Ulertzen dugu gurasoek eta tutoreek nerabeek sarean duten portaeraren eta ongizatearen inguruko galderak dituztela batzuetan. Haiek YouTube erabiltzeko duten modua kudeatzeko tresna eta baliabide batzuk bildu ditugu.
Gurasoentzako baliabideak
Guraso eta familiei laguntzeko, Nerabeek edukia sortzeari buruzko familia-gida sortu dugu, Common Sense Media-ren afiliatua den Common Sense Networks-ekin bazkidetuta.
Aholkuak lortzeko, ikusi Gurasoentzako aholkuak edo familiarentzako gidako bideo hauek:
- Familiarentzako gida: segurtasuna
- Familiarentzako gida: izan aliatu
- Familiarentzako gida: herritartasuna
- Familiarentzako gida: ongizatea
Nerabeari YouTube erabiltzen hasten laguntzeko, partekatu honako baliabide hauek harekin:
- Komunitate-gidalerroak: bertan azaltzen da zein eduki eta portaera onartzen diren YouTube-n.
- Nerabeentzako aholkuak
Nerabeentzako adin-eskakizunak
YouTube-n saioa hasi ahal izateko, herrialde edo lurraldeko gutxieneko adin-eskakizunak betetzen dituen Google-ko kontu bat eduki behar du nerabeak.
Pribatutasun- eta segurtasun-tresnak
- Eduki desegokia: zuk edo nerabeak desegokia dela edo komunitate-gidalerroak urratzen dituela dirudien bideo bat aurkitzen baduzue, salatu bideoa.
- Pribatutasuna: nerabearen pribatutasuna urratu dela uste baduzu, lortu gure pribatutasun-gidalerroei eta pribatutasun-kexa bat jartzeari buruzko informazio gehiago.
- Jazarpena eta ziberbullyinga:
- Norbait nerabea jazartzen ari bada YouTube-n, gomenda iezaiozu erabiltzailea blokeatzeko.
- Jazarpenak badirau, berrikusi jazarpena eta ziberbullyingari buruzko gidalerroak, jazarpena saihesteko informazioa lortzeko.
- Zuk edo nerabeak aukera duzue bideoetako, kanaletako/profiletako edo iruzkinetako jazarpena salatzeko.
- Modu murriztua: erabili ezarpen hau nerabearen gailuan agian helduentzat den edukia iragazteko. Lortu modu murriztuari buruzko informazio gehiago.
- Kanaletako iruzkinak moderatzea nerabeak bere kanalean argitaratzen diren iruzkinak ezaba ditzake, baita haiek agertu aurretik moderatu ere. Lortu kanaletako iruzkinak moderatzeari buruzko informazio gehiago.
-
Adin-estimazioa: adina estimatzeko ereduak ikasketa automatikoa erabiltzen du erabiltzaile batek 18 urte baino gutxiago dituen jakiteko. Kontu bat 18 urtetik beherako pertsona bati dagokiola erabakitzen bada, nerabeentzako babes estandarrak aplikatuko zaizkio kontu horri. Adibidez, atseden hartzeko gogorarazpenak eta ongizate digitala bermatzeko beste tresna batzuk aktibatuta egongo dira modu lehenetsian. Lortu YouTube-ren adin-estimazioari buruzko informazio gehiago.
Erabilera gainbegiratua
Segurtasun-neurri gehigarriak ezartzeko, konfiguratu erabilera gainbegiratua eta lotu nerabearen kontuarekin. Behin kontuarekin lotuta, nerabeak YouTube-n egiten duenari buruzko xehetasunak lortu ahal izango dituzu. Xehetasun horiei esker, baliteke YouTube-n edukia modu seguruan sortzen ikasteko aukerak eta elkarrizketak sortzea. Lortu nerabeentzako erabilera gainbegiratuari buruzko informazio gehiago.
Ongizatearen alde egin
- Atseden hartzeko gogorarazpenak: eginbidea automatikoki aktibatuta dago nerabeentzat, eta YouTube-n arakatzen edo bideoak edo film laburrak ikusten dituzten bitartean atseden hartzeko gogorarazten die.
- Lotara joateko garaiaren gogorarazpenak: eginbidea automatikoki aktibatuta dago nerabeentzat, eta YouTube-ko edukia ikusteari uzteko eta lotara joateko garaia dela gogorarazten die.
- Bideoen gomendioetarako segurtasun-eginbideak: YouTube-k segurtasun-eginbideak eskaintzen ditu bideoen gomendioetarako. Haiei esker, eduki arduratsuagoa gomendatu ahal izango diozu nerabeari. Sistema honek automatikoki murrizten du norberaren irudiari eta portaerei agian modu negatiboan eragingo dien edukiarekiko esposizioa. Lortu informazio gehiago nerabeen behar bereziak asetzeko eduki-gomendioak sortzeko moduari buruz.
- YouTube-k bilaketen segurtasuna bermatzen duten nerabeentzako babesak ditu. Haiei esker, adin-murriztapena duen edo gidalerroak urratzen dituen edukiarekin lotutako bilaketa-hitzen emaitzak ez dira agertzen. Lortu YouTube-k nerabeentzako erabilera egokiak eskaintzeko duen moduari buruzko informazio gehiago.