Gurasoek erabakitzen dute haurra (13 urtetik edo herrialde edo lurraldean dagokion adinetik beherako haurra) YouTube arakatzeko prest dagoen, eta kontu gainbegiratua konfigura dezakete. Hainbat kontrolatzeko aukera eta ezarpen daude zure haurrak edukia ikusteko modua erabilera gainbegiratuaren bitartez gidatzeko.
Guraso-murriztapenak eta ezarpenak kudeatu
Aurrenerabearentzat Google-ko kontu bat konfiguratzean, YouTube-ren erabilera gainbegiraturako guraso-murriztapenak konfigura ditzakezu Familia-zentroa atalean edo Family Link-en.
Lotutako guraso-kontuko Familia-zentroa erabili
- Hasi saioa YouTube aplikazioan lotutako guraso-kontuarekin.
- Beheko eskuineko izkinan, sakatu Zu.
- Sakatu Ezarpenak
.
- Hautatu Familia-zentroa.
Family Link aplikazioa erabili
YouTube Kids-eko profiletarako edo erabilera gainbegiratuetarako guraso-murriztapenak eta ezarpenak Family Link-en ikusteko:
- Zure gailuan, ireki Family Link aplikazioa
.
- Hautatu haurra.
- Sakatu Kontrolatzeko aukerak
Edukiaren murriztapenak
YouTube.
- Aldatu haurraren YouTube-ko erabilera gainbegiratuko ezarpenak "YouTube-ren ezarpenak" atalean.
Guraso-murriztapen eta ezarpen zehatzak aldatu
YouTube-ren erabilera gainbegiratua haurraren beharretara egokitzeko, doitu dagozkion guraso-murriztapenak eta ezarpenak. Murriztapen eta ezarpen horiekin hauek egin ditzakezu:
Edukia blokeatu
Eduki-mailaren ezarpenak aldatu
- YouTube-n, hasi saioa lotutako guraso-kontuarekin.
- Beheko eskuineko izkinan, sakatu Zu.
- Hautatu Ezarpenak
.
- Hautatu Familia-zentroa.
- Hautatu haurraren profila edo kontua.
- Hautatu EDITATU "Edukiaren ezarpenak" aukeraren ondoan.
Family Link:
- Zure gailuan, ireki Family Link aplikazioa
.
- Hautatu haurra.
- Sakatu Kontrolatzeko aukerak
Edukiaren murriztapenak
YouTube.
- Aldatu haurrak YouTube-ren erabilera gainbegiratuan duen eduki-mailaren ezarpena YouTube-ren ezarpenetan.
Haurraren erreprodukzio-historia berrikusi
Kontu gainbegiratuko erreprodukzio-historia haurraren gailuan berrikusteko:
- Joan Nire jarduerak orrira.
- Hautatu YouTube-ren Historia.
- Hautatu Kudeatu historia.
- Egin behera erreprodukzio-historia berrikusteko.
Historia garbitu
YouTube-n haurraren kontuko erreprodukzio- eta bilaketa-historiak lotutako gailu guztietatik ezabatzeko:
- YouTube-n, hasi saioa lotutako guraso-kontuarekin.
- Beheko eskuineko izkinan, sakatu Zu.
- Hautatu Ezarpenak
.
- Hautatu Familia-zentroa.
- Hautatu haurraren profila edo kontua.
- Sakatu Garbitu historia.
- Aldaketak gordetzeko, hautatu GARBITU.
Erreprodukzio automatikoa desgaitu
Erreprodukzio automatikoa desaktiba dezakezu haurrarentzat, Desgaitu erreprodukzio automatikoa hautatuz. Haurrak ezin du aktibatu erreprodukzio automatikoa, ezarpen hori aktibatuta badago.
Haurrarentzat YouTube-ko erreprodukzio automatikoa desgaitzeko:
- YouTube-n, hasi saioa lotutako guraso-kontuarekin.
- Beheko eskuineko izkinan, sakatu Zu.
- Hautatu Ezarpenak
.
- Hautatu Familia-zentroa.
- Hautatu haurraren profila edo kontua.
- Aktibatu Desgaitu erreprodukzio automatikoa.
Erreprodukzio-historia pausatu
Bideoen ikustaldi berriak bideoak gomendatzeko oinarri gisa ez erabiltzea aukera dezakezu.
Haurrak YouTube-n duen erreprodukzio-historia pausatzeko:
- YouTube-n, hasi saioa lotutako guraso-kontuarekin.
- Beheko eskuineko izkinan, sakatu Zu.
- Hautatu Ezarpenak
.
- Hautatu Familia-zentroa.
- Hautatu haurraren profila edo kontua.
- Aktibatu Pausatu erreprodukzio-historia.
Bilaketa-historia pausatu
Bilaketa-hitz berriak bideo gehiago gomendatzeko oinarri gisa ez erabiltzea aukera dezakezu.
Haurrak YouTube-n duen bilaketa-historia pausatzeko:
- YouTube-n, hasi saioa lotutako guraso-kontuarekin.
- Beheko eskuineko izkinan, sakatu Zu.
- Hautatu Ezarpenak
.
- Hautatu Familia-zentroa.
- Hautatu haurraren profila edo kontua.
- Aktibatu Pausatu bilaketa-historia.
Haurraren kontu gainbegiraturako Shorts-en jarioaren eguneko muga ezartzeko eta editatzeko, egin urrats hauek Familia-zentroa atalean:
- Familia-zentroa atalean, hautatu haurraren kontua.
- Aukeratu Denboraren kudeaketa.
- "Denboraren kudeaketa" fitxan, ezarri Shorts-en jarioaren eguneko muga.
Zer gertatzen da mugara iristen denean?
Haurra eguneko mugara iristen denean, mezu bat agertuko zaio hori jakinarazteko, eta eguna amaitu arte ezingo du Shorts-en jarioan gora eta behera egin. Hurrengo goizean berrezarriko da eguneko muga.
Atseden hartzeko edo lotara joateko garaiaren gogorarazpenak ezarri
Nerabe-kontu gainbegiratuan atseden hartzeko edo lotara joateko garaiaren gogorarazpen bat ezartzeko eta editatzeko, egin urrats hauek Familia-zentroa atalean:
- Familia-zentroa atalean, hautatu nerabearen kontua.
- Sakatu Denboraren kudeaketa
.
- Denboraren kudeaketa fitxan, ezarri atseden hartzeko edo lotara joateko garaiaren gogorarazpenaren ordua.
Gogoratu:
- Atseden hartzeko gogorarazpenen kasuan, nerabeak aplikazioa ixten, saioa amaitzen, gailua aldatzen edo bideo bat 30 minutuz baino gehiagoz pausatzen badu, tenporizadorea berrezarriko da.
- Bideoak konexiorik gabe ikustean edo telefonotik igortzean, atseden hartzeko gogorarazpenen tenporizadoreak ez du funtzionatuko.
- Haurrak gogorarazpen bat jasotzen duenean, hura baztertzea edo Gogorarazi berriro sakatzea aukera dezake, 15 minuturen buruan lotara joateko garaiaren beste gogorarazpen bat jasotzeko.