Nola kalkulatzen dira isuriak?

Google Hegaldiak zerbitzuan, hautatutako bidaiari kopuruari dagokion berotegi-efektuko bizi-zikloko isurien estimazioa agertzen da hegaldi bakoitzaren ondoan. Hegaldiak isurien arabera etiketatzen dira: handiagoak, ohikoak, txikiagoak edo ezezagunak.

Non lortzen du Google-k informazioa?

Bidaien eraginaren ereduaren (TIM) bertsio berriena erabiltzen du Google-k isurien estimazioa egiteko. Eredu hori Google-k administratzen du, eta jasangarritasunaren eta abiazioaren alorreko adituen aholkularitza-batzorde batek gainbegiratzen du. Bidaien eraginaren eredua gardena da, eta etengabe hobetzen doa. Eredu hori sortzeko, kanpoko datu multzo publikoak eta lizentziapean hartutakoak erabiltzen dira eta zientzia berrienean eta nazioartean onartutako arauetan oinarritzen dira. 

Informazio gehiago lortzeko, ikusi:

Bizi-zikloko isuriak

Bidaien eraginaren ereduak hegazkinen erregai-isurien bizi-ziklo osoa hartzen du kontuan, ekoizten direnetik azken erabilerara arteko (WTW) isuriak estimatuta. WTW isurietan dena batzen da: erregaia ekoiztean eta garraiatzean sortzen diren isuriak gehi hegazkinak aireratzean, bidaiatzean eta lurreratzean isuritako karbono-isuriak (CO2).

Bidaien eraginaren ereduak (TIM), CO2az gain, CO2 ez diren gasen isuriak haien "CO2 baliokidera" (CO2e) bihurtzen ditu, berotze globaleko ahalmenaren arabera.

Ohiko isurpenak

Ohiko isuriek bilatutako ibilbidearen isurien mediana adierazten dute. Ibilbide jakin baten isuri posible guztien artean dagoen erdiko balioa da mediana. Kalkulua egiteko, urtebeteko epean egingo diren hegaldi guztiak hartzen dira kontuan.

Hegaldi bakoitzaren isurien gutxi gorabeherako kalkuluak ibilbidearen medianarekin konparatzen dira. Horrela identifikatzen ditu Google-k isuri handiagoko edo txikiagoko hegaldiak, baita ohiko isuriak dituztenak ere.

Baliteke isuri txikiko hegaldirik ez aurkitzea bilaketa batzuetan. Bilaketako daten hegaldiak ibilbidearen mediana baino kutsagarriagoak direnean gertatzen da hori. Isuri txikiko hegaldiak aurkitzeko, probatu beste data batzuk.

Isurpen ezezagunak

Hegaldi batzuen kasuan, ez daukagu isuriei buruzko daturik, eta ezin dugu egin gutxi gorabeherako kalkulurik ere. Hegazkin mota oso berezia denean gerta liteke hori, esate baterako. Horrelakoetan, ez dugu erakutsiko isurien estimaziorik, eta "isuri ezezaguna" etiketa ezarriko zaio hegaldiari.

Isurietan eragina duten faktoreak

Baliteke benetako isuriak ezberdinak izatea zenbait faktoreren arabera, hala nola:

  • hegazkinaren modeloa eta konfigurazioa
  • hegazkinaren abiadura eta altitudea
  • abiapuntuaren eta helmugaren arteko distantzia
  • bidaiari kopurua

Erakusten ditugun isurien gutxi gorabeherako kalkuluak ulertzeko, garrantzitsua da gauza batzuk jakitea:

