Google Hegaldiak zerbitzuaren prezio-bermeari buruz

Google Hegaldiak zerbitzuko ibilbide jakin batzuetan eskaintzen den programa baten proba pilotua da prezio-bermea. Zenbait hegaldiren prezioen kasuan, Google-ren algoritmoek ziur dakite aurkitu duzun prezioa hegaldia irten baino lehen eskaini den merkeena dela. Hegaldi horien prezioaren jarraipena egingo dugu ibilbideko lehen hegaldia irteten den arte. Prezioa jaisten bada, aldea itzuliko dizugu.

Orain arte, prezio-bermea "Egin erreserba Google-n" erabilita erreserbatutako ibilbide batzuetan soilik zegoen erabilgarri. Orain, zabaldu egin dugu programa, Google Hegaldiak zerbitzuan aurkitzen dituzun baina airelinea baten edo bidaia-agentzia baten webgunean erreserbatzen dituzun ibilbide batzuk barne hartzeko.

Laguntzarik onena lortzeko, hautatu erreserbatzeko metodoa:

"Egin erreserba Google-n" erabili dut ibilbide bat erreserbatzeko

Aukeratu metodo hau baldin eta "Egin erreserba Google-n" erabilita erreserbatzeko aukera eskaintzen duen eta prezio-bermea duen ibilbide bat aukeratu baduzu; hau da, Google-tik bertatik egin baduzu transakzioa airelinearekin edo bidaia-agentziarekin.

Zenbat diru lor dezaket prezio-bermearekin?

Prezio-bermearekin, erreserba egin zenuenean hegaldiak zuen prezioaren eta une horretatik hegaldia irten arteko txartel merkeenaren arteko aldea itzuliko zaizu. Dirua jasotzeko, prezioen arteko aldeak 5 USD-koa baino gehiagokoa izan behar du. Baldintzak betetzen dituzten urte natural bateko ibilbide guztien artean 500 USD-raino jaso ditzakezu Google-ko kontu bakoitzeko. Prezio-bermea duten erreserben artean, aldi berean irekita dauden hiru hartzen dira kontuan, gehienez ere. Horrek esan nahi du ibilbide bateko lehen hegaldiak abiatu gabe egon beharko duela ibilbide osoa kontuan har dadin. Baldintzak betetzen badituzu, erreserbatutako ibilbideko lehen hegaldia aireratzen denean jasoko duzu lehen ordainketa.

Nola jaso dezaket dirua bueltan?

Garrantzitsua:

  • Prezio-bermea duten hegaldiak ikusteko, AEB ezarri behar da herrialde edo lurralde gisa eta, dibisa gisa, USD.
  • Ameriketako Estatu Batuetatik irteten diren joaneko eta joan-etorriko hegaldiei soilik aplikatzen zaie prezio-bermea.
  • AEBko fakturazio-helbide bat eta AEBko telefono-zenbaki bat erabili behar dituzu Egin erreserba Google-n eginbidearen orrian.
  • Google-ko kontuan saioa hasita eduki behar duzu.

Hegaldiaren prezioa jaitsiko ez dela ziur bagaude soilik egongo da erabilgarri prezio-bermea. Horrelako hegaldiek prezio-bereizgarri koloretsu bat izaten dute () joaneko eta itzulerako hegaldiak hautatzen dituzunean. Erreserba egin ondoren eta ibilbideko lehen hegaldia irten baino lehen prezioa jaisten bada soilik erabiliko da prezio-bermea.

  1. Joaneko hegaldiak atalean, hautatu bereizgarria duen hegaldi bat.
  2. Hautatu bereizgarria duen ibilbidea eta joan ordainketa-prozesura.
    • Prezio-bermea aplikatzeko, ibilbideko hegaldi guztiek eduki behar dute prezio-bermearen bereizgarria.
  3. Sakatu "Egin erreserba Google-n" dioen esteka.
  4. "Egin erreserba Google-n" eginbidearen orrian, markatu prezio-bermearen ondoan dagoen koadroa Zerbitzu-baldintzak onartzeko.

Berrespen-mezu elektroniko bat jasoko duzu hegaldiaren prezioa bermatzen denean.

