Jakinarazpena

2024ko martxoaren 25etik, "Egin erreserba Google-n" ezin da erabili hegaldi berriak erreserbatzeko. Lehendik egindako erreserbek ez dute eraginik izango. "Egin erreserba Google-n" eginbidearen bidez eginda daukazun erreserbari buruzko galderarik izanez gero, erreserbaren berrespenean agertzen den erreserba-bazkidearekin jar zaitezke harremanetan oraindik, baita Google-rekin ere.

Google-n hegaldiak erreserbatu

Google-n hegaldiak bilatzen dituzunean, normalean airelinea edo sareko bidaia-agentzia baten webgunean erreserbatzeko aukera eskaintzen da. Batzuetan, "Egin erreserba Google-n" aukera erabil dezakezu, Google-tik irten gabe transakzioa airelinearen edo bidaia-agentziaren bidez osatzeko.Google-k bitartekari-lanak egingo ditu soilik, zuri buruzko informazioa modu seguruan pasatzeko airelineari edo bidaia-agentziari. Halaber, ez da transakzioaren alderdi bat.

Google-ko kontuan saioa hasi baduzu, bizkor eta segurtasun osoz osa dezakezu erreserba kontuan gordeta daukazun harremanetarako informazioa eta ordainketa-informazioa erabilita.

Nola erreserbatzen dira hegaldiak Google-n?

Garrantzitsua: erreserba guztiak kasuan kasuko airelinearekin edo sareko bidaia-agentziarekin egiten dira zuzenean. Google-k ez du hegazkin-txartelik saltzen. Halaber, ez da izango transakzioaren alderdi bat.

  1. Google-n hegaldiak bilatu.
  2. Hegaldi bat hautatu ondoren, aukeratu Egin erreserba Google-n aukera, erabilgarri baldin badago.
  3. Idatzi bidaiarien xehetasunak, hala nola izena, generoa, telefono-zenbakia, jaiotze-data eta helbide elektronikoa.
  4. Sakatu Egin aurrera.
    • Aholkua: eskaera prozesatu ondoren, baliteke Google-ren mezu elektroniko bat jasotzea. Hala ere, erreserba ez da berretsiko airelinearen edo sareko bidaia-agentziaren berrespena jaso arte.
  5. Aukeratu gordeta daukazun ordainketa-metodo bat edo idatzi beste bat, eta sakatu Egin aurrera.
  6. Erabilgarri baldin badago, Hautatu eserlekuak aukera erakutsiko zaizu. Eserlekuak erreserba osatu aurretik aukeratzeko, sakatu Gehitu eserlekuak.
    • Aholkua: erreserba egin ondoren ere hauta ditzakezu eserlekuak, airelinearen webgunera joanda.
  7. Hautatu bidaiariek hegaldi bakoitzean izango dituzten eserlekuak. Ondoren, sakatu Eginda.
  8. Berrikusi xehetasun pertsonalak eta hegaldien ibilbideak, zuzenak direla ziurtatzeko.
  9. Sakatu Erreserbatu.
  10. Betiere segurtasuna bermatuta, Google-k airelineari edo sareko bidaia-agentziari bidaliko dizkio bidaiariei eta ordainketari buruzko xehetasunak.

Erreserbatu ondoren

  • Erreserba prozesatu ondoren, airelineak edo sareko bidaia-agentziak berrespen-mezu elektroniko bat bidaliko dizu.
  • Erreserbaren arduraduna denez, airelineak edo sareko bidaia-agentziak bezeroarentzako laguntza-zerbitzua eskainiko du erreserbaren inguruko kontuetarako; besteak beste, aldaketak, bertan behera uzteak, eta hegaldiarekin erlazionatuta dauzkazun erreklamazioak edo kexak kudeatzea.

Ordainketa-metodoak eta transakzioaren xehetasunak

Kasu gehienetan, erreserba berrestean kobratuko dizugu txartelaren bidez. Litekeena da airelinea edo sareko bidaia-agentzia batzuek aldi baterako atxikipen bat ezartzea txartelean erreserba-eskaera prozesatzen dutenean.

