- Content Manager: A web-based tool for partners who manage content and rights on YouTube. A Content Manager account owns one or more YouTube channels and the assets associated with them. Also known as Studio Content Manager.
- Administrator: Someone who administers a Content Manager and invites others to access it.
- User: Anyone who uses a Content Manager.
Eduki-kudeatzailea konfiguratzeko argibideak
1. Lotu kanalakEduki-kudeatzaile bat kanal batekin baino gehiagorekin egon daiteke lotuta, bai kanalak sortuta, bai beste kanal batzuk eduki-kudeatzaileko kontuan sartzera gonbidatuta.
Kanala lotu ondoren, edukia kanal horretara karga dezakezu, hartako bideoen dirua irabazteko aukera kontrolatu, eta branding-a ezarri.
Bideoekin dirua irabazteko eta ordainketak jasotzeko, lotu YouTube-rako AdSense-ko kontu bat eduki-kudeatzaileko kontuarekin. YouTube-rako AdSense-ko kontu bat sor dezakezu, edo lehendik dagoen bat lotu.
Ezarpenak orrian, eduki-kudeatzailearen kapsulatze-aukerak eta egiletza-aitorpenerako arauak aukera ditzakezu.
Dibisa lehenetsia aldatzeko, joan Ezarpenak
Erabiltzailearen hobespenak atalera, eta aukeratu erabili nahi duzun dibisa. Ez da aldatuko YouTube-rako AdSense-ko kontuan zehaztutako ordainketa-dibisa. Ordainketak dibisa berean jasotzen badituzu ere, baliteke hemen agertzen den zenbatekoa eta amaierako ordainketarena bat ez etortzea, truke-tasa ezberdinak aplikatzen direlako.
Halaber, kanpaina-ekintza lehenetsi bat aukera dezakezu, Ezarpenak
Kanpainak atalean. Content ID-k sortutako erreklamazioei dagokienez, zure bideo ofizialak zaleek kargatutako bideoetan agertzea aukera dezakezu, edo ez duzu ezer egin beharrik. Kanpaina pertsonalizatuek ezarpen hori ordez dezakete.
Ondoren, beste erabiltzaile batzuk gonbida ditzakezu eduki-kudeatzaileko kontura, haren edukia kudeatzen has daitezen.
YouTube-k eduki-kudeatzailea sortzen duenean, erabiltzaile batek edo gehiagok jardungo dute kontuaren administratzaile gisa. Erabiltzaileak gonbidatzeaz gain, administratzaileek erabiltzaileen funtzioak sor ditzakete, erabiltzaile mota bakoitzari aplikatzen zaizkion eginbideak eta murriztapenak zehazteko.