YouTube-ko edukiaren errendimendua ulertu

Ikus-entzuleek ikusten dutenari, eta edukia aurkitzeko eta harekin interakzioak izateko duten moduari buruzko informazio orokorra eskaintzen dizu YouTube Analytics-eko Edukia fitxak. Edukia fitxa kanal-mailan soilik dago erabilgarri. Lortu interakzioen neurketak zenbatzeko moduari buruzko informazio gehiago.

Ikusi YouTube Creators kanaleko bideo hau edukiaren irismenari eta interakzio-mailari buruzko informazio gehiago lortzeko.

Analytics-eko "Edukia" fitxa (ordenatzeko irizpidea: bideoak, film laburrak, zuzeneko igorpenak edo argitalpenak)

Jaso Edukia fitxaren inguruko aholkuak sortzaileentzat.

Oinarrizko informazioa lortu

Artikulu honetan:

Edukiaren txostena atzi dezakezu, eta fitxa hauek ikusi, irismenaren eta interakzio-mailaren txostenak jasotzeko: Guztiak, Bideoak, Film laburrak, Zuzeneko igorpenak, Argitalpenak, Erreprodukzio-zerrendak eta Podcastak.

Irismenaren eta interakzio-mailaren txostenak ikusi

  1. Hasi saioa YouTube Studio-n.
  2. Ezkerreko menuan, hautatu Estatistikak.
  3. Goiko menuan, hautatu Edukia.

Oharra: IKUSI GEHIAGO edo MODU AURRERATUA sakatuta, estatistiken txosten hedatua ikusi ahalko duzu datu zehatzak lortzeko, errendimendua konparatzeko eta datuak esportatzeko.

Guztiak

Ikusle berriak

Hautatutako denbora tartean kanalean zerbait lehen aldiz ikusi duten ikusleen berri ematen da txostenean.

Noizbehinkako ikusleak

Noizbehinkako ikusleak denbora tarte batean kanala noizean behin ikusi izan duten ikusleak dira. Noizbehinkako ikusleek gutxienez hilean behin ikusi dute kanala azken urteko hilabete baten eta bost hilabeteren artean.

Ohiko ikusleak

Ohiko ikusleak epe luze batean kanala erregulartasunez ikusten aritu diren ikusleak dira. Ohiko ikusleek gutxienez hilean behin ikusi dute kanala azken urteko sei hilabetetan edo gehiagotan.

Harpidedunak

Eduki mota bakoitzarekin (bideoak, film laburrak, zuzeneko igorpenak, argitalpenak eta beste batzuk) lortu duzun harpidedun kopurua erakusten da txostenean. "Beste batzuk" kategoriak YouTube-ko bilatzailetik eta kanalaren orritik datozen harpidetzak hartzen ditu barne. Informazio horri esker, hobeto ulertuko duzu zer edukik duen errendimendu onena ikusleak harpidedun bihurtzeko.

Ikustaldiak

Edukiaren (film laburrak, bideoak eta zuzeneko igorpenak) egiazko ikustaldi kopurua erakusten da txostenean.

Oharra: YouTube-k YouTube-ko film laburren ikustaldi organikoak zenbatzeko modua aldatu du. Gainera, eduki guztiko iragarkien ikustaldiak zenbatzeko metodologia ere eguneratu da (iragarleek "YouTube-ko ikustaldi publikoak" deitzen diete).

Agerpenak eta zer eragin duten ikusleek bideoak ikusten emandako denboran

Ikusleek irudi txiki bat YouTube-n zenbat aldiz ikusi duten (agerpenak), irudi txiki horretan zenbatetan egin den klik bideoa ikusteko (klik-tasa) eta ikustaldi horien ondorioz bideoak ikusten emandako denbora zein izan den erakusten da txostenean. Lortu agerpenen eta klik-tasaren datuak erabiltzeko moduaren inguruko aholku gehiago.

Argitaratutako edukia

YouTube-n argitaratu dituzun bideo, film labur, zuzeneko igorpen eta argitalpen kopurua erakusten da txostenean.

Formatu desberdinetako ikusleak

Zure edukia ikusi duten ikusleen xehetasunak eta gainjartzea formatuaren arabera erakusten dira txostenean (bideoak, film laburrak eta zuzeneko igorpenak).

