YouTube-ko bideoak edo erreprodukzio-zerrendak webgune edo blog batean gehi ditzakezu, kapsulatuta.
Hezitzaile bat bazara, jarri zure hezkuntza-teknologiako plataformarekin harremanetan YouTube-ko edukia ikasgaietan kapsulatzeko moduari buruzko informazioa lortzeko.
Bideoak edo erreprodukzio-zerrendak kapsulatu
- Ordenagailuan, joan kapsulatu nahi duzun YouTube-ko bideora edo erreprodukzio-zerrendara.
- Sakatu PARTEKATU
.
- Partekatzeko aukeren zerrendan, sakatu Kapsulatu.
- Agertzen den koadrotik, kopiatu HTML kodea.
- Itsatsi kodea zure webgunearen HTMLan.
- Sarearen administratzaileentzat: youtube.com suebakiaren baimendutakoen zerrendan gehitu beharko duzue.
- Garrantzitsua: zure webgunea edo aplikazioa haurrei zuzenduta badago eta YouTube-ko edukia kapsulatzen baduzu, zeuk sailkatu beharko duzu webgunea edo aplikazioa tresna hauek erabilita. Sailkapena egiteari esker, Google-k ez du erakutsiko iragarki pertsonalizaturik webgune edo aplikazio horietan, eta eginbide batzuk desaktibatuta egongo dira erreproduzigailu kapsulatuan.
Bideoak kapsulatzeko aukerak kudeatu
Pribatutasun areagotuko modua aktibatuYouTube-ren erreproduzigailu kapsulatuaren pribatutasun areagotuko moduari esker, YouTube-ko eduki kapsulatua ikusteak ez du eraginik ikusleak YouTube arakatzean ikusten duen edukian. Horrenbestez, erreproduzigailu kapsulatuaren pribatutasun areagotuko moduan dagoen bideo bat ikustea ez da erabiliko YouTube arakatzeko modua pertsonalizatzeko, ez pribatutasun areagotuko modua aktibatuta daukan erreproduzigailu kapsulatuan, ez ikusleak geroago YouTube arakatzean.
Halaber, erreproduzigailu kapsulatuaren pribatutasun areagotuko moduan dagoen bideo batean iragarkiak erakusten badira, ez dira pertsonalizatuta egongo. Horrez gain, erreproduzigailu kapsulatuaren pribatutasun areagotuko moduan dagoen bideo bat ikustea ez da erabiliko ikusleari zure webgunetik edo aplikaziotik kanpo erakusten zaion publizitatea pertsonalizatzeko.
Gogoan izan: YouTube-ren APIen Zerbitzu-baldintzak eta Garatzaileentzako gidalerroak aplikatzen zaizkie YouTube-ren erreproduzigailu kapsulatuaren sarbide eta erabilera guztiei.
Pribatutasun areagotuko modua erabiltzeko:
- Aldatu kapsulatze URLaren domeinua HTMLan, https://www.youtube.com beharrean https://www.youtube-nocookie.com izan dadin.
- Sarearen administratzaileentzat: youtube-nocookie.com suebakiaren baimendutakoen zerrendan gehitu beharko duzue.
- Aplikazioetan erabiltzeko, erabili erreproduzigailu kapsulatuaren WebView instantzia bat. Webguneetan kapsulatutako erreproduzigailuetarako soilik dago erabilgarri pribatutasun areagotuko modua.
- Garrantzitsua: zure webgunea edo aplikazioa haurrei zuzenduta badago, zeuk sailkatu beharko duzu webgunea edo aplikazioa tresna hauek erabilita, YouTube-ren APIen Zerbitzu-baldintzei eta Garatzaileentzako gidalerroei jarraikiz, YouTube-ko bideoak pribatutasun areagotuko modua aktibatuta daukan erreproduzigailuaren bidez kapsulatzen badituzu ere.