  • Batzuetan, geldialdirik gabeko hegaldiek gehiago kutsatzen dute, bereziki ibilbide luzeetan. Hortaz, gerta liteke hainbat geldialdi egiten dituen hegazkin batek geldialdirik gabeko hegazkin batek baino gutxiago kutsatzea, lehenak erregaia aurrezten badu.
  • Litekeena da antzeko edukiera eta autonomia duten hegazkinen isuriak oso desberdinak izatea. Hainbat faktoreren araberakoa da hori; besteak beste, hegazkin mota eta airelineak erabakitako eserlekuen antolamendua.
  • Abiapuntu edo helmuga gisa AEB duten hegaldiei nahiz AEBn bertan egiten direnei dagokienez, ereduak bidaiarien kargekin erlazionatutako faktoreak kalkulatzen ditu AEBko Garraio Sailaren datu historikoak kontuan izanda. AEBtik kanpoko hegaldien kasuan, ch-aviation plataforman eskaintzen diren karga-faktoreen datu historikoak erabiltzen ditugu, erabilgarri badaude. Gainerako hegaldiei dagokienez, sektorearen 2019ko (koronabirusaren edo COVID-19aren pandemiaren aurreko epea) batezbesteko karga-faktorea hartzen da kontuan isuriak kalkulatzeko. Erabiltzen ditugun datu-iturburuei eta karga-faktoreak kalkulatzeko moduari buruzko xehetasun gehiago lortzeko, irakurri GitHub-eko dokumentazioa.
  • Isurien gutxi gorabeherako kalkuluetan ez dira kontuan hartzen oraindik zenbait faktore; esaterako, hegaldiaren norabidea, erregai jasangarrien erabilera edo hegazkinaren kargaren pisua.

Hegaldien bestelako berotze-efektuak

Atmosferara CO2 isurtzeaz gain, hegaldiek badituzte beste berotze-efektu batzuk ere, esate baterako, kondentsazio-arrastoak. 

Hezetasun handiko lurraldeetan, aireko lurruna hegazkinaren ihes-hodiko kedar-partikulen inguruan kondentsatzen da eta, ondoren, izoztu egiten da. Horrela, hodeiak diruditen kondentsazio-arrastoak sortzen dira. Kondentsazio-arrasto gehienak bizkor desagertzen dira, baina hegaldi gutxi batzuetan, baldintza atmosferikoak modu jakin batera bat etortzen dira iraunkorrak eta hedakorrak diren kondentsazio-arrastoak sortzeko, atmosferako beroa harrapatuz.

Kondentsazio-arrastoak kontuan izanda, baliteke hegaldien berotze-eragina erretako erregaiari bakarrik begiratuta estimatzen dena baino % 60 handiagoa izatea [Lee, 2021. CO2e/GWP100]. Nahiz eta hegaldien % 10 inguruk sortu arrasto iraunkor gehienak, zaila da haien eraketa aurreikustea eta eragina banako hegaldiei egoztea; turbulentziak hainbat aste edo hilabete lehenago aurreikustea bezala izango litzateke. Gainera, ez dago adostasun zientifikorik banako hegaldien eragina kalkulatzeko moduari buruz. Ondorioz, oraingoz ez da sartzen isuriak estimatzeko ereduan.

Google zientzialariekin, akademikoekin eta sektoreko adituekin ari da lanean hegaldi bakoitzaren kondentsazio-arrastoen eragina modu fidagarrian aurreikusteko ahaleginetan. Azkenean, aurreikuspen horiek bidaien eraginaren ereduan sartzeko asmoa dugu.

Trenen isurpenen gutxi gorabeherako kalkuluak

Trenen isuriak kalkulatzeko, trenak egiten dituen kilometroak eta bilaketan adierazitako bidaiari kopurua kontuan hartzen dituen metodo bat erabiltzen du Google-k. Energiaren Nazioarteko Erakundearen (ENE) arabera, trenek batez beste 19 gramo CO2e isurtzen dituzte guztira bidaiari eta kilometro bakoitzeko. Isuri zehatzak trenaren eta tren-enpresaren araberakoak dira. ENEaren datuak urtero eguneratzen dira. Halaber, tren-enpresetatik informazio zehatza lortzeko lanean ari da Google.

Bilaketa
Garbitu bilaketa
Itxi bilaketa
Menu nagusia
17500999522102264552
true
Bilatu laguntza-zentroan
true
true
true
true
true
254
false
false