Nola aurkitu dute ikusleek edukia?

Ikusleek zure edukia nola aurkitu duten erakusten da txostenean (arakatzeko eginbideen, Shorts-en jarioaren, iradokitako bideoen, YouTube-ko bilatzailearen, kanalen orrien eta abarren bidez).

Gehien nahastutakoak

Nahasketen ikustaldien, guztizko nahasketen eta eduki nahastu nagusiaren ikusizko informazio orokorra erakusten da txostenean.

Bideoak

Funtsezko neurketen txartela

Ikustaldien, ikustaldien batez besteko iraupenaren, agerpenen eta agerpenen klik-tasaren ikusizko informazio orokorra ematen du.

Ikus-entzuleak atxikitzeko une nagusiak

Bideoaren une bakoitzak ikusleen arretari nola eutsi dion erakusten da txostenean. Antzeko luzera duten azken hamar bideoak konparatzeko, atxikitze tipikoa erabil dezakezu.

Nola aurkitzen dituzte ikusleek zure bideoak?

Ikusleek zure bideoak nola aurkitu dituzten erakusten da txostenean (YouTube-ko bilatzailearen, arakatzeko eginbideen, iradokitako bideoen, kanpoko iturburuen, kanalen orrien eta abarren bidez).

Bideo nagusiak

Zure bideo nagusiak nabarmentzen dira txostenean.

Film laburrak

Funtsezko neurketen txartela

Ikustaldien, gustatu izanaren adierazpenen eta harpidedunen ikusizko informazio orokorra ematen du.

Nola aurkitzen dituzte ikusleek zure film laburrak?

Ikusleek zure film laburrak nola aurkitu dituzten erakusten da txostenean (Shorts-en jarioaren, YouTube-ko bilatzailearen, kanalen orrien, arakatzeko eginbideen, kanpoko iturburuen eta abarren bidez).

Ikusleen interakzioak

Film labur baten hasierako segundoen ondoren ikusleek edukia ikusten jarraitzeari dagozkion aldien ehunekoa.

Film labur nagusiak

Zure film labur nagusiak nabarmentzen dira txostenean.

Gehien nahastutakoak

Nahasketen ikustaldien, guztizko nahasketen eta eduki nahastu nagusiaren ikusizko informazio orokorra erakusten da txostenean.

Zuzeneko igorpenak

Funtsezko neurketen txartela

Ikustaldien, ikustaldien batez besteko iraupenaren, agerpenen eta agerpenen klik-tasaren ikusizko informazio orokorra ematen du.

Nola aurkitzen dituzte ikusleek zure zuzeneko igorpenak?

Ikusleek zure zuzeneko igorpenak nola aurkitu dituzten erakusten da txostenean (arakatzeko eginbideen, YouTube-ko bilatzailearen, iradokitako bideoen, iturburu zuzenen edo ezezagunen, kanalen orrien eta abarren bidez).

Zuzeneko igorpen nagusiak

Zure zuzeneko igorpen nagusiak nabarmentzen dira txostenean. Estatistiken txosten hedatua erabil dezakezu neurketa gehiago ikusteko (adibidez, ikustaldiak edo agerpenak).

Aldibereko ikusleak

Zuzeneko igorpen jakin bateko aldibereko ikusleen gehieneko eta batez besteko kopurua erakusten da txostenean.

Argitalpenak

Agerpenak

Ikusleei argitalpen bat zenbat aldiz erakutsi zaien erakusten da txostenean.

Gustatu izanaren adierazpenak

Ikusleei zure argitalpenak zenbat aldiz gustatu zaizkien erakusten da txostenean.

Harpidedunak

Argitalpenen bidez lortutako harpidedun kopurua erakusten da txostenean.

Argitalpen nagusiak

Zure argitalpen nagusiak nabarmentzen dira txostenean, gustatu izanaren adierazpenetan edo botoetan oinarrituta.

Erreprodukzio-zerrendak

Erreprodukzio-zerrenda nagusien txartela

Txostenak zure erreprodukzio-zerrenda nagusiak nabarmentzen ditu, eta haiek konparatzeko erabil dezakezu. Bertan, erreprodukzio-zerrenda bakoitzaren estatistikak atzi ditzakezu. Lortu erreprodukzio-zerrenden estatistikak atzitzeko argibideak.

