordu igaro ondoren jasotzea jakinarazpenak. Gure ustez jakinarazpena jaso ondoren harpidedunak bideoa ikusteko probabilitate handiena duelako bidaltzen dugu jakinarazpena une horretan.
Jakinarazpen guztiak jasotzen dituzten harpidedunek bideoa argitaratu eta minutu batzuetara jaso ohi dute jakinarazpena.
Zer dira jakinarazpen pertsonalizatuak?
"Pertsonalizatua" hitzaren definizioa aldatu egiten da pertsona batetik bestera. Ikusle bakoitzaren jakinarazpenak pertsonalizatzeko, faktore hauek hartzen dira kontuan: erreprodukzio-historia, kanal baten bideoak noiz ikusten dituen, bideo jakin batzuk zeinen arrakastatsuak diren eta noiz irekitzen dituen jakinarazpenak.
Zergatik du YouTube-k "Pertsonalizatuta" izeneko ezarpen bat? Zergatik ez dira bidaltzen jakinarazpen guztiak?
Ikusle gehienek ez dituzte jaso nahi jakinarazpen guztiak. Harpidedunek jasotzen dituzten jakinarazpen kopuruak nekatu egiten dituela sentitzen badute, litekeena da jakinarazpenak guztiz desaktibatzea.
Jakinarazpen pertsonalizatuei esker, erabiltzaileek zure kanalaren edo kanal guztien jakinarazpen guztiak desaktibatzea ekiditen da. Horrela, ikusleek jakinarazpenekin interakzioan jarduten jarraituko dute epe luzean.
Jakinarazpen pertsonalizatuak dituzten harpidedunak ere baliotsuak dira zure kanalerako. Harpidedun horiek kargatzen dituzun bideo guztiak ikusiko dituzte harpidetzen jarioan. Ezarpen horrekin, zure bideoak YouTube-ko beste milioika bideoetatik bereizten dira.
Nola funtzionatzen dute zuzeneko igorpenen jakinarazpenek?
Kargatutako bideoen kasuan bezala, baldintza hauek betetzen dituzten harpidedunei bidaliko zaizkie zuzeneko igorpenen jakinarazpenak:
- zure kanalaren "Jakinarazpen guztiak" aktibatuta edukitzea eta
- kontuan nahiz gailuan YouTube-ren jakinarazpenak aktibatuta edukitzea
Kodetzaile bat erabiltzen ari bazara, zuzeneko igorpena publiko egiten denean eta zuzenean igortzen ari zarela hautematen dugunean bidaliko dizkiegu jakinarazpenak harpidedun horiei. Adibidez, zuzeneko igorpena publikoa bada, baina kodetzailetik zuzenean igortzen ari zarela dioen horniketarik jaso ez badugu, ez dugu bidaliko jakinarazpenik.
YouTube-n zuzenean igortzeari buruzko informazio gehiago lortu.
Zergatik dago jakinarazpen-ezarpen bat baino gehiago ikusleentzat?
Jakinarazpenek gogoko sortzaileak ezagutzen laguntzen diete ikusleei. Kanal bakoitzaren arabera edo kontu osorako jakinarazpenak pertsonalizatzeko aukera eman nahi diegu ikusleei.
YouTube-k ez ditu kontrolatzen jakinarazpen-ezarpen batzuk. Adibidez, baliteke gailuaren ezarpenek YouTube-renak ordezkatzea eta harpidedunek jakinarazpenak jasotzea eragoztea.
Jarraian zerrendatutako ezarpenetan egindako aldaketak ez dira islatzen banako kanalen orrietan.
YouTube aplikazioan edo webgunean:
- Kontuaren jakinarazpen-ezarpenak ordenagailuetan: ordenagailua erabilita, YouTube-ren posta elektroniko bidezko informazio eguneratua edo ordenagailuko jakinarazpenak noiz jasotzen dituzten kontrola dezakete ikusleek, Ezarpenak
Jakinarazpenak atalera joanda. Halaber, banako kanalen jakinarazpenak posta elektroniko bidezko informazio eguneratu gisa, jakinarazpen gisa edo bi moduetara jasotzea aukera dezakete, baita halakorik ez jasotzea ere.
- Kontuaren jakinarazpen-ezarpenak mugikorretan: gailu mugikorra erabilita, harpidetzen jakinarazpenak aktibatu edo desaktiba ditzakete harpidedunek, Profileko argazkia
Ezarpenak
Jakinarazpenak atalera joanda.
- Harpidetza-kudeatzailea ordenagailuetan: harpidedunek banako kanalen jakinarazpenak desaktiba ditzakete ordenagailuko harpidetza-kudeatzailea erabilita.
- Kanalaren ezarpenak mugikorretan: gailu mugikorra erabilita, kanalaren ezarpenen orria erabil dezakete ikusleek banako kanalen jakinarazpenak desaktibatzeko, Profileko argazkia
Ezarpenak
Jakinarazpenak
Kanalaren ezarpenak atalera joanda.
Gailuan:
- Gailuaren jakinarazpen-ezarpenak: gailu mugikorra erabilita, ikusleek YouTube-ren jakinarazpenak desaktiba ditzakete gailuaren ezarpenetan. Ezarpen horiek YouTube aplikazioaren eta kontuaren ezarpenak ordezkatzen dituzte.
- Chrome-ren jakinarazpen-ezarpenak: ordenagailua erabilita, Chrome-ren erabiltzaileek Chrome-ren jakinarazpenak desaktiba ditzakete ezarpenetan. Ezarpen horrek Chrome-ren jakinarazpenetarako YouTube-ren ezarpena ordezkatzen du.
Ezarpen horiei guztiei buruzko informazio orokorra lortzeko, ikusi TeamYouTube-k egindako bideo hau.
Zergatik daude jakinarazpenak desaktibatuta haurrentzat bereziki sortutako edukian?
Children's Online Privacy Protection Act legea (COPPA) eta beste lege batzuk gordetzeko, haurrentzat bereziki sortutako gisa ezarri den edukian datu-bilketa mugatzen dugu. Baliteke eginbide jakin batzuk murriztuta edo desaktibatuta egotea eduki horretan (besteak beste, jakinarazpenak), eta harpidedunek ez dute zure kanalari buruzko jakinarazpenik jasoko. Kanalaren edo bideoaren ikus-entzuleak ezartzeari buruzko informazio gehiago lortzeko, joan hona.