Hegazkin-txartelak bilatu Google Hegaldiak zerbitzuaren bitartez

Google Hegaldiak erabiltzen baduzu hegazkin-txartelak bilatzeko, aukeratutako data eta helmugarako eskuragarri dauden preziorik onenak aurkituko dituzu. Erabili Google Hegaldiak honako hauek egiteko:

  • Joan-etorriko, joaneko eta hainbat hiritarako txartelak bilatu eta erreserbatu.
  • Egutegi interaktiboa eta prezioen grafikoa erabili preziorik onenak aurkitzeko.
  • Bidaiatzeko mailaren, airelinearen eta geldialdi kopuruaren arabera hegaldi-bilaketa iragazi.

Google Hegaldiak zerbitzuaren bidez, 300 airelinea eta sareko bidaia-agentzia baino gehiago dituzu eskura hegaldiak erreserbatzeko. Airelinea eta bidaia-agentziekin dugun kidetzak ez du eraginik iradokitzen dizkizugun eskaintzen sailkapenean.

Hegaldiak bilatu

  1. Joan Google Hegaldiak zerbitzura.
  2. Idatzi abiapuntuko hiria edo aireportua, eta helmuga.
    • Aholkua: helmuga arrakastatsuen zerrenda bat edo munduko mapa bat sakatuta ere bila ditzakezu helmugak.
  3. Goialdean, hautatu txartel mota: joanekoa, joan-etorrikoa edo hainbat hiritarakoa.
  4. Goialdean ere, hautatu bidaiari kopurua eta bidaiatzeko maila.
  5. Sakatu egutegia eta hautatu hegaldien datak. Egun bakoitzeko guztizko prezio merkeena erakutsiko zaizu.
    • Aholkua: gutxi gorabehera 24 orduz behin eguneratzen dira hegaldien prezioak.
  6. Aukerakoa:
    • Emaitzak iragazteko, sakatu Geldialdiak, Airelineak, Orduak edo Gehiago.
    • Hegaldiak berriro ordenatzeko, sakatu Ordenatzeko irizpidea . Emaitzak irizpide hauen arabera ordena daitezke: Hegaldirik onenak (prezioaren eta erosotasunaren arteko erlaziorik onena duten aukerak kontuan hartzen dituen ordena lehenetsia da, eta faktore hauetan oinarritzen da, besteak beste: hegaldien iraupena, geldialdi kopurua eta eskaletan aireportuz aldatu beharra), Prezioa, Iraupena, eta Irteera-ordua.
  7. Aukeratu bidaiaren zati bakoitza egiteko hartu nahi duzun hegaldia.
  8. Aukeratu hegaldia nola erreserbatuko duzun:
    • Nahi dituzun txartelak aukeratzeko Hautatu sakatu ondoren, normalean, airelinearen edo sareko bidaia-agentziaren webgunera eramango zaitugu transakzioa osa dezazun.
    • Batzuetan, bidaia bererako txartel bereiziak erreserba ditzakezu.
  9. Hegaldia erreserbatu ondoren, jarri airelinearekin edo bidaia-agentziarekin harremanetan erreserba berresteko, aldatzeko edo bertan behera uzteko, edota harekin erlazionatuta agertu den edozein arazo konpontzeko.

Informazio gehiago lortzeko, irakurri airelinearen edo sareko bidaia-agentziaren zehaztapenak eta baldintzak dagokion webgunean.

Aholkua: hegaldia sarean erreserbatu ezin bada, telefono bidez erreserbatzeko argibideak aurkituko dituzu.

Hegaldiei buruzko informazio lagungarria

Txartelak bilatu ondoren, “Hegaldiei buruzko informazio lagungarria” irakur dezakezu bidaiarik onena hautatzeko zer egin dezakezun ikusteko.

Aholkuak: bilatu askotariko gaien inguruko gomendioak; besteak beste, txartelak erreserbatzeko unea, bidaiatzeko maila igotzea eta bidaiatzeko gidak.

Datak: arakatu preziorik onenak dituzten datak.

 Aireportuak: ikusi beste aireportu batzuetako hegaldien prezioak.

 Prezioen grafikoa: bidaiatzeko data finkorik ez baduzu, arakatu prezioen joerak hilabetearen edo astearen arabera.

