Batez beste, sortzaile baten ikus-entzuleek haren bideoak ikusten emandako denboraren bi heren baino gehiago sortzailearen edukia erreproduzitzeko kokapenetik kanpo ematen dira. Nazioarteko ikus-entzuleak areagotzeko, eman zure bideoak beste hizkuntzetan ikusteko aukera gure itzulpen-tresnekin:
- Metadatuak itzultzeak bideo baten irismena eta ikusgaitasuna hobetuko ditu agian. Bideoen izenak eta azalpenak itzultzen badituzu, hizkuntza horiek darabiltzaten ikusleen YouTube-ko bilaketa-emaitzetan agertuko dira agian.
- Halaber, beste hizkuntzak darabiltzaten ikusleek zure bideoak aurkitu eta azpitituluekin ikusteko aukera izango dute.
- Hizkuntza bereko azpitituluei esker, entzumen-arazoak dituzten edo gorrak diren ikusleek, beste ama-hizkuntza bat dutenek eta ingurune zaratatsuetan daudenek ere ikusi ahalko dituzte zure bideoak.
Edukia itzultzeko tresnak
Zeure itzulpenak gehitu
- Gehitu itzulitako izenak eta azalpenak zure bideoetan. Ikusleek beren hizkuntzan aurkitu ahalko dituzte zure bideoak. Bideoaren izena eta azalpena hizkuntza egokian erakutsiko diegu ikusle egokiei.
- Ikus-entzule gehiagorengana iristeko, gehitu zeure azpitituluak. Hori bereziki lagungarria da entzumen-arazoak dituzten ikusleentzat.
Azpititulu automatikoak erabili
Hizketa hautemateko teknologia erabiltzeko eginbidea aktiba dezakezu, azpitituluak automatikoki gehi daitezen bideoaren jatorrizko hizkuntzan.