Bideoa editatu ondoren, hobetu bideoak azpitituluak gehituta. YouTube Create-ko azpitituluek bideoaren hizketaren tonua eta soinu-efektuak jasotzen dituzte. Azpitituluek bideoaren soinuaren arabera ematen diote formatua testuari; adibidez, oihukatutako hitzak, barreak eta etenaldiak adierazten dituzte. Egin bideo erabilerrazak ikusleentzat azpitituluen tresnarekin. Lortu bideoen azpitituluak automatikoki transkribatzeko edo editatzeko argibideak.
Bideoetan azpitituluak gehitu
YouTube Create bidez, botoi bat sakatuta sortzen dira azpitituluak. Bideo batean azpitituluak gehitzeko:
- Ireki proiektu bat eta sakatu tresna-barrako Azpitituluak
aukera.
- Tresna-barran, hautatu zer transkribatu nahi duzun:
- Bideo guztiak: jatorrizko bideoan hautematen diren hizketa guztien azpitituluak gehitzen dira.
- Ahots gainjarria: aplikazioan grabatutako ahots gainjarrien azpitituluak soilik gehitzen dira.
- "Hizkuntza" menuan, hautatu ahots gainjarrirako erabiltzen den hizkuntza.
- Sakatu Sortu.
Editatu azpitituluak
Azpitituluen transkripzioetan akatsak badaude, erabili editatzeko tresna ikusleei erakusten zaizkien azpitituluak aldatzeko. Editatzeko tresnan irekitako proiektu batean:
- Hautatu bideorako sortu den azpitituluen geruza.
- Sakatu Editatu
.
- Transkripzioan, sakatu hitz okerra.
- Idatzi aldatutako testua.
Azpitituluen formatua aldatu
Azpitituluak bideoaren gaiarekin bat etorraraz ditzakezu, haien formatua aldatuta. Editatzeko tresnan irekitako proiektu batean:
- Hautatu bideoaren azpitituluen geruza.
- Sakatu Estiloa
.
- Arakatu fitxak tamaina, letra, kolorea, atzeko planoa, formatua, ingerada edo itzala aldatzeko.
- Sakatu Eginda aldaketak gordetzeko.