Bidaia baterako txartelak bereiz erreserbatu

Hegaldi-txartelak bereizita eros diezazkiekezu bazkide bati edo gehiagori. Izan ere, batzuetan dirua aurrez dezakezu horrela, edo baliteke bidaiariek data edo ibilbide diferenteak izatea.

Txartelak bereiz erosteko argibideak

Sareko bidaia-agentzia baten bitartez txartel guztiak transakzio berean eros daitezkeela dioen ohar bat ikusten baduzu, egin klik agertzen den estekan dagokion webgunera joateko.

  1. Joan lehen airelinearen edo sareko bidaia-agentziaren webgunera.
  2. Egiaztatu prezioa zuzena dela eta erosi bidaiako lehen hegaldiari dagokion txartela.
  3. Joan berehala hurrengo airelinearen edo bidaia-agentziaren webgunera eta erosi bigarren hegaldiari dagokion txartela, hura oraindik erabilgarri dagoela ziurtatzeko. Jada erabilgarri ez badago, kasu gehienetan (Ameriketako Estatu Batuetan bazaude) hegaldi hori eskaintzen duen airelineara dei dezakezu, eta lehen hegaldiari dagokion txartelaren zenbatekoa itzultzeko eskatu lehen 24 orduetan dirua itzultzeko gidalerroei jarraikiz.

Aholkuak:

  • Aldaketarik egin behar baduzu, baliteke aldaketa-komisio bat kobratzea txartel bakoitzeko.
  • Airelinea bakoitzak bere arau eta komisioak dauzka ekipajeari dagokionez.
  • Hainbat airelineatan txartelak bereizita erosiz gero, baliteke ekipajea jaso eta berriro fakturatu behar izatea. Bidaia antolatzerakoan, izan ezazu kontuan denbora beharko duzula horretarako.
  • Hegaldiren bat atzeratuko balitz (adibidez, geldialdiak dituzten hegaldien edo hainbat hiritarako bidaien kasuan), baliteke ondorengoa galtzea. Zer aukera dituzun jakiteko, jarri airelinearekin harremanetan.

Zergatik ez dira sartzen hegaldi batzuk?

Google Hegaldiak zerbitzuak 300 bazkide baino gehiago ditu (horien artean, airelineak, sareko bidaia-agentziak eta datu-biltzaileen webguneak) eskaintzak bistaratzeko. Hortaz, ez dira sartzen airelinea edo hegaldi guzti-guztiak, Google-rekiko bazkidetza behar baita horretarako. Bazkide horietako gehienek haien webgunean edo hirugarrenen webguneetan erakusten dituzten bidaiatzeko prezio eta aukera guztien berri ematen diote Google-ri. Horrela, zure bilaketarekin bat datozen hegaldi eta prezio guztiak jasoko dituzula ziurtatzen dugu, prezioak webgune batean baino gehiagotan begiratzen ibili behar izan ez dezazun.

Kasu hauetan, ez dira agertuko hegaldiak:

  • Hegazkin-txartelak agortuta badaude edo eskuragarri ez badaude.
  • Airelinea oraindik Google Hegaldiak zerbitzuan gehitu ez bada.

Ekipajearen komisioei, prezioei eta abarri buruz

Ikusgai dagoen prezioa bidaiari bakoitzaren hegaldiari dagokiona soilik da, eta BEZa/GSTa eta aireportuko zergak sartzen dira prezio horretan. Hala ere, baliteke beste gastu batzuk ordaindu behar izatea (ekipajea eramateagatik, kreditu-txartela erabiltzeagatik eta abar). Gastu horiek desberdinak izan daitezke aukeratutako airelinearen edo bidaia-agentziaren arabera. Baliteke gobernu-zerga gehigarriak aplikatzea erakusten diren maleten gutxi gorabeherako prezioei.​

Hegaldia hautatu ondoren prezioa aldatu dela ohartuz gero, sakatu oharrak bidaltzeko botoia . Google Hegaldiak zerbitzuan bilaketak egiten ari zarela, pantailaren ezkerraldeko beheko izkinan dago botoi hori.

Gainera, baliteke airelineek seguru edo berme komertzial gehigarriak eskaintzea. Informazio gehiago lortzeko, joan airelinearen webgunera.

Erlazionatutako baliabideak

Bilaketa
Garbitu bilaketa
Itxi bilaketa
Menu nagusia
16308816048356177155
true
Bilatu laguntza-zentroan
true
true
true
true
true
254
false
false