Hizkuntza bat baino gehiagoko audioari esker, hizkuntza desberdinetako audio-pistak karga ditzakezu bideo edo film labur bakar batean. Formatu luzeko bideoen kasuan, hizkuntza desberdinetan karga ditzakezu irudi txikiak. Mundu osoko irismena areagotzeko modu bikaina da, kanal bereizi bat baino gehiago sortu eta kudeatu beharrik gabe.
Zer da hizkuntza bat baino gehiagoko audioa?
Hizkuntza bat baino gehiagoko audioari esker, hizkuntza desberdinetako audio-pista gehigarriak karga ditzakezu bideo berrietan nahiz lehendik kargatuta dauzkazunetan.
- Nola funtzionatzen du ikusleentzat? Audio-pistak ikuslearen hizkuntza hobetsian ezartzen dira automatikoki modu lehenetsian, erreprodukzio-historiaren arabera. Ikusleek hizkuntza hobetsia alda dezakete ezarpenetan. Halaber, bideo-erreproduzigailuaren ezarpenak erabil ditzakete hizkuntzaz aldatzeko.
- Bilaketa eta aurkikuntza: bideoak itzuli ondoren, ikusleek bideoaren izen eta azalpen itzuliak erabil ditzakete bideoak bilatzeko. Gure bilaketa-sistemek itzulitako izen eta azalpen horiek aztertzen dituzte, ikusleek darabilten hizkuntzan emaitza egokiak emateko.
- Ez da bikoizketa automatikoa: hizkuntza bat baino gehiagoko audioarekin, zeure bikoizketa-pistak karga ditzakezu. Eginbideak ez ditu automatikoki sortzen pista horiek, Bikoizketa automatikoa eginbideak, ordea, bai. Bikoiztutako audio-pistak grabatu egin behar dituzu kargatu aurretik. Lehendik ere hizkuntza baterako bikoizketa automatiko bat badago, ezabatu egin behar duzu zeure bertsioa kargatu aurretik.
Egokitasuna
Une honetan, eginbide aurreratuak erabiltzeko baimena duten sortzaile gutxi batzuek erabil dezakete Hizkuntza bat baino gehiagoko audioa, sarbidea pixkanaka hedatzen ari garelako. Lortu eginbide aurreratuei buruzko informazio gehiago.
Hizkuntza-pistak gehitu
- Hasi saioa YouTube Studio-n ordenagailuan.
- Ezkerreko menuan, hautatu Hizkuntzak
.
- Sakatu editatu nahi duzun bideoa.
- Sakatu Gehitu hizkuntza bat eta hautatu zure hizkuntza.
- "Bikoizketa-pista" aukeraren ondoan, sakatu Gehitu.
- Sakatu Hautatu fitxategi bat.
- Aukeratu kargatu nahi duzun fitxategia. Fitxategiak "audioa soilik" fitxategi-formatu egoki bat eduki behar du, eta bideoaren luzera berdina izan behar du gutxi gorabehera.
- Audio-pista kargatzeko prest zaudenean, sakatu Argitaratu.
Aurretik kargatutako audio-fitxategiak ordezkatu
- Hasi saioa YouTube Studio-n ordenagailuan.
- Ezkerreko menuan, hautatu Hizkuntzak
.
- Sakatu editatu nahi duzun bideoa.
- "Audioa" atalean, sakatu ordezkatu nahi duzun hizkuntzari dagokion Ezabatu
aukera.
- Errepikatu urrratsak hizkuntza bat baino gehiagoko audio berri bat kargatzeko
Bideoak ikusle gehiagorentzat erabilgarri egiteko, lortu azpitituluak gehitzeari eta bideoen izenak eta azalpenak itzultzeari buruzko informazio gehiago.
Lokalizatutako irudi txikiak kudeatu
Lokalizatutako irudi txikiei esker, hizkuntza desberdinetan sor ditzakezu irudi txikiak. Lokalizatutako irudi txikiak erabiliz gero, ikusleek beren hizkuntza-ezarpenarekin bat datozen irudi txikiak ikusiko dituzte.
