YouTube-ren Bazkideen programan sartzea onartu badizugu, YouTube-ko kanalarekin lotutako YouTube-rako AdSense-ko kontua alda dezakezu. YouTube-ren Bazkideen programa erabiltzen jarraitu ahal izateko, mantendu YouTube-rako AdSense-ko kontu aktibo bat eta lot ezazu zure kanalarekin.
Gogoan izan 32 egunez behin soilik alda dezakezula lotutako YouTube-rako AdSense-ko kontua.
- Hasi saioa YouTube Studio-n.
- Hautatu ezkerreko menuko Irabazi atala.
- YouTube-ren Bazkideen programaren aukerak atalean, YouTube-ko kanalarekin une honetan lotuta daukazun YouTube-rako AdSense-ko kontuaren xehetasunak ikusiko dituzu.
- YouTube-rako AdSense-ra birbideratzeko, hautatu Aldatu aukera. Pasahitza idatzi beharko duzu, eta berriro autentifikatu hautatu duzun metodoa erabilita. Lortu YouTube-ko kontua berriro autentifikatzeko argibideak.
- Lehendik duzun kontua lotzeko edo beste bat sortzeko, YouTube-rako AdSense-ra bideratuko zaitugu.
- Lehendik duzun kontua: dagoeneko AdSense-ko edo YouTube-rako AdSense-ko kontu bat baduzu, lehendik duzun kontua atzitzeko erabiltzen duzun Google-ko kontuarekin hasi behar duzu saioa. Kontuan izan YouTube-n saioa hasteko erabiltzen dituzun kredentzialak agian ez direla berberak.
- Kontu berria: YouTube-rako AdSense-ko kontu bat sortzen ari bazara, gogoan izan kontu bakar bat onartzen dugula erabiltzaile bakoitzeko.
- Aukeratu duzun kontua pantailaren goialdean egongo da, eta YouTube-ko kanalaren URLa "Zure webgunea" atalaren azpian. Informazio hori zuzena bada, hautatu Onartu lotura. YouTube-ra birbideratuko zaitugu berriro (birbideratzen ez bazaitugu, hautatu Birbideratu).
- Amaitu duzu YouTube-rako AdSense konfiguratzen! Dirua irabazteko aukeraren hobespenak ezartzeko, jarraitu pantailan agertzen diren urratsei.
YouTube-rako AdSense-ko kontua YouTube-ko kanalarekin lotu ondoren, baliteke 24 ordu behar izatea lotura hori gure sistemetan islatzeko.
Oharra: lehendik dagoen beste AdSense-ko edo YouTube-rako AdSense-ko kontu batekin lotzeko minutu batzuk behar izan ohi dira. Sortu berri den YouTube-rako AdSense-ko kontu bat onartzeko eta lotzeko, egun batzuk behar izaten dira (batzuetan, bi edo hiru aste). Kontua lotzen denean gaituko da dirua irabazteko aukera.