YouTube TV-ko kidetzaren barnean dauden eginbideak akastunak badira edo behar bezala funtzionatzen ez badute, sakatu beheko botoia dirua itzultzeko eskatzearren. Eskaera onartuz gero, YouTube TV-rako sarbidea galduko duzu berehala, eta dirua itzuliko zaizu.
Ezagutzen ez duzun zordunketa bat ikusten baduzu, berriz, baimendu gabeko zordunketa bat sala dezakezu.
YouTube TV-gatik ordaindutako dirua itzultzeari buruzko informazio gehiago lortu
- Hiru eta bost lanegun artean behar izan ohi dira kreditu-txartel bidezko diru-itzultzeak osatzeko.
- Eskaera prozesatzeko denbora txartelaren jaulkitzailearen araberakoa izango da. Batzuetan, baliteke hamar laneguneraino behar izatea diru-itzultzeak prozesatzeko.
- Kreditu-txartela jada aktibo ez badago, txartela jaulki zuen bankura bidaliko dugu dirua. Funtsak berreskuratzeko, jarri bankuarekin harremanetan.
- YouTube TV-ra telefonia mugikorreko operadorearen edo Interneteko zerbitzu-hornitzailearen bidez harpidetu bazara:
- YouTube-k ezin du bermatu dirua itzuliko zaizunik.
- Dirua itzultzeko hornitzailearen gidalerroak aplikatuko dira. Jarri zuzenean harekin harremanetan diru-itzultzea eskatzeko edo fakturari buruzko galderarik izanez gero.
- Edonoiz pausatu edo bertan behera utz dezakezu kidetza.
- Ez dugu dirurik itzuliko fakturazio-aldi partzialengatik.
- Kidetza bertan behera uzten duzunean, fakturazio-aldia amaitu arte jarraituko duzu sarbidea izaten.