Azpitituluen eta azpititulu deskribatzaileen fitxategi onartuak

Bideoan esaten denaren testua daukate azpitituluen edo azpititulu deskribatzaileen fitxategiek. Denbora-kodeak ere baditu, testu-lerro bakoitza noiz erakutsi behar den jakiteko. Fitxategi batzuek posizioari eta estiloari buruzko informazioa ere badute; halakoak erabiltzea bereziki lagungarria da gorrak diren edo entzuteko arazoak dituzten ikusleentzat. Ikusi YouTube-k onartzen dituen fitxategi-formatuak behean.

Hasi berri zara? Gehitu azpitituluak bideoan zuzenean azpititulu-editorea erabilita.
Oinarrizko fitxategi-formatuak

Azpititulu-fitxategiak sortzen hasi berri bazara, oinarrizko fitxategi mota hauetako bat erabiltzea gomendatzen dizugu:

Formatuaren izena Fitxategi-luzapena Informazio gehiago
SubRip .srt Fitxategi hauen oinarrizko bertsioak soilik onartzen dira. Ez da hauteman estiloari buruzko informaziorik (markatzea). Fitxategiak UTF-8 arruntean egon behar du.
SubViewer .sbv edo .sub Fitxategi hauen oinarrizko bertsioak soilik onartzen dira. Ez da hauteman estiloari buruzko informaziorik (markatzea). Fitxategiak UTF-8 arruntean egon behar du.
MPsub (MPlayer-eko azpitituluak) .mpsub "FORMAT=" parametroa onartzen da.
LRC .lrc Ez da hauteman estiloari buruzko informaziorik (markatzea), baina formatu hobetua onartzen da.
Videotron Lambda .cap Fitxategi mota hau japonierazko azpitituluetan erabiltzen da nagusiki.
 

Azpititulu-fitxategiak sortzen hasi berri bazara, SubRip (.srt) edo SubViewer (.sbv) erabiltzea gomendatzen dizugu. Denbora-markei buruzko oinarrizko informazioa soilik eman behar da, eta testu arrunta editatzeko edozein software erabil dezakezu haiek editatzeko.

SubRip eta SubViewer fitxategien arteko desberdintasun nagusia azpitituluen hasiera- eta amaiera-uneen formatua da. Hona hemen bi formatuen adibide batzuk:

SubRip-en (.srt) adibidea
1
00:00:00,599 --> 00:00:04,160
>> ANE: Kaixo! Ane Etxezarreta dut izena, eta hau Jon Agirre da

2
00:00:04,160 --> 00:00:06,770
>> JON: eta Iraola okindegiaren jabeak gara.

3
00:00:06,770 --> 00:00:10,880
>> ANE: Gaurkoan, txokolate zatiak dituzten gure galleta
ezagunak egiten irakatsiko dizuegu!

4
00:00:10,880 --> 00:00:16,700
[sarrerako musika]

5
00:00:16,700 --> 00:00:21,480
Bada, hemen jarri ditugu osagai guztiak
SubViewer-en (.sbv) adibidea
0:00:00.599,0:00:04.160
>> ANE: Kaixo! Ane Etxezarreta dut izena, eta hau Jon Agirre da

0:00:04.160,0:00:06.770
>> JON: eta Iraola okindegiaren jabeak gara.

0:00:06.770,0:00:10.880
>> ANE: Gaurkoan, txokolate zatiak dituzten gure galleta
ezagunak egiten irakatsiko dizuegu!

0:00:10.880,0:00:16.700
[sarrerako musika]

0:00:16.700,0:00:21.480
Bada, hemen jarri ditugu osagai guztiak
Fitxategi-formatu aurreratuak

Azpitituluen estiloa (markatzea) eta kokapena kontrolatzeko aukera gehiago nahi badituzu, erabili fitxategi-formatu hauek.

Formatuaren izena Fitxategi-luzapena Informazio gehiago
SAMI (Synchronized Accessible Media Interchange, multimedia-eduki erabilerrazaren truke sinkronizatua) .smi edo .sami Denbora-kodeak, testua eta markatze arrunta (<b>, <i>, <u> eta
color= atributua <font> barruan) soilik onartzen dira. Ezin da aldatu azpitituluen kokapena.
RealText .rt Denbora-kodeak, testua eta markatze arrunta (<b>, <i>, <u> eta
color= atributua <font> barruan) soilik onartzen dira. Ezin da aldatu azpitituluen kokapena.
WebVTT .vtt Hasierako inplementazio-fasean. Azpitituluen kokapena alda daiteke, baina <b>, <i> eta <u> soilik erabil daitezke estiloa aldatzeko, CSS darabilten moten izenak ez baitira estandarizatu oraindik.
TTML (Timed-Text Markup Language, testu denbora-markadunerako marka-lengoaia) .ttml Inplementazio-fase partzialean. CEA-608 arauaren araberako eginbideekin bateragarriak diren SMPTE-TT luzapenak. iTunes Timed Text (iTT) fitxategi-formatua onartzen da; iTT TTML-ren 1.0 bertsioaren azpimultzo bat da. Azpitituluen estiloa eta kokapena
alda daitezke.
DFXP (Distribution Format Exchange Profile, banaketa-formatuak trukatzeko profila) .ttml edo .dfxp Fitxategi mota hauek TTML fitxategi gisa interpretatzen dira. 
Aldibereko igorpenetarako fitxategi-formatuak (saio eta filmetarako)

Formatu hauek aldi bereko igorpenen edukiak (saioek eta filmek) dituen azpitituluetan erabili ohi dira, eta CEA-608 eta EBU-STL arauak onartzen dituzte. Fitxategi horien azpitituluak telebistan egongo balira bezala bistaratzen saiatzen da YouTube; hau da, estilo, kolore eta kokapen berarekin.

Formatuaren izena Fitxategi-luzapena Informazio gehiago
Scenarist Closed Caption .scc Fitxategiak CEA-608 arauaren araberako datuen irudikapen zehatza dira. Izan era, hura da formatu hobetsia azpitituluak CEA-608 arauaren araberako eginbideetan oinarrituta daudenean.
EBU-STL (bitarra) .stl Europako Irrati eta Telebisten Batasunaren araua
Caption Center (bitarra) .tds CEA-608 arauaren araberako eginbideak onartzen ditu.
Captions Inc. (bitarra) .cin CEA-608 arauaren araberako eginbideak onartzen ditu.
Cheetah (ASCII darabilen testua) .asc CEA-608 arauaren araberako eginbideak onartzen ditu.
Cheetah (bitarra) .cap CEA-608 arauaren araberako eginbideak onartzen ditu.
NCI (bitarra) .cap CEA-608 arauaren araberako eginbideak onartzen ditu.
 
Scenarist Closed Caption (.scc fitxategi-luzapena) fitxategiak dira hobetsitako fitxategi-formatua. Fitxategiak CEA-608 arauaren araberako datuen irudikapen zehatza dira. Izan era, hura da formatu hobetsia azpitituluak CEA-608 arauaren araberako eginbideetan oinarrituta daudenean.

Lagungarria izan zaizu?

Nola hobe dezakegu?
Bilaketa
Garbitu bilaketa
Itxi bilaketa
Google-ren aplikazioak
Menu nagusia
4305361172617622687
true
Bilatu laguntza-zentroan
false
true
true
true
true
true
59
false
false
false
false