Begiratu isuriak Google Hegaldiak zerbitzuan

Bidaia jasangarriagoak aukera ditzazun, hegaldien isurien gutxi gorabeherako kalkuluak ikus ditzakezu hegaldiaren bilaketa-emaitzetan eta erreserba-orrietan.

Bilatu isurien estimazioak

Hegaldien isurpenen gutxi gorabeherako kalkuluak bilatzeko:
  1. Joan Google Hegaldiak zerbitzura.
  2. Bilatu hegaldi bat.
  3. Eskuineko aldean, sakatu behera egiteko gezi-tekla.
  4. Bidaiaren zati bakoitzaren isurpenen gutxi gorabeherako kalkuluak ikusiko dituzu.

Ordenatu isurien arabera

Emaitzak isurien arabera ordenatzeko:
  1. Eskuineko aldean, sakatu Ordenatzeko irizpidea eta, gero, Isuriak.
  2. Hegaldiaren bilaketa-emaitzak isuri txikienetik handienera ordenatuko dira.
Aholkua: hegaldi bakoitzaren errenkada zabaltzen duzunean ere ikus ditzakezu isurpenen gutxi gorabeherako kalkuluak.

Iragazi isuri txikikoen arabera

Emaitzetan isuri txikiko hegaldiak iragazteko:
  1. Goialdean, sakatu Isuriak ataleko eta, gero, Isuri gutxiago sortzen dituztenak soilik iragazkia.
  2. Ibilbide horretako hegaldiek izan ohi dituzten isuriak baino txikiagoak dituzten aukerak soilik agertuko dira hegaldiaren bilaketa-emaitzetan.

Nola kalkulatzen dugu zuhaitzen konparazioa?

Ingurumena Babesteko Agentziaren (EPA) berotegi-efektuko gasen ekibalentzia-kalkuluak erabiltzen ditu Google-k zuhaitzen konparazioa kalkulatzeko. CO2e isuriak asimilatu ahal izateko, hirietan landatuta 10 urte daramatzaten zenbat zuhaitz behar diren erakusten dute, besteak beste, datu horiek. Google-k zenbaki hori hartzen du CO2e isurien desberdintasuna (nabarmendutako hegaldiaren eta ibilbide horretako ohiko hegaldi baten artekoa) egun batean asimilatzeko zenbat zuhaitz beharko liratekeen estimatzeko.

Ingurumena Babesteko Agentziaren kalkulua hartu, eta dagozkion bihurketak egiten ditugu (tonak kilogramo eta 10 urteak egun bat) zuhaitz bakoitzak egun batean zenbat CO2e isuri asimila ditzakeen kalkulatzeko.

Oharra: biribiltzeak direla eta, baliteke balio berberak ez lortzea ekuazioetan adierazitako kalkuluak eginda.

Zergatik dituzte isurpen gutxiago hegaldi batzuek?

Isuriak gutxi gorabehera kalkulatzeko, hegaldiaren jatorria, helmuga eta hegazkin mota hartzen dira kontuan, baita bidaiatzeko maila bakoitzean dauden eserlekuen kopurua ere.

Erregaia aurrezten duten hegazkinek eta ibilbide laburrek, besteak beste, isuri gutxiago izaten dituzte.

Bidaiatzeko premium turista-mailan, business mailan eta lehen mailan, berriz, igorpenen gutxi gorabeherako kalkuluak handiagoak dira, maila horietako eserlekuek toki handiagoa hartzen dutelako. Hortaz, hegaldiaren guztizko isurien zati handiago bat dagokie.

Lortu informazio gehiago isuriak gutxi gorabehera kalkulatzeko moduari buruz.

Trenez bidaiatzea

Ibilbidean tren-zerbitzurik badago, Google Hegaldiak zerbitzuaren bilaketa-emaitzetan agertuko da.

Hegazkin-bidaiekin konparatuta, litekeena da tren-bidaiaren isuriak nabarmen txikiagoak izatea. Horregatik, trenez bidaiatzeko aukerarekin batera, isuriak txikiagoak direla adierazten duen bereizgarri bat erakusten da.

Bilaketa
Garbitu bilaketa
Itxi bilaketa
Menu nagusia
13564628823718119241
true
Bilatu laguntza-zentroan
true
true
true
true
true
254
false
false