Adimen artifizial (AA) generatiboa edukia sortzen laguntzen dizun AA mota bat da. Sormena, eraginkortasuna eta ezagutza areagotzeko erabil daiteke.
Artikulu honetan, AA generatiboari buruzko informazio gehiago lortuko duzu; besteak beste, hauek:
- Zer da AA generatiboa eta nola funtzionatzen du?
- AA generatiboa erabiltzeko eta erantzunen zehaztasuna ebaluatzeko argibideak
- Nola garatzen du Google-k AA?
Zer da AA generatiboa?
AA generatiboa ikasketa automatikoko eredu mota bat da. AA generatiboa ez da gizaki bat. Ezin du bere kabuz pentsatu edo emoziorik sentitu. Ereduak hautematen, ordea, oso ona da.
Iraganean, informazioa ulertzeko eta gomendatzeko erabiltzen zen AA. Orain, edukia sortzeko erabil dezakegu AA; adibidez, irudiak, musika eta kodeak sortzeko.
Nola trebatzen dira ikasketa automatikoko ereduak?Ikasketa automatikoko ereduak, AA generatiboa barne, datuak behatzeko eta ereduak hautemateko prozesu baten bidez hobetzen dira. Prozesu horri "trebakuntza" deritzo. Eredu batek kirol-oinetako bat zer den uler dezan, kirol-oinetakoen milioika argazkirekin trebatzen da. Denbora pasatu ahala, konturatzen da kirol-oinetakoak gizakiek oinetan janzten dituzten objektuak direla eta lokarriak, oin-zolak eta logotipoak izan ohi dituztela.
Hauetarako erabil dezake ereduak trebakuntza:
- Sarrera bat jaso; adibidez, "sortu ahuntz-itxurako zintzilikario bat duten kirol-oinetako batzuen irudi bat".
- Kirol-oinetakoei, ahuntzei eta zintzilikarioei buruz ikasitakoa konektatu.
- Irudi bat sortu, halako irudirik inoiz ikusi ez badu ere.
AA generatiboa eta hizkuntza-eredu zabalak (LLM) teknologia beraren bi alderdi dira. AA generatiboa edozein motatako datuekin treba daiteke; LLMek, aldiz, hitzak erabiltzen dituzte trebakuntza-datuen iturburu nagusi gisa.
LLMak darabiltzaten eginbideek (hala nola Gemini edo AAk sortutako laburpenak) hurrengo hitzak iragar ditzakete, eskaera-mezuan eta ordura arte sortutako testuan oinarrituta. Malgutasuna ematen zaie, trebakuntzan jasotako ereduekin bat datozen hitzak hautatzeko hurrengo hitz probable gisa. Malgutasun horri esker, sormenez erantzun dezakete.
"Harry [hutsik]" esaldia osatzeko eskatzen badiezu, baliteke hurrengo hitza "Styles" edo "Potter" dela iragartzea.
AA generatiboa erabiltzeko argibideak
Garrantzitsua: AA generatiboa darabilten Google-ren eginbideek prozesu sortzaileari ekiten laguntzen dizute. Haien funtzioa ez da zure ordez lan guztia egitea edo sortzaile nagusiak izatea.
Hona hemen AA generatiboa erabiltzeko hiru modu:
- Egin sormenezko ideia jasa. Adibidez, lortu gogokoen duzun filmaren prekuela idazteko laguntza.
- Galdetu erantzun ezin zirela uste zenuen galderak. Esaterako, "zer izan zen lehenbizi, oiloa ala arrautza?"
- Lortu laguntza gehigarria. Eskatu idatzi duzun istorio baten izena iradokitzeko, edo irudi bateko animalia- edo intsektu-espeziea identifikatzen laguntzeko.
As you explore, create, and learn new things with Generative AI, it's important to use it responsibly. For details, review our Generative AI Prohibited Use Policy.