Lokalizatutako irudi txikiak erabiltzen hasteko:
- Hasi saioa YouTube Studio-n ordenagailuan.
- Ezkerreko menuan, hautatu Edukia
.
- Sakatu editatu nahi duzun bideoa.
- Sakatu Kargatu irudi txikia eta kargatu irudi txikia.
- Ezkerreko menuan, hautatu Hizkuntzak
.
- Sakatu gehitu nahi duzun irudi txiki pertsonalizatuari dagokion hizkuntzaren izena.
- Irudi txikia [irudi txikiaren ikonoa] aukeraren ondoan, sakatu Gehitu eta hautatu kargatu nahi duzun irudia.
- Sakatu Eguneratu.
Estrategia eta jardunbide egokiak
Hizkuntza bat baino gehiagoko audioa nazioarteko ikus-entzuleengana iritsi nahi duten sortzaileentzat aukera bikaina da. Kokapen geografiko bat baino gehiagotako ikusleak badituzu edo hizkuntza ezberdinetako iruzkinak jasotzen badituzu, aukera egokia da zuretzat.
Hizkuntza bat baino gehiagoko audioaren abantaila nagusiak
- Desblokeatu mundu osoko ikus-entzuleak: hizkuntza bat baino gehiagoko audioari esker, mundu osoko ikusle gehiagorengana iritsiko dira zure bideoak, eta askotariko hizkuntzak hitz egiten dituzten ikusle berriak izango dituzu.
- Ikus-entzule gehiago: hizkuntza bat baino gehiagoko audio-pistak kargatu dituzten sortzaileek bideoaren bigarren mailako hizkuntzan egindako ikustaldiei esker lortu dute bideoak ikusten emandako denboraren % 25 baino gehiago.
- Kudeaketa sinplifikatua: hizkuntza bateko baino gehiagoko audioa erabilita, kanal bakarrean argitara dezakezu edukia, bideo bakar batean audio-pista guztiak erantsita. Horrela, mantentze-lanak eta estatistiken jarraipena egitea errazagoa da hizkuntza bakoitzerako kanal bat kudeatzea baino.
Hizkuntza bat baino gehiagoko audioa erabiltzeko jardunbide egokiak
- Eman lehentasuna sakontasunari: egin ahaleginak hizkuntza batean edo bitan, eta saiatu ahalik eta eduki gehien bikoizten hizkuntza horietan.
- Zure bideoen katalogoa bikoiztu: baliabideak badituzu, eta lehendik dituzun bideoen erdia edo gehiago bikoizten badituzu, zure edukia ezagutzeko aukera gehiago izango dute ikusle berriek.
- Itzulpenaren zehaztasuna: bigarren hizkuntzako audio-pisten itzulpenak ahalik eta antzekoenak izatea gomendatzen dugu.
- Azpitituluak: jatorrizko audio-pistaren hizkuntzan egongo dira erabilgarri azpititulu automatikoak. Halaber, zeure azpitituluak gehi ditzakezu bideoan.
- Audio-azalpenak: hizkuntza bat baino gehiagoko audiorako sarbidea duten sortzaileek audio-azalpeneko pistak ere karga ditzakete YouTube Studio-n. Lortu audio-azalpenak erabiltzeari buruzko informazio gehiago.
- Bideoa editatzea: hizkuntza bat baino gehiagoko pistak gehi ditzakezu editatutako bideoetan. Jatorrizko bideoan audioa eskuz mozten edo trukatzen baduzu, aldaketa horiek bigarren mailako pistetara hedatuko dira.
- Errendimendua analizatu: erabili YouTube Analytics ikustaldien eta bideoak ikusten emandako denboraren jarraipena audioaren hizkuntzaren arabera egiteko, eskaria non dagoen zehazteko eta errendimendua analizatzeko.
- Promozio proaktiboa: jakinarazi ikusleei zure edukia bikoiztu duzula edo xede-hizkuntza darabilten sortzaileekin kolaboratu duzula.