YouTube-ko sortzaileen komunitateari esker, sortzaileek beste sortzaile batzuk ezagutzeko, haiekin interakzioak izateko eta haiengandik ikasteko aukera dute. Horrela, sortzaileek osaturiko sare bat sortzen da YouTube-n. Horrez gain, sortzaileek YouTube-ko komunitatearen bazkide-kudeatzaile (CPM) baten laguntza jasoko dute. YouTube-n egiten duten ibilbidean zehar gidatuko ditu bazkide-kudeatzaileak.
Zer dira YouTube-ko komunitatearen bazkide-kudeatzaileak?
YouTube-ko komunitatearen bazkide-kudeatzaile baten helburua komunitate bat sortzea da, komunitate horrek sortzaileen jardunarekin laguntzeko eta irismena hedatzeko, eta haren bidez sortzaileak trebatzeko. Litekeena da komunitateak sortzaileen arteko harremanak sustatzeko, sortzaileak YouTube-n zehar gidatzeko eta haien YouTube-ko ibilbidean ahalduntzeko aukerak handitzea.
Hauek dira komunitatearen bazkide-kudeatzaile batek sortzaileei YouTube-n arrakasta izaten laguntzeko modu batzuk:
- hazkundean dagoen sortzaile-sare baterako sarbidea
- jardunbide egoki, eginbide berri eta gaikako aholkuei buruzko aldizkako berritasunak
- sortzaileentzako/industriako gertaera eta lantegietarako gonbidapen esklusiboak
- produktuen azken eginbideetarako, kaleratzeetarako eta eginbideei buruzko prestakuntzarako sarbide esklusiboa
- produktuen garatzaileekin zuzenean iritzia partekatzeko aukera
YouTube-ko sortzaileen komunitateari buruz maiz egiten diren galderak
Nor sar daiteke YouTube-ko sortzaileen komunitatean?
YouTube-ko sortzaileen komunitatean gonbidapen bidez soilik sar daiteke. Egon adi eta begiratu ea posta elektronikoan edo YouTube Studio-n izena emateari buruzko xehetasunak jasotzen dituzun. Sortzaileen komunitatean izena emateko postuak mugatuak dira, eta komunitatearen bazkide-kudeatzaileak onartutako sortzaileekin jarriko dira harremanetan egin beharreko hurrengo urratsak azaltzeko.
YouTube-ko sortzaileen komunitateak sortzaile aktiboengan jartzen du arreta, eta gure Komunitate-gidalerroak gordetzen dituzten kanalei eskaintzen zaie. Sortzaileek egokitasun-irizpideak betetzeari uzten badiote edo komunitate-gidalerroak urratzen badituzte, agian YouTube-ko sortzaileen komunitaterako sarbidea galduko dute.
Orokorrean, irizpide hauek betetzen dituzten kanelekin lan egiten dugu:
- Komunitatearen bazkide-kudeatzaileak dituzten herrialde/lurralde batekoak dira edo haietan jarduten dira.
- YouTube-n modu aktiboan argitaratzen dute.
- Hazteko potentziala dute.
- Ez dute Komunitate-gidalerroak urratzeagatiko ohartarazpenik.
- Ebatzi gabeko copyright-ohartarazpen bat dute gehienez.
- Iragarkiak onartzen dituen edukiaren gidalerroak gordetzen dituzte.
- Parte hartzen duten sortzaile eta komunitatearen bazkide-kudeatzaile guztiekiko errespetua mantentzen dute komunitateko gertaera, lantegi eta antzeko ekintzetan.
Zer herrialdek eta lurraldek betetzen dituzte baldintzak YouTube-ko sortzaileen komunitatearen parte izateko?
|
|
YouTube-ko komunitatearen bazkide-kudeatzaile bat edukitzeak kosturik al du?
Ez, komunitatearen bazkide-kudeatzaile bat edukitzeak ez du inolako kosturik.
Zer ezberdintasun dago YouTube-ko komunitatearen bazkide-kudeatzaile baten eta bazkide-kudeatzaile baten artean?
YouTube-ko sortzaileen komunitatea (komunitatearen bazkide-kudeatzaile batek kudeatzen du) eta YouTube-ren Bazkide-kudeatzaileen programa bi programa desberdin dira, eta hautapen-irizpide eta zerbitzu desberdinak dauzkate.
- Komunitatearen bazkide-kudeatzailea: YouTube-ko sortzaileen komunitatea sortzaileak haien artean saretzeko eta YouTube-ren produktuei buruzko informazioa lortzeko komunitate handi bat da.
- Bazkide-kudeatzailea: bazkide-kudeatzaileen programak, berriz, buruz buruko laguntza eskaintzen die sortzaileei, YouTube-ko adituen bidez.
Baldintzak betetzen ez ditudala ikusi dut. Zer egin behar dut?
Ez kezkatu. Hainbat baliabide dituzu eskura kanala handitzeko:
- Ikusi YouTube Creators-en webgunea.
- Aurkitu jardunbide egokiak Sortzaileentzako aholkuak atalean.
- Ezagutu gure gidalerroak.
Nola jakin dezaket jasotzen ditudan mezu elektronikoak benetan YouTube-renak direla?
Badakigu sortzaileek kanalari buruzko hainbat mezu elektroniko jasotzen dituztela. Hona hemen nola egiazta dezakezun mezu elektroniko bat benetan YouTube-ren taldearena dela:
- Begiratu helbide elektronikoaren domeinuari: ziurtatu helbidearen domeinua @google.com, @youtube.com edo @partnerships.withyoutube.com dela. YouTube-renak edo Google-renak direla dioten mezu elektronikoak seguruenik faltsuak dira beste domeinuren batetik badatoz.
- Begiratu estekei: ziurtatu mezu elektronikoan dauden esteken edo inprimakien URLek youtube.com, withgoogle.com, withyoutube.com, youtube.secure.force.com edo youtube.force.com dutela amaieran.