Lortu zale taldea sortzeko aholkuak sortzaileentzat.

Podcastak

Podcast nagusien txartela

Txostenak zure podcast nagusiak nabarmentzen ditu, eta haiek konparatzeko erabil dezakezu. Lortu podcastaren errendimenduari buruzko informazio gehiago.

Trafiko motak ulertu

Bideoen trafikoa YouTube-tik nahiz kanpoko iturburuetatik dator. Trafiko-iturburu guztiak ikusteko, irakurri "Nola aurkitu dute ikusleek edukia?" txostena (edo zure bideoei, film laburrei eta zuzeneko igorpenei buruzko txosten baliokidea).

Trafiko organikoa eta ordainpeko trafikoa

Ordenagailuetarako soilik: "Trafiko organikoa eta ordainpeko trafikoa" iragazkiak ordaindu gabeko iturburuetatik datorren trafikoaren (trafiko organikoa) eta ordainpeko iragarkietatik datorren trafikoaren (ordainpeko trafikoa) arteko aldea erakusten du. Dimentsio honetan, neurketak iragaz ditzakezu; besteak beste, ikustaldiak, gustatu izanaren adierazpenak eta iruzkinak.
YouTube-tik datorren trafikoa
Arakatzeko eginbideak Harpidetzetatik, Orri nagusia, Geroago ikusteko, Pil-pilean/Arakatu eta arakatzeko beste eginbide batzuetatik datorren trafikoa.
Kanalen orriak Zure YouTube-ko kanaletik edo YouTube-ko beste kanal batzuetatik datorren trafikoa.
Kanpainen txartelak Eduki-jabeen kanpainen txarteletatik datorren trafikoa.
Amaierako pantailak Sortzailearen amaierako pantailetatik datorren trafikoa.
Shorts Shorts-eko ikuspegi bertikaletik datorren trafikoa.
Jakinarazpenak Harpidedunei bidalitako jakinarazpenetatik eta mezu elektronikoetatik datorren trafikoa.
Kanpaiaren ikonoaren bidez harpidedunei bidalitako jakinarazpenetatik datorren trafikoa Zure kanalaren jakinarazpen guztiak aktibatuta eta beren gailuetan YouTube-ko jakinarazpenak aktibatuta dauzkaten harpidedunei bidalitako jakinarazpenetatik datorren trafikoa.
Beste aplikazio batzuetako jakinarazpenak Jakinarazpen pertsonalizatuetatik, posta elektroniko bidezko jakinarazpenetatik, sarrera-ontzietatik eta laburpenetatik datorren trafikoa.
YouTube-ren beste eginbide batzuk YouTube-tik datorren trafikoa, beste inongo kategoriatan sailkatu ezin dena.
Erreprodukzio-zerrendak

Zure bideoetako bat duten erreprodukzio-zerrendetatik datorren trafikoa. Baliteke erreprodukzio-zerrendak zureak edo beste sortzaile batenak izatea. "Gustatu zaizkidanak" eta "Gogoko bideoak" erreprodukzio-zerrendetatik datorren trafikoa ere sartzen da.

Bideo nahastuak Zure edukiaren ikusizko nahasketetatik datorren trafikoa.
Soinu-orriak Shorts-eko ikuspegi bertikalean dagoen partekatutako audio-emaitzen orritik datorren trafikoa.
Iradokitako bideoak Beste bideo batzuen ondoan edo ondoren agertzen diren iradokizunetatik eta bideoen azalpenetan dauden esteketatik datorren trafikoa. Bideo jakinak ikusteko, joan Irismena fitxan dagoen "Trafiko-iturburua: iradokitako bideoak" txartelera.
Bideo-txartelak Beste bideo bateko txartel batetik datorren trafikoa.
YouTube-ko publizitatea

Bideoa iragarki gisa erabiltzen bada YouTube-n, "YouTube-ko publizitatea" ikusiko duzu trafiko-iturburu gisa.

Salta daitezkeen iragarkien 10 segundo baino gehiagoko ikustaldiak 30 segundoz edo amaitu arte ikusten badira zenbatzen dira. Saltatu ezin diren iragarkiak ez dira inoiz jotzen ikustalditzat YouTube Analytics-en.