Zenbat irauten du prezio-bermeak?

Google-n erreserba egin ondoren aplikatuko da prezio-bermea. Haatik, prezioak Google Hegaldiak zerbitzuan kargatu baino lehen airelineak eguneratu egiten baditu, baliteke bermea eskaini ezin izatea. Litekeena da prezio-bermea ikustea, baina, erreserba egin baino lehen prezioa eguneratzen bada, bermea ez da egongo erabilgarri erreserbatzera joaten zarenean.

Ordaindu egin behar da?

Ez, prezio-bermeak ez du kostu ekonomikorik.

Zer gertatzen da erreserbatu ondoren?

Erreserbatu ondoren, prezioaren jarraipena egiten dugu ibilbideko lehen hegaldia irteten den arte. Ondoren, mezu elektroniko bat bidaltzen dizugu, prezioa jaitsi den ala ez jakinarazteko. Baliteke posta elektroniko bidezko informazio eguneratua ere jasotzea erreserbaren eta irteeraren artean. Prezioa jaitsi bada, aldea ordainduko dizugu Google Pay-n. Prezioa jaisten ez bada, aldiz, ziur egon zaitezke preziorik onena lortu duzula Google Hegaldiak zerbitzuarekin.

Nola ordainduko zait aldea?

Garrantzitsua:

  • 18 urte baino gehiago izan behar dituzu.
  • Ordainketa eskatu ahal izateko, Google Pay-ko kontu bat eduki behar duzu (edo bat sortu). "Egin erreserba Google-n" erabilita hegaldia erreserbatzeko erabili zenuen Google-ko kontu berarekin hasi behar duzu saioa.
  • Google Pay-ko erabiltzaile bihurtu ondoren, Google Pay-ren Zerbitzu-baldintzak gorde behar dituzu.

Prezioa jaisten bada, jakinarazpen bat bidaliko dizugu hegaldia aireratu ondoren, eta aldea Google Pay-n itzuliko. 48 ordu behar izaten dira dirua kontuan jasotzeko.

Google Pay-ko konturik ez badaukazu, bat sortu beharko duzu aldea itzul diezazugun:

Google Pay-ko saldoan edo "Google Pay-ko dirua" atalean dagoenean transferitu ahalko duzu dirua banku-kontura:

  1. Joan wallet.google.com webgunera.
  2. Sakatu Ordainketa-metodoak eta, gero, Google Pay-ko dirua edo Google Pay-ko saldoa.
  3. Sakatu Transferitu.
  4. Sakatu Transferitu.

Identitatea egiaztatu arte, gehienez ere 200 USD transferitu ahalko dituzu guztira asteko Google Pay-ko webgunearen bidez. Diru gehiago transferitu nahi baduzu, Google Pay aplikazioa deskargatu beharko duzu, eta identitatea egiaztatu. Lortu Google Pay-ren mugei buruzko informazio gehiago.

Google Pay aplikazioa deskargatzeko arazorik izanez gero joan Google Pay-ren laguntza-zentrora.

Zer gertatzen da bidaia bertan behera uzten badut?

Bidaia aldatzen edo haren zatiren bat bertan behera uzten baduzu, ez duzu jasoko aldea.

Non ikus ditzaket xehetasun guztiak?

Programaren xehetasunak ikusteko, irakurri gure Zerbitzu-baldintzak. Hegaldia prezio-bermearekin erosi baduzu, prezio-bermearen Zerbitzu-baldintzak aplikatuko dira.

Arazorik edo galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Maiz egiten diren galderak

Beste ezer egin behar al dut hegaldia erreserbatu ondoren?

Ez. Erreserba egiten duzunetik lehen hegaldia irteten den arte, automatikoki egiten dugu prezioaren jarraipena, eta jakinarazpen bat bidaltzen dugu, prezioa jaisten bada.

Prezioa jaisten bada, noiz jasoko dut aldea?

Besterik ez bada, lehen hegaldia aireratu eta 48 orduko epean jasoko duzu aldea Google Pay-ko kontuan.

Utz al dezaket bertan behera bermea?

