YouTube-tik kendu diren bideoen inguruko laguntza ematen da eduki honetan. Bideo bati baja emateko laguntza behar baduzu, lortu zeure bideoak ezabatzeko edo eduki desegokia salatzeko argibideak.
"Kendu egin da bideoa" dioen mezu bat agertzen bada kargatu duzun bideo baten ondoan, horrek esan nahi du bideoak gure gidalerroak urratzen dituela eta YouTube-tik kendu dela. Hautatu beheko atal bat arazoa konpontzeko zer egin dezakezun ikusteko.
Kentzeko arrazoiak eta egin dezakezuna
Edukia desegokia da
"Kendu egin da bideoa: edukia desegokia da" dioen mezu bat agertzen bada kargatu duzun bideo baten ondoan, horrek esan nahi du bideoak gure Komunitate-gidalerroak urratzen dituela. Arazoa konpontzeko:
- Ikusi bideoak urratutako gidalerroei buruzko informazio gehiago Studio-ko panelean edo Edukia orrian.
- Erabili Komunitate-gidalerroak urratzeagatiko ohartarazpenei buruzko oinarrizko ezagutzak, YouTube-ra zer eduki karga dezakezun ulertzeko eta eduki gehiago kentzea saihesteko.
- Bideoa kendu behar ez litzatekeela uste baduzu, Komunitate-gidalerroak urratzeagatiko ohartarazpenari ihardets diezaiokezu.
Zerbitzu-baldintzak urratu dira
Bideoa Zerbitzu-baldintzak urratzeagatik kendu dela dioen mezu bat agertzen bada kargatu duzun bideo baten ondoan, litekeena da Erabilera-baldintzak edo copyrighta urratzeagatik baztertu izatea bideoa. Berrikusi gure Zerbitzu-baldintzak edo lortu YouTube-ko copyrightari buruzko informazio gehiago.
Eduki copyrighduna du
Copyright-jabeak zure bideoko edukia erreklamatzen badu YouTube-ren Content ID sistemaren bidez, beheko mezuak edo antzekoak agertuko dira bideoaren ondoan:
- Eduki copyrighduna du.
- Audioa kendu zaio, eduki copyrighduna duelako.
- Mundu osoan blokeatu da.
- Herrialde edo lurralde batzuetan blokeatu da.
Hautatu bideoaren ondoan agertzen den testua. Esteka horren bidez, zure bideoari eragiten dion copyright-arazoari buruzko xehetasun gehiago dituen orri batera joango zara. Copyrightaren xehetasunen atalean, bideoan identifikatutako materialari buruzko informazioa ikus dezakezu.
Ikusi zer diren Content ID-k sortutako erreklamazioak eta zer eragin duten zure bideoan.
Bideoari baja eman zaio
Bideoa YouTube-tik kendu da copyright-jabe batek balio duen copyrightagatik kentzeko eskaera bat bidali digulako. Halaber, copyright-ohartarazpen bat jaso du kanalak. Ikusi zer eragin duten copyright-ohartarazpenek zure kontuan.
Hiru modu daude copyright-ohartarazpenak ebazteko. Gogoan izan ohartarazpen bat duen bideoa ezabatzeak ez duela ebatziko ohartarazpena.
Marka komertzialarekin lotutako arazo bat du
"Bideoa kendu egin da: arazo bat dago marka komertzialarekin" dioen mezu bat agertzen bada, horrek esan nahi du bideoak marka komertzialen gidalerroak urratu dituela.
Berrikusi marka komertzialen gidalerroak, YouTube-ra zer eduki karga daitekeen ulertzeko.