Onartzen diren ordainketa-metodoak
Erreserba egiterakoan erakusten zaizkizun kreditu- eta zordunketa-txartel motak erabil ditzakezu ordainketa egiteko.
3D Secure darabilten txartelak
Erreserba egin bitartean, baliteke erronkaren bati aurre egin behar izatea txartela egiaztatzearren.
Transakzioen itxura banku-kontuaren laburpenean
Zenbatekoa airelineak edo sareko bidaia-agentziak (ez Google-k) kobratu dizula agertuko da egiaztagirian.
Zordunketen inguruko auziak
Google-k ez ditu prozesatzen hegaldien ordainketak. Galderarik baduzu, jarri airelinearekin edo sareko bidaia-agentziarekin harremanetan. Berretsitako erreserben kasuan, jaso dituzun berrespen-mezu elektronikoetan ikusiko dituzu erreserba-bazkidearen izena eta harremanetarako informazioa.

Erreserbei buruzko informazioa lortu

Erreserba gauzatzen bada, Google-k mezu elektroniko bat bidaliko dizu, erreserba-bazkideak beste zerbait eskatu ezean. Hori ez da berrespen-mezu elektronikoa. Airelinea edo erreserbaz arduratzen den erreserba-bazkideak bidaliko dizu berrespen-mezua. 24 orduren buruan berrespenik jasotzen ez baduzu, jarri harremanetan airelinearekin edo erreserba-bazkidearekin.

Aholkua: 24 orduren buruan berrespen-mezu elektronikorik jasotzen ez baduzu, begiratu ea spamaren edo mezu baztergarrien karpetan dagoen.

Erreserba aldatzea edo bertan behera uztea
Erreserba aldatzeko edo bertan behera uzteko, jarri zuzenean airelinearekin edo sareko bidaia-agentziarekin harremanetan.
Berrespen-kodea duen mezu elektronikorik jaso ez baduzu
  • Begiratu ea spamaren edo mezu baztergarrien karpetan dagoen.
  • Hegaldiaren erreserba Google-n egin baduzu, eta ez airelinearen edo sareko bidaia-agentziaren webgunean, erabili inprimaki hau laguntza guri eskatzeko.
  • Erreserba airelinearen edo sareko bidaia-agentziaren webgunean egin baduzu, eskatu laguntza zuzenean hari.

Eserlekuak, zerbitzuak eta bagajea

Maletak aurrez ordaintzeko argibideak
Zenbait kasutan, erreserba-prozesuaren azken urratsean ordaindu ahalko duzu aurrez ekipajea. Horretarako, sakatu Gehitu maletak.

Bestela, joan airelinearen webgunera erreserbaren berrespena jaso ondoren. Idatzi abizena eta berrespen-kodea, eta hautatu aurrez ordaindu nahi dituzun maletak.
Nola hautatzen dira eserlekuak?
Erreserbaren berrespena jaso ondoren, joan airelinearen webgunera. Idatzi abizena eta berrespen-kodea, eta hautatu erreserbatu duzun tarifa motarako erabilgarri dauden eserlekuetako batzuk.
Airelinearen zerbitzuei edo maskotei buruzko galderak
Jarri zuzenean airelinearekin harremanetan, airelinea bakoitzak bere arauak izan baititzake zerbitzuei eta maskotei dagokienez.
Fakturatutako bagajeagatiko komisioak eta kabinako bagajearen murriztapenak
Baliteke airelinea bakoitzak bere arau eta komisioak ezartzea fakturatutako bagajeari dagokionez, bai eta kabinako bagajearen mugei edo eserlekuen gaineko apalen erabilerari dagokienez ere.Gai horiei buruzko galderarik izanez gero, jarri zuzenean airelinearekin harremanetan edo joan haren webgunera.

Beste galdera batzuk

Lehendabizi, jarri zuzenean airelinearekin edo bidaia-agentziarekin harremanetan laguntza eskatzeko. Airelinearekin edo bidaia-agentziarekin harremanetan jarri bazara eta oraindik ere laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Erreserbei aplikatzen zaizkien zehaztapenak eta baldintzak

Google-ren pribatutasun-gidalerroek eta Google Hegaldi-bilaketa eginbideko erreserben Zerbitzu-baldintzek arautzen dute "Egin erreserba Google-n" aukerari ematen diozun erabilera.

Bestalde, kasuan kasuko airelinearen edo sareko bidaia-agentziaren erreserbatzeko zehaztapenek eta baldintzek arautuko dituzte erreserbak.

Bilaketa
Garbitu bilaketa
Itxi bilaketa
Menu nagusia
16201907801121509364
true
Bilatu laguntza-zentroan
true
true
true
true
true
254
false
false