Hegaldia erreserbatu baino lehen prezio-bermea ez erabiltzea aukera dezakezu. Bermea erreserba egin ondoren utzi nahi baduzu bertan behera, jarri gurekin harremanetan.

Zer gertatzen da hegaldia bertan behera uzten bada edo beste ordu baterako programatzen bada?

Hegaldia bertan behera uzten edo beste ordu batzuetarako programatzen bada, ez duzu alderik jasoko.

Zer gertatzen da prezioa jaisten bada eta, gero, berriro gora egiten badu?

Halakorik gertatu arren, erreserba egin zenuenean hegaldiak zuen prezioaren eta aireratu aurretik eskaini den preziorik merkeenaren arteko aldea jasoko duzu.

Airelinea edo bidaia-agentzia baten webgunean egin dut erreserba

Aukeratu metodo hau baldin eta prezio-bermea duen ibilbide bat hautatu baduzu Google Hegaldiak zerbitzuan, baina airelinea edo sareko bidaia-agentzia baten webgunean egin baduzu erreserba.

Zenbat diru lor dezaket prezio-bermearekin?

Google Hegaldiak zerbitzuan prezio-bermea duen erreserba bat hautatzen baduzu, eta une horren eta irteeraren artean ibilbide horren prezioa (Google Hegaldiak zerbitzuan agertzen den moduan) jaisten bada, aldea itzuliko zaizu. Dirua jasotzeko, prezioen arteko aldeak 5 USD-koa baino gehiagokoa izan behar du. Baldintzak betetzen dituzten urte natural bateko ibilbide guztien artean 500 USD-raino jaso ditzakezu Google-ko kontu bakoitzeko. Prezio-bermea duten erreserben artean, aldi berean irekita dauden hiru hartzen dira kontuan, gehienez ere. Baldintzak betetzen badituzu, erreserbatutako ibilbideko lehen hegaldia aireratu ondoren itzuliko zaizu dirua.

Nola jaso dezaket dirua bueltan?

Garrantzitsua:

  • Prezio-bermea duten hegaldiak ikusteko, AEB ezarri behar da herrialde edo lurralde gisa eta, dibisa gisa, USD.
  • Ameriketako Estatu Batuetatik irteten diren joaneko eta joan-etorriko hegaldiei soilik aplikatzen zaie prezio-bermea.
  • Google-ko kontuan saioa hasita eduki behar duzu.

Hegaldiaren prezioa jaitsiko ez dela ziur bagaude soilik egongo da erabilgarri prezio-bermea. Horrelako hegaldiek prezio-bereizgarri koloretsu bat izaten dute () joaneko eta itzulerako hegaldiak hautatzen dituzunean. Google Hegaldiak zerbitzuan prezio-bermea duen erreserba bat hautatu ondoren eta ibilbideko lehen hegaldia irten baino lehen prezioa jaisten bada soilik aplikatuko da prezio-bermea.

  1. Joaneko hegaldiak atalean, hautatu bereizgarria duen hegaldi bat.
    • Prezio-bermea aplikatzeko, ibilbideko hegaldi guztiek eduki behar dute prezio-bermearen bereizgarria.
  2. "Erreserbatzeko aukerak" atalean, hautatu prezio-bermea duen erreserba bat eta sakatu Egin aurrera.
    • Prezio-bermea duten erreserbek prezio-bermearen bereizgarria dute.
    • Hegaldia irten aurretik prezio-bermearen bereizgarriaren ondoan agertzen den prezioa jaitsiko ez dela bermatzen dugu.
  3. Airelinearen edo bidaia-agentziaren webgunean, erreserbatu Google Hegaldiak zerbitzuan prezio-bermea duen ibilbide bera. Prezio-bermea aplikatzeko, erreserbatutako ibilbideko osagai guztiek bat etorri behar dute; besteak beste, airelineak, hegaldi-zenbakiak, datek, bidaiari kopuruak, prezioak, bidaiatzeko mailak eta bertan behera uzteko gidalerroek.
  4. Prezio-bermea duen erreserba Google Hegaldiak zerbitzuan hautatu ondoren, Google-k egunero begiratzen du prezioa, hegaldia aireratu arte.
    • Aireratu ondoren mezu elektroniko bat bidaliko dizugu prezioa jaitsi den ala ez jakinarazteko.
  5. Jaitsi bada, hegaldia erreserbatu duzula berresteko eskatuko zaizu aldea Google Pay-n jaso ahal izateko. Horretarako:
    • Mezu elektronikoan, sakatu Bai, erreserbatu dut hegaldi hori eta jarraitu argibideei:
      • Idatzi berrespen-zenbakia eta abizena, eta markatu Zerbitzu-baldintzak onartzeko koadroa.
      • Sakatu Berretsi.
  • Bestela, joan prezio-bermeari buruzko orrira:
    • Bilatu prezio-bermea duen ibilbidea.
    • Sakatu Bai, erreserbatu dut.
    • Idatzi berrespen-zenbakia eta abizena, eta markatu Zerbitzu-baldintzak onartzeko koadroa.
    • Sakatu Berretsi.