Adibidea:
Lehen
<iframe width="1440" height="762"
src="https://www.youtube.com/embed/7cjVj1ZyzyE"
frameborder="0" allow="autoplay; encrypted-media" allowfullscreen></iframe>
Gero
<iframe width="1440" height="762" src="https://www.youtube-nocookie.com/embed/7cjVj1ZyzyE"
frameborder="0" allow="autoplay; encrypted-media" allowfullscreen></iframe>
Oharra: ikusleak kapsulatutako erreproduzigailua sakatzen badu eta beste webgune edo aplikazio batera bideratzen bada, baliteke webgune edo aplikazio horrek ikuslearen jardueren jarraipena egitea, webgune edo aplikazio horren gidalerro eta baldintzen arabera.
Bideo kapsulatu bat automatikoki erreproduzi dadin, gehitu "&autoplay=1" bideoaren kapsulatze-kodean bideo-identifikatzailearen ondoren ("embed/" eta gero agertzen den hizki sorta).
Bideo kapsulatuak automatikoki erreproduzitzeak ez ditu areagotzen bideoaren ikustaldiak.
Adibidea:
<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/D6Ac5JpCHmI?&autoplay=1"frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
Bideo bat une jakin batetik erreproduzitzen has dadin, gehitu "?start=" bideo baten kapsulatze-kodean eta, jarraian, idatzi zer unetatik (segundotan) nahi duzun erreproduzitzea bideoa.
Adibidez, bideoa minutu bat eta 30 segundotik aurrera erreproduzitzea nahi baduzu, honela idatzi beharko duzu kapsulatze-kodea:
<iframe allowfullscreen="" frameborder="0" height="315" src="http://www.youtube.com/embed/UkWd0azv3fQ?start=90" width="420"></iframe>
Bideo kapsulatu batean azpitituluak automatikoki ager daitezen, gehitu "&cc_load_policy=1" bideoaren kapsulatze-kodean.
Halaber, bideo kapsulatuaren azpitituluen hizkuntza aukera dezakezu. Kapsulatu nahi duzun bideoaren azpitituluen hizkuntza zehazteko, gehitu "&cc_lang_pref=fr&cc_load_policy=1" bideoaren kapsulatze-kodean.
- "cc_lang_pref" kodeak bideoan agertzen diren azpitituluen hizkuntza ezartzen du.
- "cc_load_policy=1" kodeak azpitituluak automatikoki aktibatzen ditu.
- "fr" frantsesaren hizkuntza-kodea da. ISO 639-1 arauan bila ditzakezu bi hizkiko hizkuntza-kodeak.
- Hasi saioa YouTube Studio-n.
- Ezkerreko menuan, hautatu Edukia.
- Kudeatu nahi duzun bideoaren ondoan, hautatu Xehetasunak
.
- Behealdean, hautatu ERAKUTSI GEHIAGO.
- Desmarkatu "Eman edukia kapsulatzeko baimena" aukeraren ondoko koadroa eta sakatu GORDE.
HTTP bidezko erreferentzia-egilearen goiburuak eman bideo-erreprodukzioa gaitzeko
Gure Zerbitzu-baldintzek HTTP bidezko erreferentzia-egile bat emateko eskatzen diete kapsulatzaileei. Informazio hori falta bada, kapsulatutako YouTube-ko bideoak ikusten saiatzen diren ikusleek erreprodukzioa blokeatuta dagoela ikusiko dute, eta errore-pantaila bat agertuko da ("153 errorea"). Ikusle horiek "Ikusi YouTube-n" sakatu ahal izango dute bideoa YouTube-n ikusteko. Kontuan izan web-orri edo testuinguru inguratzailerik gabe erreproduzigailu kapsulatura zuzenean sartzean (adibidez, web-arakatzailearen helbide-barratik sartzean) normalean ez dagoela HTTP bidezko erreferentzia-egilerik eta erabiltzaileek errore-pantaila bat ikusiko dutela. Erreproduzigailu kapsulatua testuinguru kapsulatu baten barruan erabiltzeko baino ez dago diseinatuta.
Erreprodukzio blokeatua konpondu nahi duten kapsulatzaileek HTTP bidezko erreferentzia-egile bat eman dezakete YouTube-ri egindako eskaeretan. Ikusi garatzaileentzako dokumentazioa xehetasun teknikoak ezagutzeko.