Bideoa kargatzeko arazoak badituzu, hautatu ikusten ari zaren errore-mezua eta jarraitu arazoa konpontzeko argibideei.
Shorts-en audio-liburutegiaren erabilera komertziala eta ordainpeko promozioak
Xede komertzialetarako bideoak (ordainpeko produktuen agerpenak dituzten film laburrak barne) kargatzen dituzten kanalek agian erroreak ikusiko dituzte Shorts-en audio-liburutegiko soinuak dauzkaten film laburrak kargatzean. Errore horiek musika hornitzen duten bazkide batzuekin dauzkagun kontratuen ondorio dira, film laburretako musikaren erabilera xede pertsonal eta ez-komertzialetara mugatzen baitute.
Horren ordez:
- Kargatu berriro film laburra eta kendu Shorts-en audio-liburutegitik gehitutako musika.
- Kargatu berriro film laburra, baina gehitu musika film laburrak sortzeko tresnetatik kanpo.
- Oharra: film laburra argitaratu aurretik, ziurtatu copyright-jabeengandik beharrezko eskubideak lortu dituzula. Eskubideak lortzen ez badituzu, baliteke zure film laburrak ondorioak jasatea, hala nola copyrightaren ondorioz baja ematea edo bestelako legezko ekintzak.
- Kargatu berriro film laburra, baina erabili royaltyrik gabeko musika. Royaltyrik gabeko musika aurkitzeko:
- Joan Shorts-en audio-liburutegira.
- Bilatu "YouTube-ren audio-liburutegia".
Kargatu aurretik, egiaztatu hautatutako abestiak hauek dituela:
- "YouTube-ren Audio-liburutegia" dioen karatula berdea
- YouTube logotipoa
Bilaketa-emaitzek irizpide horiek betetzen badituzte, ez dituzu aurretik eskubideak lortu behar. Bilaketa-emaitzek irizpide horiek betetzen ez badituzte, baliteke erabili ezin izatea.
"Ustekabeko arazoak topatu ditugu"
"Zerbitzariak fitxategia baztertu du"
"Errore bat gertatu da sarean datuak bidaltzean"
- Google Chrome
- Firefox 4 edo bertsio berriago bat
- Internet Explorer edo Microsoft Edge, Silverlight aktibatuta badauka
"Prozesatzeari utzi zaio"
"Sareko errore bat gertatu da"
- Google Chrome
- Firefox 4 edo bertsio berriago bat
- Internet Explorer edo Microsoft Edge, Silverlight aktibatuta badauka
- Komunitate-gidalerroak urratzeagatiko ohartarazpen bat dauka kanalak.
- Zure administratzaileak modu murriztua aktibatu du zure Google Workspace-ko kontuan.