Prezio-bermeari buruzko orrian, prezio-bermea duten hegaldiak aurki ditzakezu. Bidaia-ezarpenak atalean, eguneratu posta-hobespenak.

Zenbat irauten du prezio-bermeak?

Google Hegaldiak zerbitzuan prezio-bermea duen erreserba bat hautatzean jartzen da indarrean prezio-bermea.

Ordaindu egin behar da?

Ez, prezio-bermeak ez du kostu ekonomikorik.

Zer gertatzen da prezio-bermea duen erreserba bat hautatzen badut?

Prezio-bermea duen erreserba bat hautatu ondoren, prezioaren jarraipena egingo dugu ibilbideko lehen hegaldia irteten den arte. Ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu prezioa jaitsi den ala ez jakinarazteko. Prezio-bermea duen erreserba hautatzen duzunetik hegaldia irten bitartean ere jasoko duzu, agian, posta bidezko informazio eguneratua. Prezioa jaisten bada, ibilbideko lehen hegaldia irteten denetik 30 egun izango dituzu hegaldia erreserbatu zenuela berresteko, aldea Google Pay-n itzul diezazugun. Prezioa jaisten ez bada, aldiz, ziur egon zaitezke preziorik onena lortu duzula Google Hegaldiak zerbitzuarekin.

Non ikus ditzaket prezio-bermea izateko baldintzak betetzen dituzten hegaldiak?

Prezio-bermea duen erreserba bat hautatu baduzu, Prezio-bermeari buruzko orrian kudea dezakezu hegaldia.

Nola berrets dezaket prezio-berme bat?

Prezio-bermea izateko baldintzak betetzen dituen hegaldi bat hautatu baduzu eta haren prezioa jaisten bada, Google Hegaldiak zerbitzuak mezu elektroniko bat bidaliko dizu. Bermea berresteko, mezu elektronikoan, sakatu Bai, erreserbatu dut hegaldi hori eta jarraitu argibideei:

  • Idatzi berrespen-zenbakia eta abizena, eta markatu Zerbitzu-baldintzak onartzeko koadroa.
    • Airelinearen edo bidaia-agentziaren webgunean hegaldia erosi ondoren, erreserbaren berrespen-mezu elektroniko bat jasoko zenuen. Bada, bertan agertzen den kode alfanumerikoa da berrespen-zenbakia (adibidez: SFTORB).
  • Sakatu Berretsi.

Bestela, bermea kudeatzeko, joan prezio-bermeari buruzko orrira. Bermea berresteko, sakatu Bai, erreserbatu dut eta jarraitu argibideei.

Prezio-bermea duten erreserbetatik aldi berean berretsita dauden hiru hartzen dira kontuan, gehienez ere.

Nola ordainduko zait aldea?

Garrantzitsua:

  • 18 urte baino gehiago izan behar dituzu.
  • Ordainketa eskatu ahal izateko, Google Pay-ko kontu bat eduki behar duzu (edo bat sortu). Google Hegaldiak zerbitzuan hegaldia bilatzeko erabili zenuen Google-ko kontu berarekin hasi behar duzu saioa.
  • Google Pay-ko erabiltzaile bihurtu ondoren, Google Pay-ren Zerbitzu-baldintzak gorde behar dituzu.

