Hegaldien eta erreserben aukerak ulertzea

Aireko bidaiak konplexuak dira. Hirurehundik gora airelinea, sareko bidaia-agentzia eta multzokatze-zerbitzurekin bazkidetu da Google Hegaldiak zerbitzua, nahi duzun tokira nola iritsi eta horretarako txartela nola erosi erabakitzen laguntzeko.Erabaki hori hartzeko behar duzun guztia eskaini nahi dizugu eta, horretarako, informazio asko partekatzen dugu gure bazkideekin. Kasu batzuetan, airelinea edo bestelako entitate bat baino gehiago erakutsiko ditugu hegaldi bakar baterako; bestetan, baliteke erreserba-aukerak ez izatea espero zenituenak. Hona hemen Hegaldi-bilaketa zerbitzuan errazago nabigatzeko lagungarriak izango zaizkizun hainbat gauza:

  • Ibilbide partekatuak: airelinea askok ibilbideak partekatzeko kontratuak sinatzen dituzte, hegaldi bererako airelinea batek baino gehiagok sal ditzaten txartelak. Hegaldia gauzatzen duen airelinea "airelinea eragilea" da, eta hegazkin horretarako txartelak saltzen dituena, berriz, "marketin-airelinea". Google-n hegaldiak bilatzen dituzunean, hegaldien ikuspegi xehatuan klik eginda ikusi ahal izango duzu airelinea eragileei eta marketin-airelineei buruzko informazioa. Ibilbideak partekatuta daudenean, txartelak beste norbaitek ere saltzen dituela dioen testu bat agertzen da, hautatutako ibilbidearen marketin-airelinearekin batera.  
  • Airelinea partekatuak: airelineek airelineak partekatzeko kontratuak sina ditzakete. Haien arabera, kontsumitzaileek airelinea baten bidez erreserba ditzakete ibilbide bateko hegaldi guztiak, nahiz eta txartelak airelinea batenak baino gehiagorenak izan. Hegaldi-bilaketen emaitzetan airelinea bat baino gehiago agertzen badira ibilbide bakoitzean, baina ez bada beharrezkoa erreserba bakoitza dagokion airelinearen bidez egitea, airelineak partekatzeko akordioren bat egongo da atzean, ziur asko.
  • Partekatutako airelinea birtualak: ibilbideak edo airelineak partekatzeko kontraturik ez duten hegaldien konbinazioak dira partekatutako airelinea birtualak. Norberak egindako transferentzia gisa ere esaten zaie. Partekatutako airelinea birtualak erabiliz gero, eskalak egitean, bidaiariek ekipajea jaso eta berriro fakturatu beharko dute hegaldi bakoitzean, eta ez dute edukiko airelineen arteko komunikazioak ematen duen abantailarik. Hala ere, baliteke konbinazio horiekin hegaldi-aukera gehiago edo prezio baxuagoak lortzea. Google-ren bazkide diren sareko bidaia-agentzietako batzuek partekatutako airelinea birtualen bitartez erreserbatzeko aukera ematen dute; kasu horietan, "Elkarrekin erreserbatutako txartel bereiziak" dioen testua agertzen da.
  • Eragiketari buruzko ezagutarazte-oharrak: batzuetan, baliteke airelinea ez den entitate baten bitartez gauzatzea hegaldia (edo kontsumitzaileei txartelak saltzen ez dizkien entitate baten bitartez). Kasu horietan, "[beste entitatearen izena] airelinearen hegazkina eta tripulazioa" dioen testua ikusiko duzu hegaldiaren xehetasunetan.
  • Airelineek eta sareko bidaia-agentziek beren arauak dituzte. Hegaldiak Google-n aukeratu ondoren, gutxienez esteka bat ikusiko duzu ibilbide hori Google-ren bazkide den airelinea edo sareko bidaia-agentzia baten bitartez erreserbatzeko. Batzuetan, baliteke erreserbatzeko aukera asko izatea. Agian airelinea bat baino gehiago ikusiko dituzu (adibidez, hegaldia partekatutako ibilbide bat bada), edo sareko bidaia-agentzia bat baino gehiago (txartela saltzeko gai badira).Batzuetan, hegaldi bat eskuragarri egon arren, agian bazkide haren arauek ez digute uzten beren webgunerako esteka bat eskaintzen. Gehien komeni zaizun ibilbidea erreserbatzeko aukera ematea eta zer aukera dauzkazun erakustea da gure helburua.
Bilaketa
Garbitu bilaketa
Itxi bilaketa
Menu nagusia
15668052195522859648
true
Bilatu laguntza-zentroan
true
true
true
true
true
254
false
false