Bideo-kalitate txikia edukia kargatu ondoren

Bideo bat kargatzen duzunean, kalitate txikian prozesatuko da hasiera batean. Kargatzeko prozesua bizkorrago amaitzen da horrela. Kargatzeko prozesua osatu ondoren, lehenbizi kalitate txikian erreproduzitu ahalko da zuzenean bideoa, askotariko gailuetan.

Kalitate handiagoko bideoek (hala nola 4K edo 1080p bereizmena dutenek) denbora gehiago behar izaten dute prozesatzeko. Prozesu horrek dirauen bitartean, agian ordu batzuetan ezingo da ikusi bideoa kalitate handiagoetan. Bereizmen handian prozesatzen amaitu ondoren, kalitate handiagoetan ere ikusi ahalko da bideoa. Prozesatze-denbora optimizatzeko, egiaztatu kontua.

Prozesatze-denborari buruz

Askotariko faktoreen araberakoa da prozesatze-denbora; besteak beste, hauek:

  • bideo-formatua
  • bideoaren luzera
  • irudi-abiadura
  • kalitatea
  • trafikoa

Kalitate handiagoko bideoek (hala nola 4K edo 1080p bereizmena dutenek) denbora gehiago behar izaten dute kargatzeko eta prozesatzeko. Gauza bera gertatzen da irudi-abiadura handiagoa duten bideoekin, hala nola 60 f/s irudi-abiadura dutenekin.

Esate baterako, 4K bereizmeneko bideoak 1080p bereizmenekoak baino lau aldiz handiagoak dira. Bideo bat kargatu ondoren, baliteke lau aldiz denbora gehiago behar izatea 4K kalitatea erabilgarri egon arte. 4K bereizmena eta 30 f/s-ko irudi-abiadura dituen 60 minutuko bideo bat bereizmen handian prozesatzeko, baliteke lau orduraino behar izatea. 4K bereizmena eta 60 f/s-ko irudi-abiadura dituen bideo batek denbora gehiago beharko du.

Bideoaren kalitatea egiaztatu

Bideoa kalitate handiagoetan prozesatu den ikusteko, joan bideoaren bistaratze-orrira.

  1. Ireki bideoaren bistaratze-orria.
  2. Bideo-erreproduzigailuan, hautatu Ezarpenak .
  3. Sakatu Kalitatea .

Kalitate handiagoko aukerak erabilgarri ez badaude, bideoa oraindik prozesatzen ari da atzeko planoan. Lortu bideoaren kalitatea aldatzeko argibideak.

Lagungarria izan zaizu?

Nola hobe dezakegu?
Bilaketa
Garbitu bilaketa
Itxi bilaketa
Google-ren aplikazioak
Menu nagusia
11644925242794307508
true
Bilatu laguntza-zentroan
false
true
true
true
true
true
59
false
false
false
false