Prezioa jaisten bada, jakinarazpen bat bidaliko dizugu hegaldia aireratu ondoren, eta aldea Google Pay-n itzuliko. Hegaldia erreserbatu zenuela oraindik berretsi ez baduzu, berresteko eskatuko dizugu. Berretsi ondoren, Google Pay-n itzuliko dizugu aldea. 48 ordu behar izaten dira dirua kontuan jasotzeko.

Google Pay-ko konturik ez badaukazu, bat sortu beharko duzu aldea itzul diezazugun:

Google Pay-ko saldoan edo "Google Pay-ko dirua" atalean dagoenean transferitu ahalko duzu dirua banku-kontura:

  1. Joan wallet.google.com webgunera.
  2. Sakatu Ordainketa-metodoak eta, gero, Google Pay-ko dirua edo Google Pay-ko saldoa.
  3. Sakatu Transferitu.
  4. Idatzi transferitu nahi duzun zenbatekoa.
  5. Hautatu zein banku-kontutara transferitu nahi duzun dirua.
  6. Sakatu Transferitu.

Identitatea egiaztatu arte, gehienez ere 200 USD transferitu ahalko dituzu guztira asteko Google Pay-ko webgunearen bidez. Diru gehiago transferitu nahi baduzu, Google Pay aplikazioa deskargatu beharko duzu, eta identitatea egiaztatu. Lortu Google Pay-ren mugei buruzko informazio gehiago.

Google Pay aplikazioa deskargatzeko arazorik izanez gero joan Google Pay-ren laguntza-zentrora.

Nola geldiaraz ditzaket prezio-bermeari buruzko posta elektroniko bidezko jakinarazpenak?

Kudeatu bermeak prezio-bermeari buruzko orrian. Ez, ez dut erreserbarik egin sakatzen baduzu, ez dizugu bidaliko ibilbide jakin horri buruzko posta elektroniko bidezko beste jakinarazpenik.

Bidaia-ezarpenak atalean ere desaktiba ditzakezu posta elektroniko bidezko jakinarazpenak. Hala ere, prezio-bermea duen ibilbide bat berresten baduzu, nahiz eta posta elektroniko bidezko jakinarazpenak ez jasotzea aukeratu, prezioa jaitsi den ala ez adierazten duen mezu elektroniko bat jasoko duzu amaieran.

Halaber, Google-ren prezio-bermearen eginbidea desaktiba dezakezu Bidaia-ezarpenak atalean. Eginbidea desaktibatuz gero, prezio-bermea duten hegaldiak badituzu, kendu egingo dira, eta ez dizugu prezio-bermearen bereizgarririk erakutsiko Google Hegaldiak zerbitzuan. Gainera, ez zaizu itzuliko jasotzeke daukazun bermerik, haiek dagoeneko berretsi badituzu ere.

Zer gertatzen da bidaia bertan behera uzten badut?

Bidaia aldatzen edo haren zatiren bat bertan behera uzten baduzu, ez duzu jasoko aldea.

Non ikus ditzaket programaren xehetasun guztiak?

Google-ren prezio-bermearen Zerbitzu-baldintza gehigarrietan ikus ditzakezu programaren xehetasunak. Baldintza horiek prezio-bermea duten hegaldi guztiei aplikatzen zaizkie.

Arazorik edo galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Maiz egiten diren galderak

Zer gertatzen da hegaldia bertan behera uzten bada edo beste ordu baterako programatzen bada?

Hegaldia bertan behera uzten edo beste ordu batzuetarako programatzen bada, ez duzu alderik jasoko.

Zer gertatzen da prezioa jaisten bada eta, gero, berriro gora egiten badu?

Halakorik gertatu arren, Google Hegaldiak zerbitzuan prezio-bermea zuen erreserba egin zenuenean hegaldiak zeukan prezioaren eta aireratu aurretik eskaini den preziorik merkeenaren arteko aldea jasoko duzu.

Erlazionatutako baliabideak

Bilaketa
Garbitu bilaketa
Itxi bilaketa
Menu nagusia
2577594687774730362
true
Bilatu laguntza-zentroan
true
true
true
true
true
254
false
false