Oharra: YouTube-k YouTube-ko film laburren ikustaldi organikoak zenbatzeko modua aldatu du. Gainera, eduki guztiko iragarkien ikustaldiak zenbatzeko metodologia ere eguneratu da (iragarleek "YouTube-ko ikustaldi publikoak" deitzen diete).
YouTube-ren Bilatzailea YouTube-ko bilaketa-emaitzetatik datorren trafikoa. Bilaketa-hitz jakinak ikusteko, joan Irismena fitxan dagoen "Trafiko-iturburua: YouTube-ren Bilatzailea" txartelera.
Produktuen orriak YouTube-ko produktuen orrietatik datorren trafikoa.
Kanpoko iturburuetatik datorren trafikoa
Kanpoko iturburuak Zure bideoak kapsulatzen dituzten edo haiek YouTube-n ikusteko estekak dauzkaten webguneetatik eta aplikazioetatik datorren trafikoa. Kanpoko webgune eta iturburu jakinak ikusteko, joan Irismena fitxan dagoen "Trafiko-iturburua: kanpoko iturburuak" txartelera.
Iturburu zuzenak edo ezezagunak URLa zuzenean idaztetik, laster-marketatik, saioa amaituta daukaten ikusleengandik eta identifikatu gabeko aplikazioetatik datorren trafikoa.

Ezagutu beharreko neurketak

Agerpenak

Zure irudi txikiak YouTube-ko ikusleei agerpen erregistratuen bidez zenbat aldiz erakutsi zaizkien.

Agerpenen klik-tasa

Ikusleek bideo bat zenbat aldiz ikusi duten irudi txiki bat bistaratu ondoren.

Ikustaldi inplikaziodunak

Hasierako segundoen ondoren ikusleek zenbat aldiz jarraitu duten edukia ikusten, errepikapen automatikoak barne hartu gabe. Film laburretan soilik aplikatzen da neurketa hori.

Bideoen eta zuzeneko igorpenen kasuan, neurketa hori erabilgarri dago, baina ikustaldien berdina da.

Ikusten jarraitu dute Ikusleek zure film laburrak ikusi dituzten aldiak haiek saltatu dituzten aldiekin konparatzen duen ehunekoa.

Banako ikusleak

Hautatutako data tartean zure edukia gutxi gorabehera zenbat ikuslek ikusi duten.

Ikustaldien batez besteko iraupena

Ikusten jarraitu dutenek ikusitako minutuen batezbestekoa.

Film laburren kasuan, ikustaldi inplikaziodunak eta haiek ikusten emandako denbora hartzen dira aintzat hori kalkulatzeko.

Ikusitakoaren batez besteko ehunekoa

Ikusten jarraitu dutenek ikusitako bideoaren batez besteko ehunekoa.

Film laburren kasuan, ikustaldi inplikaziodunak eta haiek ikusten emandako denbora hartzen dira aintzat hori kalkulatzeko.

Bideoak ikusten emandako orduak

Ikusleek zure bideoa ikusten zenbat denbora eman duten adierazten duen kopurua.

Argitalpenari dagozkion gustatu izanaren adierazpenak Argitalpenak jaso duen gustatu izanaren adierazpen kopurua.
Argitalpenari dagozkion gustatu izanaren adierazpen kopuruaren tasa Argitalpena gustatu zaiela adierazi duten ikusleen ehunekoa.
Erreprodukzio-zerrendaren ikustaldiak Erreprodukzio-zerrenda ikusi duten ikusleen bideo-ikustaldiak. Erreprodukzio-zerrenda publikoaren orrian erabilgarri dagoen neurketa bera da hau.
Ikustaldiak, guztira Erreprodukzio-zerrendako bideoen ikustaldi guztiak (erreprodukzio-zerrendakoak eta bestelakoak). Erreprodukzio-zerrendako zeure bideoen ikustaldiak soilik zenbatzen dira.

Lagungarria izan zaizu?

Nola hobe dezakegu?
Bilaketa
Garbitu bilaketa
Itxi bilaketa
Google-ren aplikazioak
Menu nagusia
5390462000117040180
true
Bilatu laguntza-zentroan
false
true
true
true
true
true
59
false
false
false
false