Dibisa, hizkuntza edo herrialdea pertsonalizatu

Google Hegaldiak pertsonalizatu egin daiteke herrialde, hizkuntza eta dibisa ugari erabili ahal izateko.

Google Hegaldiak zerbitzura joaten zarenean, ordenagailuaren kokapenaren eta arakatzailearen ezarpenen arabera moldatzen da erabilera lehenetsia.

Herrialdearen hautapenari buruz

Google Hegaldiak zerbitzuan erabiltzeko aukeratzen duzun herrialdeak bilaketen eta erosketen alderdi batzuk baldintzatuko ditu. Baliteke aukera hauek desberdinak izatea herrialdearen arabera:

  • Erreserba-bazkideak: hala nola airelineak eta sareko bidaia-agentziak.
  • Ordainketa-metodoak: hala nola erabil ditzakezun kreditu- edo zordunketa-txartelak.
  • Dirua itzultzeko gidalerroak: adibidez, Ameriketako Estatu Batuetan, 24 orduko epea eman ohi da hegaldiak aldatu edo bertan behera utzi ahal izateko inolako komisiorik gabe.

Herrialdearen, hizkuntzaren edo dibisaren ezarpenak aldatu

Beste ezarpen batzuk erabili nahi badituzu, aldatu dibisaren, hizkuntzaren eta herrialdearen ezarpen lehenetsiak.

Dibisa, herrialdea edo hizkuntza aldatzeko:

  1. Joan Google Hegaldiak zerbitzura.
  2. Joan orriaren behealdera, eta bilatu hizkuntzari, herrialdeari eta dibisari dagozkien goitibeherako menuak.
    • Hizkuntza aukeratzeko, sakatu Hizkuntza eta hautatu bat.
    • Dibisa aukeratzeko, sakatu Dibisa eta hautatu bat.
    • Herrialdea aukeratzeko, sakatu Herrialdea eta hautatu bat.
Bilaketa
Garbitu bilaketa
Itxi bilaketa
Menu nagusia
4686280638289703644
true
Bilatu laguntza-zentroan
true
true
true
true
true
254
false
false