Erraz lor ditzakezu erreprodukzio-zerrenden eta bideo taldeen estatistikak, datu guztiei batera erreparatzeko.
Erreprodukzio-zerrendak
Edukia antolatzeko erabil ditzakezu erreprodukzio-zerrendak. Bideoak taldekatzeko eta estatistika guztiak toki bakarrean ikusteko aukera ematen dizute. Erreprodukzio-zerrenda bakoitzaren Informazio orokorra, Edukia, Ikus-entzuleak eta Diru-sarrerak fitxak atzi ditzakezu, erreprodukzio-zerrenda horretako bideo guztien estatistikak bateratuta ikusteko. Lortu erreprodukzio-zerrendak sortzeko argibideak.
Erreprodukzio-zerrenden estatistikak atzitu
Erreprodukzio-zerrenda baten estatistikak ikusteko:
- Hasi saioa YouTube Studio-n.
- Bestela, ireki YouTube Studio aplikazioa
.
- Bestela, ireki YouTube Studio aplikazioa
- Ezkerreko menuan, hautatu Edukia
.
- Hautatu Erreprodukzio-zerrendak fitxa.
- Ikusi nahi duzun erreprodukzio-zerrendaren edo azalpenaren ondoan, hautatu Estatistikak
.
Erreprodukzio-zerrenda baten baino gehiagoren estatistikak alderatzeko:
- Hasi saioa YouTube Studio-n.
- Bestela, ireki YouTube Studio aplikazioa
.
- Bestela, ireki YouTube Studio aplikazioa
- Ezkerreko menuan, hautatu Estatistikak
.
- Hautatu Edukia fitxa
Erreprodukzio-zerrendak.
- Oharra: modu lehenetsian, azken 28 egunetako bost erreprodukzio-zerrenda nagusiak ikusiko dituzu.
- Erreprodukzio-zerrenda bat baino gehiago konpara ditzakezu, edo ikusi nahi duzun erreprodukzio-zerrenda bat sakatu.
Nola funtzionatzen dute erreprodukzio-zerrenden estatistikek?
Erreprodukzio-zerrenden estatistiketako neurketa batzuek ez dituzte aintzat hartzen beste kanal batzuen bideoak. Neurketa horiek bideo baten ikusleen jarduera guztiak bateratzen dituzte, erreprodukzio-zerrendan nahiz YouTube-ko beste eremuren batean ikusten bada ere. Adibidez, "Ikustaldi guztiak", "Ikus-entzuleak" eta "Diru-sarrerak" estatistiketan ez dira sartzen beste kanaletako bideoak.
Beste neurketa batzuetan aintzat hartzen dira beste kanaletako bideoak; besteak beste, erreprodukzio-zerrendaren ikustaldietan, erreprodukzio-zerrenda ikusten emandako denboran eta erreprodukzio-zerrendaren ikustaldien batez besteko iraupenean. Ikusleek erreprodukzio-zerrendaren testuinguruan egin dituzten jarduerak soilik islatzen dituzte neurketa horiek.
Gogoratu zuzenean YouTube Studio-n kudea ditzakezula erreprodukzio-zerrendetako bideoak. Lortu erreprodukzio-zerrendak kudeatzeko argibideak.
Taldeak
Taldeak zure bideoekin (gehienez 500) osatutako bilduma pertsonalizagarriak dira. Taldeak erabilita, antzeko edukiak elkarrekin jar ditzakezu, eta dagozkien datuak toki bakarrean ikusi.
Taldeak sortu
- Hasi saioa YouTube Studio-n.
- Ezkerreko menuan, hautatu Estatistikak.
- Sakatu MODU AURRERATUA edo IKUSI GEHIAGO estatistiken txosten hedatua ikusteko.
- Goialdean ezkerretara, sakatu kanalaren izena bilaketa-barran.
- Hautatu Taldeak fitxa eta, jarraian, hautatu Sortu talde bat.
- Idatzi taldearen izena, hautatu bideoak eta sakatu Gorde.
Taldeak kudeatu
- Hasi saioa YouTube Studio-n.
- Ezkerreko menuan, hautatu Estatistikak.
- Sakatu MODU AURRERATUA edo IKUSI GEHIAGO estatistiken txosten hedatua ikusteko.
- Goialdean ezkerretara, sakatu kanalaren izena bilaketa-barran.
- Hautatu Taldeak fitxa eta aukeratu talde bat.
- Taldeen datuak editatu
, ezabatu
eta deskargatu
ahal dituzu.