Hegaldien prezioak iragazi, maletak eramateko prezioaren arabera

Maletak eramateko prezioa barnean duten hegaldien prezioak erakutsi

Garrantzitsua: gure bazkideek ekipajeari buruz ematen diguten informazioa bistaratzen du Google-k. Baliteke gobernu-zerga gehigarriak aplikatzea erakusten diren maleten gutxi gorabeherako prezioei.

Maletak iragazkiari esker, fakturatutako maleten edota kabinako maleten kostua barnean hartzen duten hegaldien prezioak ikus ditzakezu. Horrela, errazago alderatu ahalko dituzu prezioak, eta ez duzu ustekabeko komisiorik izango aireportuan.

Hasi aurretik

Maletak forma eta tamaina askotarikoak izan daitezke, baina airelineek honela sailkatu ohi dituzte: kabinako maletak edo fakturatutako maletak.

Maleta mota

Izena

Kokapena

Kabinako maleta

Kabinako maleta, eskuko maleta, maleta txikia, kabinako ekipajea

Eserlekuen gaineko apalean

Fakturatutako ekipajea

Fakturatutako maletak

Sotoan

Kabinako maletak fakturatzeko prezioa herrialdearen araberakoa da. Gainera, kabinako maletatzat jotzen dena airelinearen araberakoa da. Maleta mota bakoitzaren tamaina-mugak, pisu-mugak eta prezioak jakiteko, ikusi maletak fakturatzeko prezioei eta gidalerroei buruz airelineak duen orria.

Maleten iragazkia erabili

Hegaldiak bilatzen dituzunean, agian jakingo duzu jada maletak eramango dituzun, baita fakturatu egin nahi dituzun ere. Hala bada, Google Hegaldiak zerbitzuko maleten iragazkia erabil dezakezu fakturatutako maleta bakoitzeko prezioa eta kabinako maleten prezioak barne hartzen dituzten hegaldien prezioak ikusteko.

Maleten iragazkia aktibatzean, ez litzateke hegaldirik desagertu beharko emaitzetatik; prezioak eguneratu beharko lirateke, besterik gabe. Hala ere, bada salbuespen bat: hegaldi jakin batean geratzen diren eserlekuek ez dutenean eskaintzen eserlekuen gaineko apala erabiltzeko aukerarik. Kasu batzuetan, baliteke merkeagoa izatea maleta fakturatzea kabinan eraman ahal izateko kostua ordaintzea baino.

Bilaketa
Garbitu bilaketa
Itxi bilaketa
Menu nagusia
14173110692192704306
true
Bilatu laguntza-zentroan
true
true
true
true
true
254
false
false