AAk akatsak egin ditzake eta egingo ditu.AA generatiboa esperimentala denez eta oraindik ere garatzen ari garenez, akatsak egin ditzake eta egingo ditu:
- Baliteke gauzak asmatzea. AA generatiboak erantzun bat asmatzen duenean, "haluzinazio" bat izan dela esaten dugu. Google Bilaketa zerbitzuak saretik biltzen du informazioa; LLMek, ordea, ez dute inolako informaziorik biltzen. Horregatik gertatzen dira haluzinazioak. Informazioa bildu beharrean, erabiltzailearen sarreren arabera iragartzen dituzte hurrengo hitzak LLMek.
- Adibidez, "nork irabaziko du emakumeen gimnasia-txapelketa Brisbaneko 2032ko udako Olinpiar Jokoetan?" galdetuz gero, baliteke erantzun bat ematea, ekitaldi hori oraindik gertatu ez bada ere.
- Baliteke gauzak gaizki ulertzea. Batzuetan, AA generatiboak gaizki ulertzen du hizkuntza, eta esanahia aldatzen du.
- Adibidez, agian katuei, zama astunak altxatzeko tresnari buruzko informazio gehiago lortu nahi duzu. Katuei buruzko informazioa eskatzean, baliteke etxeko animaliari buruzko informazioa ematea.
Jarri zalantzan AA generatiboa darabilten tresnek emandako erantzunak. Erabili Google eta bestelako baliabideak datu gisa eman zaizun informazioa berresteko.
Oker dagoen informazioren bat aurkitzen baduzu, sala ezazu. AA generatibo bidezko produktu askok salatzeko tresnak eskaintzen dituzte. Zure oharrekin ereduak hobetzen ditugu, AA generatiboa erabiltzeko modua hobea izan dadin guztiontzat.
Kodea sortzeko eginbide generatiboak esperimentalak dira oraingoz, eta zu zara iradokitako kodeari edo kodearen inguruko azalpenei ematen diezun erabileraren arduraduna. Erabili kodea zuhurtziaz, eta arretaz probatu eta ikusi kodean errorerik, akatsik eta zaurgarritasunik dagoen, hartan oinarritu aurretik. Dena dela, zure ardura da lizentzia-eskakizun guztiak gordetzea; esaterako, kode irekiaren biltegiei egindako aipuak ematen ditugunean. Lortu informazio gehiago.
Nola garatzen du Google-k AA?
Mundua guztiontzat hobetzen duten tresnak garatzen ditugula ziurtatzeko, AAren printzipioak ezarri genituen 2018an. Printzipio horietan, gure helburua gizartearen erronka handienetako batzuei aurre egiteko teknologia ausarta modu arduratsuan garatzea dela azaltzen dugu.
Adibidez, hauetarako erabiltzen dugu AA:
- Klima-aldaketa kontrolatzeko ahaleginak babestu, hala nola trafiko-oszilazioak murriztea, ibilgailuen isuriak gutxitzeko.
- Hondamendi naturalak aurreikusi edo gainbegiratu, hala nola 20 herrialde baino gehiagotan uholdeak iragartzea eta kontrolatu gabeko suteen denbora errealeko mugen jarraipena egitea.
- Osasun-arloko berrikuntzak sustatu, hala nola tuberkulosia hautemateko prozedura jende gehiagoren eskura jartzea eta bularreko minbizia goiz hautematen laguntzea.
Halaber, AArekin jorratuko ez ditugun arloak zerrendatzen ditugu printzipioetan, hala nola kalte orokorra eragiten duten edo nazioarteko legeak nahiz giza eskubideak urratzen dituzten teknologiak.
Irakurri AAren printzipioen zerrenda osoa.
To develop and improve generative AI experiences in Search and the related machine learning technologies, Google uses people's interactions with Search and these AI experiences. This can include interactions like what people search for and what feedback they provide to Google. With user feedback and human reviews, we evaluate and improve the quality of our results and products responsibly.
When trained reviewers work to improve the quality of Search’s machine learning models, we take a number of precautions to protect users’ privacy:
- Data that reviewers see and annotate are disconnected from users’ accounts.
- Automated tools help recognize and remove a broad range of identifying info and sensitive personal information.